Filosofiaren historia kant

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,04 KB

1.BERRITZAPENA ETA ZIENTZIA-IRAULTZA

Berpizkunde aroa XV. Eta XVI. Mendeetan kokatzen da, Italian hasi zen. Antzinako kultura humanista berpiztea aldarrikatzen da. Jainkoari begira dagoen eredu Teozentrikotik antropozentrikora pasatzen da. Berpizkunde humanistek gizakia jartzen dute abiapuntutzat, eta honekin batera, norbanakoaren ideia indartzen da.

Italian humanismoa deritzon mugimendua sortu zen. Humanistek antzinako kultura berpiztu nahi zuten, eta latinez edo grekoz idatzitako filosofo klasikoen testuak erreferentzia nagusi bilakatu ziren. Nikolas Cusakoa, Makiavelo, Erasmo edota Thomas izan ziren humanistetako batzuk. Berpizkundea ez da garai emankor bat. Zubi lana egiten zuen, Erdi Aroaren eta filosofia modernoaren artean, gertakizun garrantzitsu batzuk gertatu baitziren: inprentaren sorrera (pentsaera zabaltzea), lurralde berrien aurkikuntzak, beste kultura batzuk ezagutu, giza izaerari buruzko ikuspegi berria zabaldu zen… Baita iraultza zientifikoa, metodo zientifikoaren etorrera. Lau zientzialari garrantzitsu bizi izan ziren garai honatan: Koperniko, Kepler, Galilea eta Newton.

Kopernikoren heliozentrismoarekin Elizaren aginpideak kolpe latza jaso zuen. Eguzkia zela unibertsoaren zentroa aldarrikatu zuen, hau da, sistema geozentrismoaren aurkakoa.

Kepler planeten mugimendua azaltzeko, lege zientifiko-matimatikoez baliatu zen. Gainera Keplerrek izugarrizko garrantzia eman zien behaketa xeheei.

Galileok, mundu-ikuskera berria ekarri zuen. Natura hizkuntza matematikoan azal edo azter daitekeela esan zuen.

Newtonek, gizakia puntu bat besterik ez dela unibertso barruan onartu zuen. Arrazoimena, zentzu zabal batean ulerturik, gauza da handitasuna ulertzeko. Newtonek prezesu hori guztia gailurrera eraman zuen. Newtonek grabitazio unibertsalaren legea erabili zuen bai itsasaldien gorabeherak azaltzeko bai planeten mugimendua azaltzeko bai gorputz baten erorketa azaltzeko.

Zientziaren metodologiaren alderdi funtsezko bat behaketa da. Behaketaren bidez eskuratutako informazio berria arazo bihurtuko da esparru batean indarrean dagoen teoriarentzat. Eta hipotesi berriak sortuko dira. Beraz, edozein autoritateren gainetik, behatutako gertakariak berak bilakatuko dira teoria baten indarren epaile. Zientziak ez du bilatzen naturaren jokabidearen kausa, baizik eta deskribatzen du naturak nola jokatzen duen. Gertakariak ulertzea eta aurrestea dira zientzialarien eginkizunik garrantzitsuenak.

2.DATU BIOGRAFIKOAK

Kant, Prusiako hiriburuan, Königsbergen jaio zen 1724ean. Logikako eta Metafisikako ikasketak egin zituen. Irakasle izan zen unibertsitatean, arlo guztiak menperatzen zituen. Ikusten denez, ilustrazioko espiritu entziklopedikoak bultzaturik, filosofiatik hasi eta zientzia eta moraleraino heldu ziren bere interesak.

Kontserbadorea zen; ideia liberalak aldeztu zituen, eta Frantziako Iraultzaren eta Estatu Batuen Independentziaren alde agertu zen.

Kantek idatzi zituen obra gehienetan galdera hauei erantzuten saiatzen zen: Zer ezagut dezaket? Zer egin behar dut? Zer itxaron dezaket?. Hau da, Zer da gizakia? . Obra batzuk: “Arrazoi hutsaren kritika”, “Zer da ilustrazioa? Galderari erantzuna”, “Arrazoi praktikoaren kritika”

XVIII. mendean, Erregimen estamentalaren gainbehera gertatu zen, eta Burgesia zen klase berriaren sorrera. Lehen urratsak egin ziren industria-gizarte modernora pasatzeko.

Herrialde batzuetan Burgesia iraultzarik gabe gizartean gora egin, eta Despotismo Ilustratua izeneko gobernua sortu zen. Erregeek dei egiten zieten filosofoei beren inguruan biltzeko, ilustrazioaren zenbait ideia bereganatzeko.

Ilustrazioa espiritu kritiko arrazionalista kontrajartzen dio autoritateak, tradizioak… gidatutako iluntasunari. Ilustratuek konfiantza eta fedea dute zientzia berrietan, eta naturaz gaindikoari eraso egiten diote. Argiaren metafora erabiltzen da, iluntasunetik irtetzeko arrazoia erabili behar dela hain zuzen, horregaitik deitzen zaio argien mendea. Garai honetan filosofia jarduera kritikotzat hartzen da, garai kritikoan gaudelako. Beraz, arrazoi kritiko bat beharrezkoa bada, askatasuna eduki behar dugu. Ilustratuen arabera, gizadiaren aurrerapena eta zoriontasuna arrazoiaren bidez soilik irits daiteke.

3.RAZIONALISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

XVII. eta XVIII. Mendeko filosofia modernoa aztertzen denean, filosofo bakoitza edo razionalistatzat edo enpiristatzat hartzen da. Adibidez, Descartes, Leibniz eta Spinoza razionalistak dira; Locke, Berkeley eta Hume berriz enpiristak.

Enpiristak txindurrien antzekoak dira; bildu eta bildu dabiltza, ondoren, bildutakoa ondo erabiltzeko. Rezionalistak, armiarmaren antzekoak dira, sarea beren baitan sortzen baitute.

Razionalistek konfiantza osoa dute arrazoiarengan. Ezagutza iturri garrantzitsuena da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra. Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude.

Ezagutza sentikorra gutxiesten dute. Sarritan zentzumenak huts egitera bultzatzen gaituztelako eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan.

Zientzia beharrezkoa eta unibertsala zela zioten; zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan (unibertsala), eta nahitaezkoa da hori (beharrezkoa).

4.ENPIRISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Razionalismo/enpirismo bereizketa gogora ekartzen denean, ezagutzaren arazoaren aurrean eman daitezkeen erantzun desberdinak adierazi nahi dira. Razionalistak arrazoiak dituen a priorizko kontzeptuak eta egiak hartzen ditu ezagutzaren oinarritzat. Razionalistentzat matematika da ezagutzaren eredua.

Enpiristak berriz, jatorrizko egiak ukatu egiten dituzte eta gertakariei buruzko ezagutza oro esperientzia enpirikoa hartzen du ezagutzaren oinarritzat, hau da, zentzumenen bitartez jasotzen ditugun bilduma jartzen du ezagutzaren oinarrian. Ezagutzaren mugak esperientziak berak ezartzen ditu enpiristen ustez.

Arrazoia, arrazoi kritikoa da (bere mugak eta posibilitateak aztertzen ditu), eta eduki metafisikoak, arrazoiaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira.

5.ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Ilustrazioak erabateko konfiantza du gizakiarengan. Ilustratuak ziur daude gizakiak lanean jarri ahal izango duela, berezkoa duen tresta: arrazoimena. Ziur daude arrazoimena behar bezala erabiliz gero, hobekuntza morala eta politikoa eskuratuko duela.

Ilustratuek ez dute ontzat hartzen arrazionalisten ezagutza-metodoa. Hauen ustez, zentzumenetako esperientzia ere kontuan hartu behar da. Arrazoimena bai, baina arrazoimen enpirikoa. Bestalde, arrazoimena kritikoa da. Ez du ezer ontzat emango aurretik azterketa edo analisi egokia egin gabe. Baina arrazoimenaren kritika horrek bere buruarekin hasi behar du (arrazoimen autokritikoa), bere mugak bilatu eta zehaztu. Horrez gain, arrazoimen ilustratua autonomoa da: ez dago inolako erakunderen mende, bere buruaz baliatzen da. Ilustratuen arrazoimena arrazoimen praktikoa da. Eginkizun bakarra ez da esplikatzea; bizitza moldatu, natura menderatu, eta arazoak gainditzeko gai izan behar da.

Ilustratuek munduari buruzko ikuskera baikorra dute, eta arrazoimenaren bidez aurrerapena eta zoriontasuna lor daitekeela uste dute.

Gizartean erreformaren eta tolerantziaren alde jokatzen badute ere, politikoki kontserbadorea dela esan daiteke.

Ilustratuek erlijioaren interpretazio arrazionalak egiten dute: ez dute errebelazioa onartzen, ezta mirariak, antinaturala eta irrazionalak direlako. Erlijio arrazoidun honi Deismo deitzen diote.  

Baina ilustrazioaren kontzepturik nagusiena arrazoi autonomoa da, hau, gizakiaren gida bakarra bihurtuko da. Baina arrazoi autonomoa bermatzeko askatasuna beharrezkoa da. Pentsamendu aske eta adierazpen-askatasuna ezinbesteko baldintzak dira arrazoimenaren erabilera publikoa ahalbidetzeko. Arrazoiaren erabilera publikoa kritikaren jarduera da.

Natura kontzeptua indar berriarekin Ilustrazioaren pentsamenduan agertzen da. Arlo guztietan, arrazoi ilustratuak naturala dena bilakatzen du, naturaz-gaindikoari, metafisikari kontrajartzeko. Natura izango da arrazoiak duen erreferentzia berria. Newtonen Natura fenomenoen jokabidea arautzen duten lege saila bezala ulertzen da, naturari buruzko ezagutza ahalbidetuz. 

6.KANT ETA ILUSTRASIOA: SAPERE AUDE

Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna, besteen gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Beraz, hau da Ilustrazioaren eta Kant-en lema “ Sapere aude!”: Ausart zaitez zeure adimenaz baliatzera!

Alferkeriagaitik eta koldarkeriagaitik da gizadiaren hain zati handi bat adingabe bizitza osoan, eta honengatik suertatzen zaie beste batzuei hain erreza haien tutore bilakatzea. Izan ere, hain da erreza adingabe izatea. Neure ordez adimena duen liburua baldin badaukat, kontzientzia daukan arima zuzendaria baldin badut…

Gizadiaren zati handitxoenak, adinagusitasunerako urratsari, neketsu ez ezik, oso arriskutsu ikus dezaten; tutoreek, urratsak bakarrik ematea mehatxatzen dituen arriskua erakusten diete.

Arrisku hori ez da, hala eta guztiz ere, horren larria; jausiz gero, ongi ikasiko bailukete ibiltzen ere. Baina behin jaustean asko, izutu, eta saialdi gehiagorako gogoak kentzen zaizkio.

Zaia izaten da beraz, gizabanakoak ia berezko bihurtu zaion adingabetasun horretatik burua ateratzea. Eta inork bere burua jaregingo balu, pausu baldar batzuk besterik ez zuen egingo, horrelako mugimendu askearekin ohituta ez dagoelako. Horregaitik dira hain gutxi, adingabetasunetik irten ahala, tinko ibiltzera heldu direnak.

Ilustrazio prozesua, poliki egin beharreko prozesua da, hau egin ezean, sekula ez zen pentsaeraren benetako berrikuntza gertatuko, aurreiritzi berriak izango direlako, zaharrak bexelaxe.

7.KANT ETA ILUSTRAZIOA: ARRAZOIAREN ERABILERA PUBLIKOA ETA PRIBATUA

Kant arrazoiaren erabilera publikoaz eta pribatuaz mintzo da. Arrazoiaren erabilera publikoak askea izan behar du beti; erabilera publikoak askea izan behar du beti; erabilera pribatua, aldiz, mugatu egin behar da.

Arrazoimenaren erabilera publikoa, aditu den norbaitek irakurleriaren publikoaren aurrean egiten duena da; erabilera pribatua, aldiz, hari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin batean zilegi zaiona.

Adibidez, armadako ofizialak bete egin behar du beti datorkion agindua. Hala ere, aditu den aldetik, ozen argudia dezake agindu horren helburu edo onuraz, iruzkinak egin ditzake soldadutzaren akatsei buruz, bere publikoaren aurrean, azken horrek epai dezan.

Arauak edo legeak bete nahi ezean, armada uztea da duten aukera bakarra. Arrazoiaren erabilera pribatuan ez dago askatasunik, Kanten arabera.

Hala eta guztiz ere, arrazoiaren erabilera pribatuaren askatasunik ezak ez du ilustrazioa galarazten, informazioa emateko, pentsatzekoa eta publikoaren aurrean ideiak adierazteko askatasuna baldin badago betiere.

8.ARRAZIONALISMOA ETA ENPIRISMOA KANT-ENGAN

Kanten obra filosofikoan hiru korronte bereizten dira: razionalismoa, enpirismoa eta Ilustrazioa. Kanten aro kritikoko saiakera osoa razionalismoaren eta enpirismoaren mugak gainditzeko ahalegina izango da. Ilustrazioaren proiektua bereganatzen du eta arrazoiaren autonomia ezartzen du. Gizakiek ausartu egin behar dute beren kabuz pentsatzen (sapere aude), arrazoia tutore arrotzetik askatzen eta bere gaitasuna askatasun osoz erabiltzen.

Kant-en filosofia kritikoak giza ahalmen guztien azterkete sakona egiteko premia aldarrikatzen du, bereziki, giza arrazoimena. Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa bereizi zituen, lehenengoan zientzi eta metafisika dira aztergaiak, bigarrenean morala eta erlijioa. Arrazoi teorikoko kritikak “zer ezagut dezaket?” galderari erantzuten dio, arrazoi praktikoaren kritikak berriz, “zer egin behar du?” eta “zer itxaron dezaket?” galderei erantzuten die.

Kanten ustez, ezagutzari buruzko Enpirismo eta Arrazionalismo teorien arteko antagonismoak agertzen du arrazoiaren kritika egiteko premia. Ezagutzaren balio unibertsala ezartzean, arrazoia eta esperientzia elkarlotzen ditu, dogmatismoa zein eszeptizismoa gainditzean. Kantentzat, ezagutzak, bi motatako sintesia eratu behar du, subjetuak emanarena eta objetua ipiniaren arteko sintesia. Sujetua beti izango da aktiboa, datu sentigarriak jaso eta ulertuko ditu, hauek bere a priorizko formetara edo baldintzetara (sentikortasunaren espazio eta denbora eta adimenaren kategoriak) moldatu egiten ditu.

Beraz, guk gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen, baizik eta subjetuak objetua eraikitzen duela, a priorizko forma eta kategoriak ezartzen dizkion neurrian. Honi ezagutzeren iraultza Kopernikala deitzen zaio, objetua subjektuari egokitzen zaio, eta objektu hauei Fenomenoak deritze, subjetuaren a priorizko egitura zen kategorietan moldatu ezin diren objetuei berriz, Noumenoak. Beraz, “zer ezagut dezak?” galderari, Kantek Fenomenoa erantzuten dio.

9.KANT-EN KRITIZISMOA

Bigarren galdera nagusia lantzen du arrazoimen praktikoak “zer egin behar du?”. Arazo etikoa planteatzen du, zer egin behar duen gizakiak eta nola bideratu behar duen bere jarrera aztertzen du. Kontzientzia moral horren ardatza lege morala edo eginbeharra da eta eginbehar etikoek agindu kategorikoak sortzen dituzte, baldintzarik onartzen ez dutenak, zuzen jokatzea besterik ez baitute eskatzen. Agindu hori subjetuak ezartzen dio bere buruari, zuzen jokatu nahi duelako. Arrazoimen praktikoa autonomiaz jokatzen du. Hauxe dio agindu kategorikoak: “ Joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezela”. Hots, nire ekintzak jokabide eredu unibertsaltzat hartuak izateko moduan jokatu behar du beti.

Hirugarren galdera nagusia, ”zer itxaron dezaket?”, erlijioaren bidez erantzuten du. Arrazoi teorikoaren kritikak ezartzen zituen mugak –Askatasuna, arima, Jainkoa- arrazoi praktikoaren postulatuak bihurtzen dira. Askatasuna moralaren baldintza garbiena da. Gizakia ona ala gaiztoa den epaitzeko, lehendabizi askea dela pentsatzen da; eta ona ala gaiztoa dela erabakitzeko derrigorrezkoa da askea dela pentsatzeka.

10.AUTONOMIA MORALA. CESAR NON EST SUPRA GRAMATICOS

Arrazoimen praktikoak aztertzen duen galdera, zera da: “zer egin behar du?” da. Arazo etikoa planteatzen du, zer egin behar duen gizakiak eta nola bideratu behar duen bere jarrera aztertzen du. Kontzientzia moral horren ardatza lege morala edo eginbeharra da eta eginbehar etikoek agindu kategorikoak sortzen dituzte, baldintzarik onartzen ez dutenak, zuzen jokatzea besterik ez baitute eskatzen. Agindu hori subjetuak ezartzen dio bere buruari, zuzen jokatu nahi duelako. Arrazoimen praktikoa autonomiaz jokatzen du. Hauxe dio agindu kategorikoak: “ Joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezela”. Hots, nire ekintzak jokabide eredu unibertsaltzat hartuak izateko moduan jokatu behar du beti.

Subjetuak berak bideratu behar du bere ekintza, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe. Ezerk ezin dio gizabanakoari moralik inposatu, agindu moralak ezartzeko. Hori gertatzen bada, ez da benetako agindu morala, Kanten ustez. Beraz, erregeak ere ez du eskubiderik moralari edo erlijioari lotutako kontuetan bere mendekoei ezer agintzeko. Hala egingo balu, “Cesar non est supra grammaticos” aurpegiratuko litzaioke arrazoiez. Hau da, Erromako enperadoreak erabaki politikoak edo ekonomikoak inposa ditzake, bere eginkizuna delako; aldiz, Zesarrek ez du inolako ezagutza eta aginpiderik mendekoei latindar hizkuntza era batean edo bestean erabili behar dutela esateko. Zeregin hau ez dagokio enperadoreari, gramatikariei baizik.

Moralarekin antzeko zerbait gertatzen da. Subjektu bakoitza da bere buruari agindu morala ezarri behar diona, inoren inposiziorik gabe. Beraz, agindu morala autonomoa da.

11. ENPIRISMOAREN ETA RAZIONALISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

XVII. eta XVIII. Mendeko filosofia modernoa aztertzen denean, filosofo bakoitza edo razionalistatzat edo enpiristatzat hartzen da. Adibidez, Descartes, Leibniz eta Spinoza razionalistak dira; Locke, Berkeley eta Hume berriz enpiristak.

Enpiristak txindurrien antzekoak dira; bildu eta bildu dabiltza, ondoren, bildutakoa ondo erabiltzeko. Rezionalistak, armiarmaren antzekoak dira, sarea beren baitan sortzen baitute.

Razionalistek konfiantza osoa dute arrazoiarengan. Ezagutza iturri garrantzitsuena da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra. Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude.

Ezagutza sentikorra gutxiesten dute. Sarritan zentzumenak huts egitera bultzatzen gaituztelako eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan.

Zientzia beharrezkoa eta unibertsala zela zioten; zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan (unibertsala), eta nahitaezkoa da hori (beharrezkoa).

Razionalismo/enpirismo bereizketa gogora ekartzen denean, ezagutzaren arazoaren aurrean eman daitezkeen erantzun desberdinak adierazi nahi dira. Razionalistak arrazoiak dituen a priorizko kontzeptuak eta egiak hartzen ditu ezagutzaren oinarritzat. Razionalistentzat matematika da ezagutzaren eredua.

Enpiristak berriz, jatorrizko egiak ukatu egiten dituzte eta gertakariei buruzko ezagutza oro esperientzia enpirikoa hartzen du ezagutzaren oinarritzat, hau da, zentzumenen bitartez jasotzen ditugun bilduma jartzen du ezagutzaren oinarrian. Ezagutzaren mugak esperientziak berak ezartzen ditu enpiristen ustez.

Arrazoia, arrazoi kritikoa da (bere mugak eta posibilitateak aztertzen ditu), eta eduki metafisikoak, arrazoiaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira.

Entradas relacionadas: