Anjel lertx

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

RAMON SAIZARBITORIA-70ko hamarkadan, Francoren diktadura eta jarrera errepresiboa zela medio, Espainian krisi sakona nagusitu zen. Errepresio hau, Francoren heriotzarekin murriztuz joan zen. Honekin, euskal kulturaren aldeko mugimenduak areagotu ziren. Esaterako, ikastolak, gau-eskolak, aldizkari berriak... Gainera, bertsolaritza sakonduz joan zen eta zenbait argitaletxe sortu ziren. Hala nola, Lur, Iker... Artean esperimentazioa nagusitu zen eta kultur belaunaldi berria sortu zen, Belaunaldi haserretua deritzona. Honetan, R. Saizarbitoria, M. Laboa... ditugu. Bestalde, kezka politiko eta sozialak indartu ziren eta honekin, zenbait ekimen sendotu: Euskara batua, euskalduntzea eta alfabetatzea...Belaunaldi berri honetako idazleek, herrigintza-mugimendua bultzatzeko konpromisua zuten eta militante ziren aldi berean. Haien edukietan salaketa, kritika eta inkonformismoa nabaria zen, esperimentatzioarekin batera.Narratiban, Saizarbitoriari esker, nobelagintza arloan berrikuntzak suertatu ziren: absurdua, irrazionalismoa, fantasia eta existentzialismoa nagusituz. Gainera, esateko moduari garrantzi gehiago ematen hasi ziren, hots, forma, teknika eta esperimentazioari.Donostian jaio zen. Garai hartako aldizkari garrantzitsuenetan lan egin zuen. Bere ezaugarriak:Narratzaile berriak lantzen ditu, 2.pertsonan, objetiboa eta anitza (1 baino gehiago egotea). Liburuetan teknika berdinak erabiltzen ditu, formari garrantzi handia ematen dio, hau da, kontatzeko moduari.Denboran jauziak eginten ditu plano nahasketekin batera. Bere nobeletan hizkuntza bat baino behiago erabiltzen ditu.Bere lehenengo nobela Egunero hasten delako, hau abortuari buruz da. Berritzailea da gaiari eta teknikei errepeparatuz. Estiloa arina da eta bizkorra.. Elipsia erabiltzen du. Bigarren nobela, 100 metro, nobela modernoa itxuran, egituran eta kontatzeko moduan. Euskal eleberri irakurrienen artean dago. Bertan poliziarengandik ihesi doan mutil gaztearen hil eta aurreko 100 metrotan gertazen dena kontatzen da. Beraz, gaia heriotzaren aurrean daukagun bakardadeaz mintzo da. Euskara eta erdazko zenbait aipamen agertzen dira. Hirugarren nobela, Ene jesus, oso desberdina da, bertan Saizarbitoriak ez zituen pertsonaiak, ekintzak, eta espazioak zehazten. Irakurtzeko zaila da.Laugarren nobela, Hamaika pausa, edukiaren aldetik mamitsuagoa ematen du. Protagonistaren fusilatzea kontatzen da, bertan denbora aurrera eta atzera egiten du. Nobela sendoa eta zaila erabilitako teknikengatik.Bostgarren nobela,Bihotz bi: gerrarako kronikak, liburu honetan Saizarbitoria amodioaz eta gorrotoaz ari da. Hasieratik irakurleak daki nola bukatu behar den kontakizuna. Ondoren, Gorde nazazu lurpena, 5 narrazio luze dira beraien artean oso ezberdinak, eta obsesioak azaltzeko teknika literario bat baino ez da. Azkenik, Kandynskiren tradizioa, aurrekoak baino sinpleagoa, oso teknika gutxi erabiltzen ditu eta laburra da. Errusiako tradizio zahar batean oinarri zuen Saizarbitoriak.Bi saio lan ditu:bata euskal ekonomiaz eta bestea soziliologikoa.

Entradas relacionadas: