Euskal Literaturaren Egile Nagusiak eta Korronteak
Poetak eta Idazleak
Xabier Lete (1944-2010)
- Poeta soziala, Ez Dok Amairu mugimendukoa (1966).
- Liburuak:
- 1. liburua: Gizarteko bidegabekeriak kritikatu.
- 2. liburua: Bizitza eta heriotzari buruzko hausnarketak.
- 3. liburua: Dezepzioa, existentzialismoaren eragina.
- Azken liburua: "Egunsentiaren esku izoztuak" (bere bizi esperientziak).
- Ezaugarriak: Klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa.
Lauaxeta (1905-1937)
- Exekutatu zuten.
- Idazkera zaila eta iradokizunak erabiltzen zituen.
- Lana: "Maitale kutuna".
Orixe (1880-1961)
- 16 urte exiliatuta (Euzko Gogoa aldizkaria idatzi).
- Euskaldunak liburua argitaratu (1950).
- Gaiak: Euskal gaiak (herriko festak, pilota partiduak…). Ahapaldi eta bertso lerroak.
Xabier Lizardi (1896-1933)
- Olerkaria.
- Lanak: Biotz-begietan, Umezurtz olerkiak.
- Biotz-begietan: 21 poema (gaiak: maitasuna, familia, denbora…).
Joxean Artze (1939)
- Ez Dok Hamairu mugimendukoa.
- Poesia eszenariora eraman. Lehen euskal olerki abangoardista.
- Gaiak: Garaiko gizarteari kritika, funtsezko galderen erantzuna bila.
- "Isturitzetik Tolosan barru" (morrontza egoerak salatu).
- Mikel Laboaren kanta batzuk idatzi.
Bernardo Atxaga (1951)
- Euskal idazle irakurriena eta itzuliena.
- "Etiopia" (lehen poema lana, 1978). Gaia: zentzu politikoa. Liburuan sentimenduak arrazionalizatu eta espazioa eta denbora haustu.
Joseba Sarrionandia (Iurretan 1958)
- Erbestetik zabaldu lanak, izenik gabe, hizkera poetiko berezia, musikaltasunarekin.
- 3 etapa: 1- Kultismo asko / 2- Egoera pertsonal gogorra / 3- Aro dialektikoa.
- Metaforak, kontrasteak eta pentsamendu sakonak erabili.
- "Izuen gordelekuetan barrena". Gaia: Bidaia eta deserria. Ezaugarriak: irudien ugaritasuna, testuen musikaltasuna eta kultismoak.
- "Kartzelako poemak". Garraztasuna eta gordintasuna nagusi. Gaia: Kartzelako eta erbesteko egoera. Esperientzia pertsonala eta konpromiso politiko nabari. Ironia eta metapoesia baztertuz.
- "Hnuy illa nyha majah yahoo" poema bilduma. Arlo dialektikoak, poesia ardatzak bildu eta sakondu eta ikuspegi errealista: kartzela, deserria, bizitzako esperientziak…
Jon Mirande (Paris 1925)
- Itzultzaile, hizkuntzalari. 1972 buruaz beste.
- Nazi harremana, idazle garrantzitsua.
- Gaietan berritzaile: Erotismoa (onanismoa eta lesbianismoa), paganismoa, heriotza, abertzaletasuna.
- Poemak bildumetan bilduta: ILHUN ARGIAK.
Gabriel Aresti (Bilbo jaio)
- Merkataritza lanetan. Genero guztiak landu: prosa (nobela), zenbait ipuin, antzerkia, poesia.
- Lehen poemetan Miranderen eragina.
- "Harri eta Herri": Poesia liburua, arrakasta handia, eraberritze garaiari hasiera emango dio, poesia librea eta soziala.
- Ezaugarriak: Egitura finkoak, tradizionalak baztertu, errima edo metrika ez da errespetatzen, narraziotik gertu, hizkuntza sinplea, mezua argi eta garbi, gerra osteko gizartea.
Kirmen Uribe (Ondarroa 1970)
- Idazle, irakasle, itzultzaile. 3 kritika sari.
- "Bilbao - New York - Bilbao".
- Estiloa: Kezka / politika, kontzientzia globala. Pertsona errealen istorioak. Errealitatea eta fikzioa nahastu.
- Olerkietan: bertso-lerro askea.
- Ona ezaguna: montaketa egitasmoak egiteagaitik (artea, musika, narrazioa bateratu).
Bitoriano Gandiaga (1928an Mendatan)
- XX. euskal poetarik handienetarikoa.
- Gaiak: Garaiko arazo politiko eta sozialak. Literatur idatzi ugari utzi zuen argitaratu gabe.
- Argitalpenen artean: "Elorri": esistentziala (80 bat poema), bizi esperientzia, kantatu, modu lirikoan eta sarritan sinbolikoan. Ederraren sinboloa, Erlijiozko poesia.
- Orokorrean posposizioa eta asindetona erabili, oso landuak, erromantizismo arrastorik ez.
Euskal Berpizkundea
Kristauen tradizioak galdu. Euskal literatura berriztu. Naturaren bilakaera (estilo berria). Lizardi, Lauaxeta eta Orixe garrantzitsuenak. "Lore Jokoak".
Aitzol (Jose Ariztimuño)
Misiolaria. Euskaltzaleak erakundea sortu.
Korronte Literarioak
98ko Belaunaldia
Kolonietako hondamendiaren ondoren. Pobrezia, miseria, utzikeria ekonomikoa → agintearen egitura aldatzea. Partaideak: Unamuno, Azorín, Pío Baroja, Valle-Inclán, Antonio Machado.
- 1874-1931: Errestaurazioa. (1898) Espainiako koloniak galdu: Kuba, Puerto Rico eta Filipinak.
- (1923-1930) Primo de Riveraren diktadura. Bigarren Errepublika amaitu.
Ezaugarriak:
- Europazaletasuna: Pentsaera korronte modernoetara ireki. Espainiagatik sentitzen zuten maitasuna zela eta espainiarra denaren ezagutzan sakontzen hasi.
- Argitasuna: Idazkera jasotik ihes.
- Subjektibismoa: Arazoa eta errealitatea.
- Paisaiaren idealizazioa: Gaztelako paisaia.
- Gogoeta filosofikoak: Bizitzaren zentzua, erlijioa, denbora.
27ko Belaunaldia
XX. mendeko bigarren hamarkadan, Poeta taldea, Unibertsitateko heziketa. Partaideak: Pedro Salinas, Federico García, Rafael Alberti. 3 etapa izan zituen: 1-(1922-1928) 2-(1928-1936) 3-(1936-1939).
Ezaugarriak:
- Hizkuntza komuna, Hizkuntzaren garrantzia eta metafora lantzea, Faktore estetikoenganako begirunea.
- Poesia Errikoia: Beraiengan tradizioa, herrikoitasuna eta indar tragikoa batu. Poesian zein antzerkian. Autore markatuenak: Gerra Zibila.
Frantziar Sinbolismoa
XIX. mendearen amaieran, Literatura joera berria--Errebeldia, Errealismoa alde batera utzi.
Ezaugarriak:
- Irudien mundua: Ikusten den mundua.
- Esentzien mundua: Poetak soilik ikus dezakeena.
- Irudien mundua + Esentzien mundua → Sinboloa.
- Egonezina (Nekadura eta asperdura).
- Musikak garrantzi handia.
Lizardi → Biotz-begietan. Tradizioa hautsi: Bertso lerro askea, Sintaxiaren musikaltasuna, Azaleko itxurak garrantzia, Metaforak, Askatasuna poesia moldeetan eta landutako gaietan, Hizkuntza txikietako egileek fama.
Surrealismoa
1920ko hamarkadan, André Breton, Gizakiaren eta gizartearen askatasuna.
Ezaugarriak: Diktadura automatikoa, Hitzekin jolastea, Arauen kontra, Metafora. B. Atxaga → "Etiopia".