Feudalismoa Erdi Aroan: Gizarte Egitura eta Bizimodua
Monarkia Feudala eta Noblezia
Monarka
- Leku gorena erregeak betetzen zuen.
- Erregea ere jaun feudala zen.
- Agintea indartzeko, bere familiaren izaera sakratua nabarmentzen zuten (sinboloak eta erritualak erabiliz).
Jaun Feudalak
Jaun feudalak hauek ziren:
- Nobleak (dukeak, markesak, kondeak...).
- Goi-kleroko kideak (apezpikuak eta abadeak).
- Nobleen zaldun basailuak.
Nobleen Bizitokia: Gazteluak
- Gotorleku harresidunak ziren.
- Jauna, bere familia, zerbitzariak eta soldaduak bizi ziren bertan.
- Defentsarako prestatuta zeuden: harresia, dorre nagusia, babes erretena...
- Ez ziren oso egokiak bizitzeko, oso hotzak baitziren.
Nekazariak
Zer ziren Feudoak?
Jaun feudalen lur-sail handiak ziren.
Autarkikoak ziren: elikagai eta eguneroko bizitzarako beharrezkoa zen guztia feudoan bertan sortu eta ekoizten zen.
Feudoen Atal Nagusiak
- Jaunaren Erreserbak
- Lur onenak ziren.
- Jaunak jabego zuzena zuen.
- Jopuek lantzen zituzten erreserbarako lurrak.
- Mansoak
- Jaunak nekazariei utzitako lursailak ziren.
- Jaunak jabego erabilgarria zuen.
- Nekazariek urtero errenta ordaindu behar zioten jaunari: uztaren parte bat, egun batzuetan erreserban lan eginez...
- Feudoen Basoak
- Jaunarenak ziren.
- Jaunak erabakitzen zuen nekazariek zertarako erabil zitzaketen.
Nekazarien Lana
- Oso gogorrak ziren. Familiako kide guztiek egiten zituzten.
- Lan baldintza oso txarrak ziren eta teknologia zaharkitua (erromatar garaikoa).
- Laborantza autarkikoa zen (laboreak familia elikatzeko erabiltzen ziren).
Labore Nagusiak
- Zerealak (garagarra, oloa, garia, zekalea).
- Lekaleak.
- Mahatsondoak, barazkiak, fruta.
Ongarri gutxi zegoenez, lursailen zati batzuk lugorri uzten ziren.
Bizi-baldintzak
Nekazari Motak
- A) Jopua
- Ez ziren gizaki libreak, jaunarenak baizik. Jaunaren baimena behar zuten ezkontzeko edo seme-alaben ondasunak uzteko.
- B) Bilauak
- Gizaki libreak ziren. Lurra lantzearen truke uztaren parte bat jaunari ematen zioten (errenta ez ordaintzean jopu bihurtzen ziren).
Elikadura
Urria eta txarra. Elikagaiak: ogi beltza, zopak, barazkiak, arrautzak.
Etxebizitzak
Kaskarrak eta osasungaitzak. Zurezko edo harrizko etxolak ziren. Pertsonak abereekin batera bizi ziren.
Kleroa
Monastegien Garrantzia
- Kultura gune handiak ziren: monasterioetako liburutegietan jakintza eta pentsamendu klasikoaren obra nagusiak gorde zituzten.
- Irakaskuntza-lanak: monjeak irakurtzen eta idazten zekiten pertsona bakanetakoak ziren. Lurra lantzeko teknikak hobetu eta zabaldu zituzten.
- Laguntza eginkizunak bete zituzten: hospizioak (erromesentzat) eta ospitaleak (pobreentzat) sortu zituzten.
Ordena Monastikoak
Zer dira? Aita Santuak onartutako arau batzuen arabera bizi diren monje edo moja taldeak.
Bizimodu xume eta penitentziakoa izateko sortu ziren.
Ordena Garrantzitsuenak
- Benediktarra.
- Zistertarra.
- Frantziskotarra.
- Domingotarra.
Monasterioetako Bizitza
- Monasterioa: eliza baten inguruan eraikitako eraikin multzoa zen, monje edo mojen bizilekua.
- Monasterioa abade batek edo abadesa batek gobernatzen zuen.
- Monasterioaren barruan dena oso zorrotz araututa zegoen.
- Monjeek otoitz eta lan egiten ematen zuten denbora.
Monjeen Zereginak
- Eskulanak egin.
- Osasun-laguntza eman.
- Lan intelektualak egin.