Euskararen Jatorria eta Historiaurreko Etapak
Euskara Nondik Datorren: Hizkuntzaren Hasierak
"Euskara nondik datorren" beti egongo da iritsi garena baino lehenagoko egoera bat, giza hizkuntzaren hasierara heldu arte, eta hori urrutiegi da berreraikitzeko. Euskarari beti deitu izan zaio euskara, baina orduko jendeak eta guk ez dugu hizkuntza berean hitz egiten.
Egun munduan diren hizkuntza naturalak, denak datoz duela 100.000 eta 200.000 urte bitartean Afrikan bizi zen arbaso hark, bere giza taldeak eta aldamenekoek hitz egiten zuten lehen hizkuntza horretatik (edo horietatik). Aztarnarik utzi gabe hil diren hizkuntzak berreraikitzea ezinezkoa da.
Metodoaren Mugak
Metodoak baditu bere mugak:
- Alde batetik, datuek ematen diotenetik atzerago ezin egitea (euskararen historian, Mitxelenaren lanarekin duela 2.000 urteko euskara baino ez genuen berreskuratu eta ikuspegi berriagoan ere beste 3.000 urte baino ez ditugu irabazi).
- Bestalde, ez dago datazio zehatzik ematerik; datazio erlatiboak soilik. Datazio zehatzak ematekotan, gertakari historikoetara jo. Hori da Mitxelenak EBZa kokatzeko erabili zuen metodoa.
Euskararen Historiaurreko Garaiak
Historiaurrean garai ezberdinak bereizteko modua aurkitu da. Euskarak honako garai ezberdinak ditu:
- AE (ditugun datuekin berreraiki dezakegun garaietan gugandik antzinakoena).
- AEZ (Lakarra berreraikitzen ari dena, CVC erako silaba bakarreko erroak zituena).
- AEB (Martinet-ek eta, bereziki, Mitxelenak berreraiki zuena. Erromatarrekin kontaktua hastean).
- EBZ (ditugun datuekin berreraiki dezakegun garaietan gugandik hurbilena, euskalki historikoen ama-hizkuntza).
AEZari Buruzko Hipotesiak
AEZ: ez zuen Lakarrak datatu, baina Trask-ek (1997) dioenez, Mitxelenaren AEB baino askoz ere zaharragoa izan behar du. Edozein eragin IE baino lehenagoko euskara batez ari gara AEZaren inguruan hitz egiten dugunean. Iberierak euskararekin nolabaiteko kontaktu historikorik izan bazuen, baliteke garai honen bukaeran hastea (Brontze Aroa, k.a. 2. milurtekoa).
AEB: Erromatarren Aurreko Euskara
AEB:
- Martinet-ek: k.a. 2. mendean erromatarrekin kontaktua hastean zegoen hizkuntza egoera dela dio.
- Mitxelenak: erromatarrak etorri zirenean aurkitu zuten euskara. Erromatarrak k.a. 2. mendearen erdialdean iritsi ziren gure ondora Hispaniatik, eta k.a. 1. mendearen erdialdean Julio Zesarrek Galia osoa konkistatu zuen. IE-ren eragina agian bai zelten bitartez, eta iberierarena ere, baina latinarena oraindik ez.
AE-ren Bilakaera Latinarekiko Ukipenaren Azpian
Martinet-ek (1955) uste du leherkari hasperendunen soiltzea (*th- > h) latina eta euskara harremanetan jarri eta gero gertatu zela. Neutralizazio sistema: badirudi EBZera iritsi baino lehenagokoa dela (*th- > h- eta t- > d-) hots leherkari bortitzen espirantizazioa eta ahulen ahostuntzea.
EBZ eta Euskara Komuna
Bereizi behar dira EBZ eta “euskara komuna”: euskara komuna ez da garai zehatz bat, baizik eta ezaugarri multzo bat = euskalkietan ditugun batetortzeak. Denak ez dira EBZtik etorriak:
- Arkaismo gordeak (EBZtik datozenak).
- Berrikuntza konpartituak: harremanak oso estuak direla erakusten dute; artikulua eta deklinabide historikoa adibidez (fonologia eta morfologia).
Euskara Batu Zaharra (k. o. 5-6 mendeak)
Ordurako erronboa genuen leherkarietan (lehenagotik ozen eta txistukarietan). Deklinabide urria, kasu gutxiagorekin eta mugatu singular ez pluralik gabe, artikulua bera ere falta. Aditzeko zenbait perifrasi garai honetakoak bide dira. Beharbada, “euskara komuna” izan arren ez dira EBZekoak, baizik beranduagokoak, eratorpenean eta konposaketan lehen osagaien aldaketak: “idi” + “aurre” > “itaurre”…
EBZaren Sorrera eta Euskalkien Bereizketa
EBZaren sorreraz: Gizarte egitura batua behar zen. Noiz gertatu zen euskalkien bereizketa?
- (a) /h/-ren galera 10. menderako nabarmena da Nafarroa Garaian.
- (b) “barri” / “berri” txandakatzeak 10-11. mendeetan.
Hortaz, 10. mendea baino lehenago izan behar zuen. Zenbat eta zaharragoa egiten dugun EBZ, orduan eta euskalkien arteko ezberdintasun handiagoak itxarongo genituzke, eta ez dirudi hori gertatzen denik. Komeniko litzateke, ahalik eta EBZ berankorrena proposatzea, diferentzia horiek txikiagoak bailirateke. Kontua da historialariek hain beranduko batasunik, eragile politiko eta ekonomikorik onartuko luketen.