Euskal Literatura Garaikidea: Mirande, Mitxelena eta Joerak

Lengua y literatura3,7 KB

Euskal Idazle Garaikideak

Jon Mirande: Baztertua eta Debekatua

Jon Mirande Parisen jaio zen eta euskara bere kabuz ikasi zuen. Kritikatua, baztertua eta debekatua izan zen bere pentsaera eta lanengatik. “Igela” aldizkari antikonformistan parte hartu zuen.

Mirandek linguistika artikuluak, ipuinak eta olerkiak idatzi zituen. Bere pentsaera berezia, batzuen ustez, “nazi”tzat hartu zen, eta horrek argitaratzeko oztopoak ekarri zizkion. Bere bizitzan zehar, “Haur besoetakoa” eleberria soilik argitaratu zioten, gizon heldu baten eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen dituena.

Miranderen Poesiaren Ezaugarriak

Miranderen poesia oso bestelakoa da, bai gaietan, bai hizkeran. Euskaldunak ez zeuden ohituta tamaina horretako gordinkeriak irakurtzera. Zenbait poemari darien erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak. Borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko literaturzale apurrentzat. Haatik, Pariseko zuberotar honek bazekien gauzak samurkiro adierazten, ironia fina erabiltzen eta hitz joko ozenak sortzen.

Koldo Mitxelena: Euskara Batuaren Sortzailea

Koldo Mitxelena Errenteriako irakaslea izan zen. Euskararen inguruan asko idatzi zuen. Bizi zela ez zuen euskarazko libururik argitaratu, baina bere lan sakabanatuek berezko pisua zuten, bai kopuruz, bai kalitatez. Hainbat egunkari eta aldizkaritan sakabanaturik zeuden lan horiek “Euskal idazlan guztiak” izenburupean bildu ziren.

Bere idazmoldea dotorea zen, zorroztasuna eta ironia erabiliz. Euskara batuaren sortzaileetako bat izan zen.

Bitoriano Gandiaga: Arantzazutik Hirira

Bitoriano Gandiaga Mendatan jaio zen eta Arantzazun bizi izan zen. Lurrarekin zeukan loturak sorrarazi zion lehen poema liburua: “Elorri”.

Beste lan aipagarri batzuk:

  • “Hiru gizon bakarka”
  • “Uda batez Madrilen”: Bertan, Arantzazuko bakardadetik hiri handira doan idazleari hango zurrunbiloak iradokitzen dizkion sentimendu kontrajarriak azaltzen dira.
  • “Denbora galdu alde”
  • “Gabon dut anuntzio”

Piarres Lartzabal: Antzerki Herrikoia

Piarres Lartzabalek dozenaka lan, labur eta luze, gauzatu zituen antzerkirako, drama eta komedia generoak landuz. Koldo Mitxelenaren ustez, lapurtarraren antzerkiak herrikoiak eta ikasiak ziren, jende landu eta jende arruntarentzat egokiak. Lartzabalek teatrorako sena zuen, katramilak korapilatzeko eta askatzeko gaitasun handia erakutsiz.

Antzerki Lan Aipagarriak

  • Etxaideren “Amaiur”
  • Garmendiaren “Historia triste bat”
  • Arestiren “Justizia txistulari”

Euskal Literaturaren Joera Garaikideak

Literaturari dagokionez, joera hauek nabarmentzen dira:

  • Narratiban lehen baino izenburu gehiago argitaratzen dira.
  • Poesian ere gehiago ateratzen dira, baina ez hainbeste.
  • Antzerkia generorik motelena da.
  • Haur eta gazteentzako literatura asko hazi da eskolatzearen ondorioz.
  • Itzulpengintzak izugarrizko garrantzia hartu du, kopuruz nahiz kalitatez.
  • Emakume idazleen partaidetza gehituz doa.
  • Klasikoen itzulpena euskarara gero eta egokiago eta gehiago egiten da.
  • Euskarazko literatura gure mugetatik kanpo ezagutzen hasi da apurka-apurka.

Karlos Otegiren Narrazio Teknikak

Karlos Otegiren narrazio estiloan (edo narrazio garaikidean) ezaugarri hauek aurkitzen ditugu:

  • Sekuentzien txandaketa
  • Pertsona narratzailearen aldaketa
  • Ikuspuntu askotatik aurkeztutako gertaerak
  • Erregistroen aniztasuna
  • Barne bakarrizketaren zantzua

Descargar

PDF Word HTML