Euskal Zinema eta Kazetaritza Literarioa: Funtzioak eta Generoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,58 KB
Euskal Zinema: Definizioa eta Historia
Zer da Euskal Zinema?
Euskal zinema Euskal Herrian egiten den zinema bada, film-zerrenda ez da oso luzea, baina bai itxurazkoa. Ordea, euskal zinema euskaraz egindakora mugatzen badugu, zerrenda nahiko urria da.
Hori izan du oztopo nagusi euskarazko zinemagintzak: industria eza eta filmak errentagarri egingo zituen ikusleria falta.
Zinema Euskaraz: Hastapenak
1968an, Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek Ama Lur izeneko film dokumentala estreinatu zuten.
1977tik 1985era, Ikuska izeneko dokumental sorta egin zuen zinemagile talde batek.
Aitzindariak:
- Marrazki bizidunetako lehen filma: Ekialdeko izarra (1978).
- Marrazki bizidunetako bigarrena: Kalabaza tripontzia izeneko film ospetsua.
- Aktoreekin egindako lehen filmak: Hamaseigarrenean aidanez, Zergatik panpox eta Ehun metro.
Euskal Zinema Gaur Egun
Euskara hutsean egindako film arrakastatsuak:
- Aupa Etxebeste!
- Kutsidazu bidea, Ixabel
- Eutsi!
Lehen hirurek komedia kutsua dute.
Kazetaritza eta Literatura: Funtzioak eta Generoak
Kazetaritzaren eta Literaturaren Zereginak
Kazetaritzaren zeregina: Interes publikoa duten albisteak hartzea, lantzea eta komunikabideetan (mass media delakoetan) hedatzea da, hartzaileak informatzeko, hezteko, limurtzeko eta jostatzeko xedez.
Literaturaren egitekoa: Mundua ikertzea da, eta errealitatea eta fantasia barnebiltzen dituen ikuspegi hori hitz ederrez azaltzea.
Kazetaritzaren eta literaturaren funtzioak desberdinak dira, baina biak hurbildu egiten dira kazetaritzan balio estetikoa gailentzen denean. Kazetaritza-lan bat literarioa dela esan ohi dugu informazioa landu ez ezik, irizpide eta balio estetikoek ere aparteko presentzia dutenean bertan.
Kazetaritza-Genero Literarioak
Literatura-estiloarekin harreman handiena duten kazetaritza-generoak hauek dira:
Kronika
Gertakizunak nola jazo ziren azaltzen duen kontakizun luze eta zehatz samarra da. Kronikak egitura narratiboa du, eta gertaerak ordena kronologikoan aurkezten dira. Ikuspuntuari dagokionez, subjektiboa izan ohi da.
Erreportajea
Informazioa luze eta zabal azaltzen duen testu mota da. Kazetaritza-genero nagusia da, beste zenbait barnebiltzen baititu. Erreportajeetan gaia xehetasun handiz lantzen da, eta kontatzen denak egia izan behar du. Informazioa egilearen irizpideen arabera ordenatzen da.
Iritzi-artikulua
Gaia egilearen ikuspuntutik aztertzea da, irakurlearen iritzia eratzeko helburuarekin.
Zutabea
Intereseko gai bat labur agertzen duen testua da, ospe handiko kolaboratzaileek idatzia.
Editoriala
Komunikabidearen iritziaren berri ematen duen testua da.
Ernest Hemingway (Profila)
Illinoisen sortu zen, 1899. urtean. Ikasketak amaitzean, kazetari aritu zen Lehen Mundu Gerra hasi zen arte. Frontean anbulantzia-gidari ibili zen. Zeregin horretan ibili zen Espainiako Gerra Zibilean ere.
Pako Aristi (Profila)
Urrestillan jaio zen, 1963an. Hainbat generotan idatzi du:
- Eleberrigintza: Kcappo, Urregilearen orduak.
- Poesia: Libreta horiko poemak.
- Saiakera: Gauza txikien liburua.
- Haur- eta gazteliteratura: Benetako lagunen aterbea, Nemesioren itzala.