Euskal Pilota: Unitate Didaktikoa 3. Mailan
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
con un tamaño de 2,15 KB
Euskal Pilota: Unitate Didaktikoaren Aurkezpena
Gure kasuan, landuko dugun Unitate Didaktikoa Euskal Pilota izango da. Unitate didaktiko hau Mugimendu Kultura, Aisia eta Denbora Librerako heziketaren barnean kokatuko dugu. Euskal Pilotaren parte diren joko eta jolasak euskal kulturaren osagaiak dira.
Helburu Nagusiak eta Metodologia
Unitate didaktiko honen helburu nagusia kirol eta jolas hauen barne-logikaren elementuen ikaskuntza gauzatzea da, eduki hauen balio praktikoa azpimarratuz. Pilotariek metodologia kooperatiboan eta ambienteko metodologian oinarrituta, honakoak landuko dituzte:
- Pilota-jokoen barne-logikaren elementuak aldatuta dituzten joko eta jolasetan parte hartzea.
- Joko eta jolas hauen oinarrizko elementuak ikastea eta teorikoki sakontzea.
- Pilotaz "era ludikoan gozatzea", parte-hartzea helburu nagusi izanik.
- Lehiak "desafio" eran planteatzea, motibazioa sustatzeko.
Zergatik landu Euskal Pilota 3. mailan?
Euskal Pilotaren Unitate Didaktikoa 3. mailan lantzeko arrazoiak asko dira:
- Autonomia eta ardura: Nerabezaroan, ikasleek beren heziketa-prozesuaren parte gisa autonomia eta ardurak garatuko dituzte, haur izatetik heldutasunerako bidean.
- Kulturarekiko interesa: Ikasleek beren inguruko gizartea eta errealitatea arakatzeko interesa sustatu nahi dugu, euskal pilota aitzakia hartuta.
- Kulturaren balioak: Herriko kirola praktikatuz, kulturaren balioak ikasteko aukera aproposa da.
- Elkarrekintza eta osasuna: Adin kritikoa izanik, norberarekiko eta besteekiko ondo sentitzea bultzatzen dugu. Euskal Pilotak elkarrekintzan aritzeko aukera eskaintzen du.
- Osasuna eta gorputza: Menpekotasun eta bizio ezberdinak frogatzeko unea denez, gorputzaren osasunak eta mugimenduak duen garrantzia azpimarratzen dugu.
- Talde-lana: Taldeko partaide izaten lagundu nahi diegu, euren balio eta mugen kontzientzia hartzeko aukerak eskainiz, euren buruaren kontzeptu erreala eta baikorra garatzeko.