Euskal Idazleak XX. Mendearen Hasieran: Aguirre, Lizardi eta Lauaxeta

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,92 KB

Txomin Aguirre: Mendearen Hasiera (1900-1923)

Ekonomia eta Gizartea

XIX. eta XX. mende bitartean gertatutako industrializazio-prozesu izugarriaren ondoren, garai hartako Euskal Herria eskualde oparoa zela esan liteke. Adibidez, Altos Hornos de Vizcaya eta Banco de Bilbao ere aipa daitezke. Industrializazioaren ondorioz hirien hedapena gertatu zen, eta horrek, aldi berean, garraiobideen hazkundea ekarri zuen (trenak, kaiak, etab.).

Politika

Mende honetan Lehen Mundu Gerra (1914-1918) gertatu zen. Hegoaldean, Sabino Aranaren jardun kementsuari zor zaio abertzaletasunaren edo euskal kontzientziaren jaiotza; berak sortu zuen Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ), 1895ean. Ideologia abertzalea Euskal Herrian zehar zabaltzeko tresnarik baliotsuenetakoa Euzkadi egunkaria izan zen. 1913. urtean sortu zen eta 1937an, Gerra Zibilaren garaian, desagertu.

Kultura

Abertzaleen beldurretako bat etorkinen etengabeko etorrerak eragindakoa zen. Abertzaleak, beraz, uzkur agertu ziren langile-estamentu berri haren aurrean.

Bizitza eta Lanak

  • 24 urterekin apaiztu zen.
  • Euskaltzaindiaren kide fundatzaileetakoa izan zen.
  • Garaiko aldizkarietan eman zuen bere lana: Euskaltzale, Euskal-Esnalea, RIEV, Jaungoiko Zale, etab.

Bere lehen eleberria, Auñamendiko lorea (1898), izan zen. Bi eleberri garrantzitsuenak XX. mendean eman zituen, euskal literaturaren eraikuntzarako oinarrizko zutabeak direnak:

  • Kresala (1906): Bizkaieraz idatzita, Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zen. Herri arrantzale batean kokatuta dago.
  • Garoa (1912): Gipuzkeraz idatzita, RIEV aldizkarian argitaratu zen. Baserri-giroan kokatuta dago.

Bi nobelotan, herri-giroko kultura hiriko kutsaduratik zaindu beharra azpimarratu zuen.

Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre)

Estiloa eta Poesia

Lizardiren poesia harrigarria da, guztiz berria eta mila edergarriz jantzia. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Hitz labur eta laburtuak.
  • Bertso lerro ahalik eta trinkoenak eta mamiz beteak, silaba gutxitan ahalik eta esanahi eta ñabardura gehienak emanez.
  • Bertsolaritzatik bereizten diren neurriak, erritmo berriak, errima bariatuak, sinalefak eta aditz trinkoen ugaritasuna.

Sinbolismoa, parnasianismoa eta inpresionismoa bezalako mugimenduak ekarri zituen guregana, eta bere poesian txertatu zituen, sintesi jator eta bere-berea eginez.

Mugimendu Literarioak

Sinbolismoa

Ideia forma sentikorrez adieraztea da. Poesia errealitatetik haratago joateko bidea da. Hitzek sentipenak eta ideiak iradokitzen dituzte (subjektibotasuna), batzuetan ilun gertatuz beren ulermena.

Parnasianismoa

Lirismo erromantikoaren kontrako erantzun gisa sortzen da, poesia inpersonala egiten du.

Inpresionismoa

Natura bere zentzu zabalean hartzen du gai. Naturaren aurrean artistak jasotzen duen zirrara zuzenean adieraztea du helburu.

Prosa Lanak

  • Parisko txolarrea: Bertan baliabide literarioen ugaritasuna ikus daiteke (aliterazioak, metaforak, pertsonifikazioak...), herrikotasunaz iritzia ematen duelarik.
  • Urte giroak ene begian: Lau urtaroak kontatzen ditu, Euskal Herrian gertatzen diren bezala, hemengo margoez, giro aldaketez eta usainez.
  • Asaba zaharren baratza.

Biografia eta Olerki Bildumak

Zarautzen jaio (1896) eta Tolosan hil (1933). Bizialdi laburra izan zuen, baina euskara bultzatzeko era guztietako lanetan hartu zuen parte:

  • "Euskaltzaleak" elkarte eragileko sortzailea.
  • "Euskara Egunaren" antolatzailea.
  • Euskarazko egunkaria sortzeko ahalegin handiak egin zituen.
  • EAJ barruan ardurak izan zituen.

Artikulu ugari idatzi zituen, gehienetan euskalgintza, literatura edo politika gai hartuta. Baditu zenbait prosa-lan, kazetaritzako artikulu eta saiakerak. Horietan ironia eta ñabardura handiko idazkera erakusten ditu.

Olerki Bildumak

  • Etxe-barne bizia
  • Andereño Izardi
  • Bihotz-begietan
  • Umezurtz olerkiak
  • Ezkondu ezin zitekeen mutila
  • Izar eta laino

Lauaxeta (Esteban Urkiaga)

Biografia eta Ekarpenak

Laukizen jaio zen 1905ean eta Gasteizen hil zen 1937an. Durangon, Loiolan eta Oñan egin zituen teologia ikasketak.

  • 1928an Euzkadi egunkariko euskal ataleko zuzendari izan zen, Orixerekin hasieran eta gero bakarrik. Han hainbat artikulu idatzi zituen.
  • 1930ean Errenterian egin zen "Olerkari Egunean" saritua izan zen, Maitale kuttuna olerkiagatik.
  • 1936an, Gerra Zibila hasi eta, gudari talde baten komandante izan zen.