Erliebearen sorrera: barne- eta kanpo-prozesu geologikoak laburpena
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,54 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak Lurraren erliebea nola sortzen den azaltzen du, barne-dinamikaren eta kanpo-dinamikaren eraginez. Mendikateen mota nagusiak aztertzen ditu, eta kanpo-prozesu geologikoak (meteorizazioa, higadura, garraioa, sedimentazioa eta diagenesia) xehetasunez deskribatzen ditu. Ikasleak prozesu horien arteko erlazioa eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Barne-dinamikak egitura geologiko handiak sortzen ditu, plaka tektonikoen ondorioz.
- Kanpo-dinamikak (haizea, ura, izaki bizidunak) barne-dinamikak sortutako erliebea aldatzen du.
- Mendikateak hiru motatakoak izan daitezke: mendikate periozeanikoak, uharte arkuak eta kontinentearteko mendikateak.
- Meteorizazioa arroken eraldaketa da jatorrizko tokian bertan; mota kimikoa, biologikoa eta fisikoa izan daitezke.
- Higadura kanpo-agenteek arrokak gastatzea da, eta sedimentu edo detritu partikulak sortzen ditu.
- Garraioa sedimentuak haizeak, urak edo izotzak eramatea da; sedimentazioa garraiatutako materialen metaketa da.
- Diagenesiak sedimentuak arroka trinko bihurtzen ditu, trinkotzea, deshidratazioa eta zementazioa bidez.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
1. ERLIEBEAREN SORRERA
Barne-dinamika
Lurraren barne-dinamikak sortzen ditu egitura geologiko handienak, adibidez: mendikate handiak, baita ozeanoetako uharte bolkanikoak eta sumendi kontinentalak ere, plaka tektoniken ondorioz.
Kanpo-dinamika
Lurraren kanpo-dinamika kanpo-agente geologikoek gauzatzen dute, hala nola, haizeak, urak eta izaki bizidunek, eta barne-dinamikak sortutako egituran eragiten dute. Agente horiek prozedura honen bidez erliebea aldatzen dute: meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa.
1.1. MENDIKATEAK
Motak
- Mendikate periozeanikoa: Litosfera kontinentalaren azpian litosfera ozeanikoaren subdukzioa gertatzean sortzen dira, adibidez: Andeak.
- Uharte arkuak: Jatorri bolkanikoko uharteak dira, adibidez: Filipinak, Japonia.
- Kontinentearteko mendikateak: Litosfera kontinentaleko plaken arteko talkaren ondorioz sortzen dira. Bi plaken arteko sedimentuak harrapatuta geratzen dira, eta tolesturak egiten dira, adibidez: Himalaia.
2. KANPO-PROZESU GEOLOGIKOAK
Meteorizazioa
Lurraren gainazalean kanpo-agenteen eragipean dauden arrokak eraldatu egiten dira dauden tokian bertan, material ahulagoak bilakatuz.
Faktoreak
- Ama-arrokaren litologia
- Klima
- Topografia
- Denbora
Motak
- Kimikoa: Mineralak aldatzen dituzten erreakzio kimikoak gertatzen dira jatorrizko arrokan edo ama-arrokan, horren ondorioz erresistentzia txikiagoko mineralak sortzen dira.
- Biologikoa: Izaki bizidunek aldaketak eragiten dituzte arroketan.
- Fisikoa: Tenperatura-aldaketek edo beste faktore batzuek arroka zati txikiagotan puskatzea eragiten dute, baina arroken ezaugarriak aldatu gabe.
Meteorizazio Fisikoaren Motak
- Gelifrakzioa: Arroketan pilatutako ura izoztearen eta urtzearen ondorioz gertatua.
- Haloklastismoa: Uretan disolbatutako gatzen kristalizazioak eragina.
- Termoklastismoa: Bat-bateko tenperatura-aldaketek eragina.
Higadura
Kanpo-agenteek arrokak gastatzeari deritzo. Prozesuaren ondorioz sedimentu edo detritu partikulak lortzen dira.
Kontzeptu Osagarriak
- Higatzeko ahalmena (Higagarritasuna): Agente geologikoek materialak higatzeko duten ahalmena da.
- Higagarritasuna (Arrokaren erraztasuna): Arrokak higatzeko zenbateko erraztasuna duen adierazten du, arrokaren litologiaren araberakoa da.
Garraioa
Sedimentuak alde batetik bestera eramatea da, urrun nahiz hurbil.
Garraiobidearen Indarraren Arabera
- Aire bidezko garraioa: Haizeak egiten duena da. Hiru modutan gertatzen da: biraka, jauzika eta esekita.
- Ur bidezko garraioa: Aire bidezkoan gertatzen diren prozesuak gertatzen dira, baita flotatzen eta disoluzioan ere.
- Izotz bidezko garraioa: Sedimentuak izotzean atxikita garraiatzen dira, tamaina guztietakoak izaten dira.
Sedimentazioa
Garraiatutako materialen metaketa da. Gertatzen den lekuari arro sedimentario esaten zaio.
Diagenesia
Kanpo-agenteek metatutako sedimentuak arroka trinko bilakatzeko prozesu-multzoari esaten zaio. Prozesu batzuk dira sedimentuaren trinkotzea, deshidratazioa eta partikulen zementazioa.
Preguntas frecuentes
Zer da meteorizazioa?
Meteorizazioa lurraren gainazalean kanpo-agenteen eraginez arrokak jatorrizko tokian bertan eraldatzea da, material ahulagoak sortuz. Faktore nagusiak ama-arrokaren litologia, klima, topografia eta denbora dira.
Zein dira meteorizazio fisikoaren hiru motak?
Gelifrakzioa (ura izoztu eta urtzearen ondorioz), haloklastismoa (gatz disolbatuen kristalizazioaren ondorioz) eta termoklastismoa (tenperatura-aldaketa bat-bateko eraginez).
Zein da higaduraren eta garraioaren arteko aldea?
Higadura kanpo-agenteek arrokak gastatzea da eta sedimentu partikulak sortzen dira; garraioa sedimentu horiek alde batetik bestera eramatea da, urrun nahiz hurbil.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.