Euskal literatura XVI.Mendean
William Shakespeare (1564 -1616) ingelesantzerkigile, olerkari eta aktorea izan zen. Europako literaturaren ikur handienetakoa da eta ingelesezko inoizko idazlerik hoberena. Egile oparoa, antzerkigintzan, narratiban eta poesian.Haren libururik famatuenetakoak dira Hamlet.
Errenazimentuko literatura
Italian XIV. Mendean eta Europan zehar XVII. Mendera arte hedatu zuten europar literatura izan zen.
Edgar Allan Poe (1809-1849) poeta, ipuin idazlea eta literatura kritikaria izan zen. Estatu Batuetakoerromantizismo mugimenduko kidetzat jotzen da. Idazteaz bizitzea erabaki zuen lehenengo estatubatuar idazle ospetsua izanik, bizimodu zaila izan zuen. Narrazioak eta olerkiak idatzi zituen batik bat. Estatu Batuetako ipuin idazle goiztiarra, fantasiazko, beldurrezko eta umorezko ipuinaren maisu izan zen, eta polizia eta zientzia fikzio generoen aitzindari. Genero gotikoaren erakusgarrietako bat da.
Erromantizismoa
Erresuma Batuan eta AlemanianXVIII. Mendearen amaieran sortu eta XIX. Mendean zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, Ilustrazio eta Neoklasizismoko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea. Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiarazitako mugimendua izan zen, XIX. Mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa errealismoarekin partekatu zuen.