Euskera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,06 KB

Euskal eleberriaren sorrera:
Foruak 1876an abolitu. XIX. mendea euskararen aldeko suspertzea.
Lore jokoak. EAJ eta abertzaletasuna.
Ohitura eleberria: (XIX. bukaeratik 1936 gerra zibil) Ezaugarriak:a)Erro erromantikoa b)Baserri eta itsaso giroa c)Erlijioak pisua
d)Deskriptiboa e)Kontzientziak bultzatuta idazten dira
-Txomin Agirre idazle onena. 1864-1920. Ondarroa. Apaiza. Sermongintza eta idazteko dohaia. Luzea, segaila, txukuntasun eta jasotasunaren zalea. Auñemendiko Lorea (historiko-erromantikoa), Kresala (1906) eta Garoa (1912) (ohitura). Kresala: Bigarrena. Arrantzaren mundua. Ohitura eta bizimodua Ondarroan. Bikotea maiteminduta, Indianoa dator eta sartu egiten da. Erretorika testua. Oso zaindua baina garbizalekeria ez. Izenondoak seriotasuna emateko. Hitz jokoak, konparaketak. Garoa: Hirugarrena. Gorena. Baserri munduan oinarrituta. Heldutasun narratiboa lortzen du. Gipuzkeraz. Joanes baserriko jauna da eta seme sarrena etxean geratzen da. Bigarren semea auzoan ezkondu, hirugarrena atzerrira. Ilobak moja egin nahi. Bere erruz borrokak. Joanes hil eta jaso zuten umezurtza itsu, gero Paularekin ezkonduko.Ezaugarriak: Hizkuntzari neurria hartzen asmatu du, baliabide literarioak maisuki, bizitasuna eta egokitasuna elkarrizketan, Didaktismoa, Euskararekiko arreta. Estilo patxadatsua, hitzak zuhur aukeratu.
-Jose Manuel Etxeita: (Mundaka 1842-1915)
Josetxo obra ezagunena. Mundakan girotua. Ijitoak Mundakara, andre batek ijitoen ume bat erosi behar izan zuten, Josetxo.
Familia berriko kide eta munduan zehar ibili. Mundakara itzuli eta ezkondu.
Ezaugarriak: kontaketa erakargarria, bere bizitza kontatzen duela dirudi, bera luzaro ibili zen itsasoan.
Agustin Anabitarte: (Donostia, 1891-1981) Usauri eta Donostia. Tomas Agirre Barrensoro (Errezil, 1898-1982). Uztaro.
Eleberri modernoa: (1957-gaur egun) Prozesu baten (modernizazioa) fruitua da.Eleberriaren forma aldatu eta aldagaiek eleberrigintza moderno askotarikoak.Ezaugarriak: Subjetibitatea (munduaren ikuskera norberarena) Fragmentazioa Ironia (kiritika egiteko era) Hausnarketarako joera
Idaleazleek: Unibertsitarioak. Gaztetik idazten. Hirikoak. Europako literatura ezagutu. Euskaldunberri asko. Heterodoxoak gustu kulturaletan. Euskararekiko kompromezua. Europako korronteekin sintonizatu nahi.
a)Lehen aldia (57-69)-Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donosti 1929): Ingeniaria, hizkuntzalaria.Gramatikaren azterketan aditua. Erbestealdia politiko.Obrak: Leturiaren egunkari ezkutua(1957),Peru Leartzako (1960), Huntaz eta hartaz(1965), Elen Schelen (1969), Hizkuntza eta pentsakera(1972)..
Leturiaren egunkari ezkutua: Bide urratzailea. Erlijioa,baserria.. aldera utzi eta protagonista ni zalantzaz beterikoa egin du. Joxeba eta Mirenen arteko maitasun harremana, egunkariaren bitartez kontatu. Mirenekin ezkondu eta hau hiltzean bere buruaz beste egiten du. Urtaroek esanahi dute protagonistaren egoeran. Existentzialismoa isladatu. Hiztegia ereberritu baina konplexurik gabe.-Jon Mirande(Paris 25-72): Guraso Zuberotarrak. Euskaldun berria. Heterodoxoa: Poliglota, antisemita, antiklerikal eta faxista, antifrankista, polemikazalea. Bere buruaz beste egin zuen.Haur besoetakoa: Eleberri bakarra. 1959 idatzi baina 1970an argitaratua. -Haur besoetakoa: Kontalariaren eta Theresa (11urte) harreman pederasta da gaia, eskandalosoa. Eleberri psikologikoa. Estilo tradizional samarra. Augustin Anabitarte: Poli (1958) Sebastian Salaberria: Neronek tirako nizkin (1964)
b)Bigarren aldia: 1969 urtean bihurgunea. Frankismoaren kontrako oposizioa. Iraultza kulturala eta istilu eta manifestazioak.
Ezaugarriak: Pertsonaiaren irudi eta garrantzia auzitu. Narratzaile objetiboa. Pertsonaiaren analisi psikologikoa baztertu. Kontatzearen abentura da interesgarria eleberrian. Irakurleari sortzaileago izatea eskatu.
-Ramon Saizarbitoria (Donostia 1944): Ekonomia eta soziologia ikerketak. Donostian bizi da.
Obrak: Egunero hasten delako(69), Ehun metro (76), Ene Jesus(76), Hamaika pauso(95), Bihotz bi(96), Kandinskyren tradizioa (03)
-Egunero hasten delako: Neska gazteak bidaia abortatzeko, azkenik lortzen duelarik. Erantzunik ez duen bakarrizketa. Berritsu dabil narratzailea. Garaiko beste kezka soziologikoak ere isladatzen dira. Kontatzeko trebetasun paregabea, objetibotasuna. Estilo arina, saltaria, elipsia erabiliz.
Eleberri soziala: Xabier Gereño, Txomin Peillen, Xabier Amuriza. Eleberri Alegorikoa: Mikel Zarate, Andu Lertxundi. Esperimentalak: Saizar,PatriUrkizu,Atxaga..
c)Hirugarren aldia: Saizarbitoriaren Ene Jesusekin jo zuen gaina esperimentazio teknikak. Eleberrigintza esperimentalak narrazio teknikaren bideak finduz aurkitu du jarraibide egokia: Austin Arrieta eta Arantxa Urretabizkaia. Geroztik oso bide zabalak hartu ditu eleberrigintzak, 5 eredu.
Kontaketa Fantastikoa: Estetikaren oinarria kontaketa fantastikoan (Atxaga, Sarrionaindia, Irigoien). Errealitate zikinaren kontaketa: Ipar Amerikako moldea jarraitzen du, nihilismo (tradiziozko sinesteak funtsik gabeak) puntu bat (Arkaitz Cano, Josun Landa). Oroimenaren ingurukoa: Oso emankorra (Juanlu Zabala, EdortaJimenez, Sarrionaindia, JoxemaIturralde). Eleberri Psikologikoak: Sarri,LourdesOñederra,Unai Elorriaga. Postmodernoa da (jarrera antisistema, Atxagaren Obaba lehenengoa).
Anjel Lertxundi (Orio 48): Ajea du urturik,Hamaseigarrenean aidanez,Otto Pete,Piztiaren izena,Zorion Perfektua. Atxaga (Asteasu 51): Literatur sari nazionala lehen idazlea. Obabakoak,Behi euskaldun baten memoriak, Gizona bere bakardadean, Zeru horiek, Soinujolearen semea.
Jose Agustin Arrieta (Donos48): Abuztuaren 15eko bazkalondoa, Manu militari. Joxemari Iturralde (Tolosa51):Nafarroako artizarra,Izua hemen,Kilkerra eta roulotea,Euliak ez dira argazkietan azaltzen. Joan Mari Irigoien: (Altza48): Oilarraren promesa,Poliedroen hostoak,Babilonia,Lur bat harago..
Errealismo magikoa: XX.mendeko literatura korronte latinoamerikarra. Pott banda: EGAN taldeak sortutako aldizkaria.


Entradas relacionadas: