Euskal Musikaren Historia: Kantautoreak eta Rock Taldeak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,31 KB
Euskal Musikaren Bilakaera eta Protagonista Nagusiak
Kantagintza Tradizionala eta Berrikuntza
- Benito Lertxundi: Batetik, hainbat herri kantu berreskuratu zituen; bestetik, euskal eta erdal poeta garrantzitsuen olerkiak musikatu zituen. Kanta zaharrak eta, bereziki, Zuberoko kantu tradizionalak landu ditu.
- Ekarpen lirikoa: Ahots indartsua izan arren, letretan egin zuen ekarpen nagusia: sakontasun handikoak ziren, eta gizakion sentimendu, kezka eta galderak plazaratzeko gaitasun handia izan zuen.
- Niko Etxart: Zuberoako kantatzeko era landu du eta pastoraletarako musika sortu du.
Euskal Rockaren Loraldia
- Errobi: Kantaria Anje Duhalde da (baita Niko Etxart ere), eta taldea, Duhaldek sortutako Errobi. Talde honek Bob Dylan bezalako abeslari atzerritar famatuen estiloa eta Euskal Herriko arazo sozial eta politikoak lotu zituen.
- Itoiz: 1980ko hamarkadako taldea da. Abestirik gogoangarrienak “Lau Teilatu” eta “Hegal Egiten” dira.
- Ruper Ordorika: Ordorikaren lehen lana Etiopia poema liburuko olerkiez osatua zegoen; liburua Bernardo Atxagak idatzia zen eta garrantzi berezia izan zuen euskarazko olerkigintzaren historian.
- Hertzainak: Inguru erdaldunean sortuak zirelako taldeko partaideak, eta hala ere euskaraz abesteko aukera egin zutelako. Rock musikarekin ska eta folk musika uztartu zituzten.
- Negu Gorriak: Hip-hop kulturarekin egin zuen bat taldeak. Taldearekin batera oso lotuta egon zen diskoetxea Esan Ozenki izan zen.
- Su Ta Gar: Heavy musikarekin lotzen dugu batez ere. Bere abesti batzuek heavyzale ez diren entzuleak ere erakartzea lortu izan dute.
- Berri Txarrak: Euskal Herrian ez ezik, munduan zehar ere ibilitako taldea da. Rock taldea da, baina beste zenbait eragin ere baditu. Letretan egoera pertsonalak eta mezu politiko-sozialak erabili izan ditu. 2000-2010eko hamarkadetako euskal rockaren erreferente bihurtu da.
Trikitiaren Iraultza eta Munduko Musika
- Joseba Tapia: Xabier Berasaluze “Leturia”rekin batera aritu da. Berrikuntza nagusia trikitia baserri girotik atera, hiri girora eraman, eta beste musika estilo batzuekin nahasten asmatzea izan da.
- Kepa Junkera: Trikitiaren soinua beste herri musiketako tresnekin nahasteko interesak eta gaitasunak eraman dute mundu osoko artistekin lan egitera.
Pop-Rocka eta Kantautore Urbanoak
- Mikel Urdangarin: Hasieran bere kantak hurbilago zeuden herri tradizioarekin, Benito Lertxundiren eta beste askoren bidetik gertuago. Urteen poderioz, pop eta rock musikarantz egin du.
- Gatibu: XX. mendean eta XXI.ean Euskal Herrian harrerarik onena izan duten pop-rock taldeetako bat da.
- Eredu desberdinak: Kantautore urbanoaren eredu Iñaki Eizmendi izan zen. Atzerriko estiloak hona ekartzen Estitxu edota Txomin Artola saiatu ziren. Antton Valverde, berriz, trebeena izan zen bertso zaharrak eta olerkiak musikatzen.