Euskal Literatura Gerraostean: Idazleak, Aldizkariak eta Erakundeak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,48 KB

Gerraosteko ondorioak euskal literaturan

Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren; zenbaitek presondegian egon behar izan zuten; beste batzuek, berriz, atzerrirako bideari heldu zioten. Aitzol eta Lauaxeta dira ezagunenak, fusilatu egin baitzituzten.

Olerkarien belaunaldia: idazleak eta lanak

Aitzolek "Olerti Egunak" antolatu zituen. Jai lehiaketa hauen bitartez moduak ireki zitzaizkion euskarazko poesiari. Une hartan mamitzen den poeta taldeari "Olerkarien Belaunaldia" deitu ohi zaio. Hasiera batean, poesia hautatua eta zaila landuko dute. Baina "herrigintzarako poesia" helburu zutenez, eredu errazago bat hautatuko dute. Lizardi, Lauaxeta eta Orixe dira olerkari famatuenak.

  • Lizardi (Zarautz): Biotz-begietan (1932)
  • Lauaxeta (Laukiz): Bide Barrijak (1931) eta Arrats Beran (1935)
  • Orixe (Orexa): Jainkoaren billa (1929), Santa Kruz apaiza (1929)

Jose Ariztimuño 'Aitzol' eta euskal poesia

"Olerkariak" izenarekin ezagutzen ditugun Orixe, Lizardi, Lauaxeta eta Loramendi poetak Aitzolen hatsari esker izan ziren idazle. Hasierako sinbolismo lirikotik epikara, herritarrek errazago uler zezaketen olerkigintzara bultzatu zituen olerkariak.

Estepan Urkiaga 'Lauaxeta': biografia eta lanak

Laukizen jaio zen, Gernikan atxilotu, Gasteizera eraman eta hantxe fusilatu zuten 1937an. Kazetari lanak eta antzerki lan laburrak ere egiten zituen.

  • Bide Barrijak: Poesian Europatik datozen azken edo azken-aurreko moduak plazaratu nahi zituen.
  • Arrats Beran: Iturri herrikoiagoak hautatzen ditu. Une horretako kezka eta amets politikoak kanporatzen saiatzen da.

Orixe: biografia eta lan nagusiak

Orexan jaio zen, Euskaltzaindian eta Euzkadi egunkarian lan egin zuen. Euzko Gogoa aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Itzulpen batzuk ere egin zituen.

  • Barne-muinetan (1934): mistika lantzen du.
  • Euskaldunak (1936): poema epiko erraldoia.

Klaudio Sagartzazu 'Satarka': 'Aurtxoa seaskan'

Klaudio Sagartzazu "Satarka" gaztetik argitaratu zuen Txinpartak. Poema batzuk itzuliak dira, Victor Hugorenak, adibidez. Aurtxoa seaskan deituriko poema da ospetsuena. Gerraostean, Intza begietan (1957) argitaratu zuen.

Euskaltzaindia gerraostean: berrantolaketa

Euskaltzaindia, ofizialki desegin ez bazuten ere, 1950-1955 inguru arte ez zuen berrantolatzerik izan. Hemendik aurrera, ordea, sarriago biltzen hasi zen, eta eginkizunik garrantzitsuenetako bat idatzizko eta ahozko literatura sustatzea izan zen.

Egan aldizkaria: helburuak eta berrantolaketa

Egan aldizkaria 1948an jaio zen Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen buletinaren eranskin literario moduan. Nahiz eta lehen urteetan elebiduna eta aski meharra izan, 1954tik aurrera euskara hutsean eta itxura lodiagoarekin kaleratzeari ekin zion, Antonio Arrue, Aingeru Irigarai eta Koldo Mitxelenaren gidaritzapean.

Euzko Gogoa eta Eskualduna aldizkariak

  • Euzko Gogoa: Zaitegik Guatemalan eratu, zuzendu eta kaleratu zuen "Kultur Aldizkaria".
  • Eskualduna: Iparraldeko aldizkari bat.

Piarres Lafitteren lan garrantzitsuenak

Piarres Lafitte, iparraldeko euskal letren buruzagia (Uztaritze).

  • Le Basque et la littérature d'expression basque (1942)
  • Herria, asterokoa (1944)
  • Murtuts eta bertze ipuin (1945)

Bertsolari Txapelketen sorrera eta lehen txapeldunak

II. Errepublika (1931) etorri baino urtebete lehenago eman zuen bertsolaritzak prestigioa hobetzeko urrats garrantzitsua. Manuel Lekuonak Bergarako Eusko Ikaskuntzaren V. biltzarrean ahozko literaturari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Lekuonaren esanetan, bertsolaritza ez zen arlotekeria bat; bertso haiek zerbait gehiago ezkutatzen zuten. Lekuonaren hitzaldiak ondorioak izan zituen euskaltzaleen artean. Hala, Aitzolek "Bertsolari Egunak" antolatu zituen. Txapelketa hartan, adin eta herrialde desberdinetako bertsolariek parte hartu zuten. Txirrita, Uztapide eta Zepai izan ziren lehen txapeldunak.