Filmaren Azterketa, Konposatuen eta Atomoaren Teoriak: Kimika eta Trigonometria Oinarriak

Química5,68 KB

Campeones filmari buruzko iritzia

“Campeones” Javier Fesser zuzendariak 2018an estreinatutako espainiar filma da. Drama eta komedia genero biak uztartzen ditu. Javier Gutiérrezen laguntzarekin, buru-gaitza duten pertsonek interpretatzen dute. Pertsona ezgaituen eta ezgaitasunik ez duten pertsonen arteko harremanaz doa.

Argumentua hunkigarria eta fantastikoa da. Saskibaloi entrenatzaile bat talde batean arrakasta lortzera behartuta dago, baina ez talde “normal” batean: klubeko kideak laguntza berezia behar zuten pertsonak ziren. Pertsona horien helburua ez zen partida guztiak irabaztea, pasa ona izatea eta momentu dibertigarriak bizitzea baizik. Entrenatzaileak sentimendu desberdinak bizi ditu eta asko ikasten du haiekin.

Filmaren alderdi guztiak gustatzen zaizkit. Istorioa bitxia iruditzen zaio, ez da ohiko komedia filma, desberdina da. Antzezpena bikaina da, atzean lan handia dagoelarik. Aktore guztiak kudeatzea oso zaila da, eta aktore bakoitzak arreta berezia behar du.

Laburbilduz, familia-filmak bilatzen badituzu, filma hau zalantzarik gabe zuretzat da. Ekintza-filma bilatzen baduzu, ordea, ez da egokia. Hau ikustea gomendatzen dizut. Baina eraman popkorn pixka bat, filma hobeto gozatzeko!


Konposatu ionikoen propietateak

Konposatu ionikoek honako propietateak dituzte: fusio- eta irakite-puntu altuak dituzte, eta solidoak kristalinoak dira, indar elektrostatikoak oso handiak direlako. Ura bezalako disolbatzaile polarretan disolbagarriak dira, ioien arteko erakarpen-indarrak murrizten dituztelako eta solidoa ioi indibidualetan desegiten delako. Ez dira disolbagarriak bentzeno bezalako disolbatzaile ez-polar organikoetan. Solidoa urtzen edo disolbatzen dugunean bakarrik dira elektrizitatearen eroaleak, ioiek mugikortasuna behar dutelako.

Konposatu kobalenteen propietateak

Bi substantzia kimiko multzo daude propietate desberdinekin:

  • Konposatu molekularrak: molekula indibidualez osatutako konposatuak dira. Fusio- eta irakite-puntu baxuak dituzte. Gehienak gasak eta likidoak dira, oso gutxi solidoak. Solugarritasun desberdinekoak dira. Ez dira eroaleak (HCl bezalako konposatu oso polar batzuk izan ezik).
  • Kristal saredunak: molekulen arteko loturak daude (adib.: diamantea eta grafitoa). Fusio- eta irakite-puntuak oso altuak dira. Disolbaezinak dira eta ez dute korronte elektrikoa eroaten, grafitoa izan ezik.

Metalen propietateak

Metal guztiak, Hg izan ezik, fusio- eta irakite-puntu altuko solidoak dira. Disoluzio azidoetan bakarrik disolbatzen dira. Elektrizitatearen eta beroaren eroaleak dira, dentsitate altukoak, harikorrak eta xaflakorrak, eta distira metalikoa dute.

Atomoaren ereduen historia

Dalton (1803)

Daltonen postulatuak:

  • Materia partikula txiki eta zatiezinez osatuta dago.
  • Elementu baten atomo guztiak berdinak dira.
  • Elementu desberdinen atomoak desberdinak dira.
  • Elementuen atomoak konbinatu egiten dira konposatu baten molekulak emateko.
  • Konposatu bat osatzen duten atomoak desberdinak dira eta atomo osoek erreakzionatzen dute.

Thomson (1904)

Thomsonek materiaren eroankortasuna ikertzen zuen bitartean ondorio hau atera zuen: deskarga-hodietan gasek sortzen dituzten izpi katodikoak atomoetatik eratorritako elektroiak dira. Beraz, atomoak ez dira zatiezinak, karga negatibo (e⁻) eta positiboz osatuta daude. Kargak ordenarik gabe antolatzen dira. Thomsonentzat atomoa karga positiboko masa bat da, eta bertan elektroiak txertatuta daude.

Rutherford (1910)

Esperimentu hau egin zuen: alfa partikula-sorta bat (karga positiboko helio-atomoak) urrezko xafla baten kontra jaurti zuen. Partikula gehienak ez ziren desbideratzen, eta gutxi batzuk atzerantz itzultzen ziren. Ondorio hauek atera zituen:

  • Atomoaren ia bolumen osoa hutsik dago (horregatik pasatzen dira desbideratu gabe).
  • Karga positibo eta masa guztia nukleo izeneko gune txiki batean metatuta daude. Karga positiboen arteko aldarapen-indarrak murrizteko neutroiak agertzen dira.

Elektroiak nukleoaren inguruan biraka dabiltza. 1932an Chadwickek neutroia aurkitu eta Rutherforden eredua hobetu zuen.

Bohr (1913)

Rutherforden ereduaren arabera, nukleoak ezegonkorra izan behar zuen, elektroiak energia galtzen zuelako nukleoaren kontra talka egin arte. Bohrek, Plancken teoria kuantikoari esker, energia ez zela etengabeko jario bat, kuantizatuta zegoela esan zuen. “Elektroi batek igortzen edo xurgatzen duen energia ezin da edozein balio izan, energia-kantitate zatiezin baten multiplo izan behar du beti; gutxieneko kantitate hori kuantu izenez ezagutzen da.”

E = h·ν

Bohr-en ereduaren postulatuak:

  • Elektroia nukleoaren inguruan orbita zirkularretan biraka dabil, energia igorri gabe.
  • Elektroia energia kuantizatua duten orbita batzuetan bakarrik egon daiteke.
  • Elektroia orbita batetik bestera jauzi egiten duenean, bien arteko energia-diferentzia igortzen edo xurgatzen da.

Trigonometria: angelu erlatiboak

Osagarria

sin(90°−α) = cos α

cos(90°−α) = sin α

tg(90°−α) = 1/tg α

Angelu betegarria

sin(180°−α) = sin α

cos(180°−α) = −cos α

tg(180°−α) = −tg α

180° aldea duten angeluak

sin(180°+α) = −sin α

cos(180°+α) = −cos α

tg(180°+α) = tg α

Aurkako angeluak

sin(−α) = −sin α

cos(−α) = cos α

tg(−α) = −tg α

Descargar

PDF Word HTML