Abeltzaintza intentsiboa eta estentsiboa, nekazaritza ustiapena eta paisaia: definizioak eta ezaugarriak

GeografíaActualizado el 3,67 KB

Resumen

Dokumentu honek nekazaritzaren eta abeltzaintzaren oinarrizko kontzeptuak aurkezten ditu: abeltzaintza intentsiboa eta estentsiboa, nekazaritza-ustiapena, nekazaritza-paisaia, tertziarizazioa eta Nekazal Politika Bateratua. Ikasleek mota bakoitzaren ezaugarriak, bereizgarriak eta Espainiako eta Europar Batasuneko adibideak ikasiko dituzte.

Puntos clave

  • Abeltzaintza intentsiboak inbertsio handiak behar ditu eta abere bakoitzeko etekin handiak lortzen ditu, ikuiluetan eta nabe industrialetan.
  • Abeltzaintza estentsiboan animaliak lur zabaletan askatasunez bizi dira, lan-ordu gutxiagorekin eta ingurumenarekiko jasangarriagoa da.
  • Nekazaritza-ustiapena lur eta produkzio-bitartekoen multzoa da, gizakiarentzako produktuak lortzeko.
  • Nekazaritza-paisaia erliebeak, klimak, lurzoruak eta jabetza-egiturek moldatzen dute.
  • Tertziarizazioa hirugarren sektorea ekonomiaren oinarri bihurtzen den prozesua da, eta biztanleria aktiboaren zati handiena hartzen du.
  • Nekazal Politika Bateratua Europar Batasunaren nekazaritza-estrategia da, eta EBko aurrekontuaren erdia inguru erabiltzen du.

Ponte a prueba

Abeltzaintza Intentsiboa

Abeltzaintza intentsiboa inbertsio nabarmenen bitartez (instalazioak, zaintza, eskulana eta mekanizazioa, etab.), abere bakoitzeko etekin handiak lortzera bideratuta dagoen abeltzaintza mota da. Ikuilu eta nabe industrialetan ematen da, paisaian hain eragin handirik ez duelarik. Estentsiboa baino lehiakorragoa da, prezio merkeagoak lortzen baitira. Espainiaren kasuan, behi, txerri, oilasko eta untxiak hazten dira, helburua merkatu handietan saltzea izanik.

Abeltzaintza Estentsiboa

Abeltzaintza estentsiboa animaliak lur eremu zabaletan libre daudenean, kortetan izan gabe, ematen den abeltzaintza mota da. Abere bakoitzeko lan-ordu gutxiago erabiltzen dira intentsiboan baino. Ingurune naturalarekin lotura mantentzen du, eta ingurumen eta garapen aldetik era intentsibokoa baino jasangarriagoa da. Abereak ikuiluetatik kanpo, bazka-eremuetan egoten dira, eta erabilitako teknikak tradizionalak izaten dira. Batez ere, ahuntz eta ardien kasuan ematen da, baina baita kalitate-labela duten abereen hazkuntzarako ere (txerri iberiarra dehesetan, Eusko Labela duen oilaskoa, behiak, etab.).

Nekazaritza Ustiapena

Nekazaritza-ustiapena enpresa batek edo nekazariak berak dituen lur eta produkzio-bitartekoak (instalazioak, makineria, ureztatze-sistema, etab.) dira, gizakiarentzako baliozkoak diren produktuak (bereziki elikagaiak eta lehengaiak) lortzeko. Kantauriko erlaitzean, eremu hezean, familia-ustiategi txiki eta ertainak dira (lanaldi zatikatua eta errentagarritasun txikikoa). Nekazaritza-ustiapen handiagoak Espainiaren hegoaldean aurki ditzakegu, bai era estentsiboan landuta, bai era intentsiboan ere. Azken urteotan, nekazarien kopurua gutxitu den heinean, nekazal-ustiapenak ere gutxitu dira.

Nekazaritza Paisaia

Nekazaritza-paisaia nekazaritza-ustiategiek eratzen duten paisaia da, eta hainbat faktorek moldatzen dute: erliebea (menditsua edo laua), klima (prezipitazio-kopurua eta tenperaturak), lurzorua (azidoa edo basikoa), ustiategien jabetza-egiturak (latifundioa eta minifundioa). Tradizioz, bi paisaia-mota bereizten dira: openfield lautadetan eta nekazaritza estentsiboarekin erlazionatuta, eta bocage eremu ozeanikoan, toki menditsuetan eta abeltzaintzarekin lotuta. Espainiaren kasuan, hiru nekazal-paisai ezberdin aurki daitezke: eremu hezearena (basogintzan eta abeltzaintzan espezializatua), barnealdekoarena (trilogia mediterraneoan oinarrituta) eta Mediterraneo kostaldekoarena (fruta, lore eta barazkiekin).

Tertziarizazioa

Tertziarizazioa hirugarren sektoreak indarra hartzearen prozesua da, sektore hau ekonomiaren oinarria bihurtuz eta BPGri ekarpen gehien emanez. Ondorioz, biztanleria aktiboaren kopuru handiena hartzen du. Tertziarizazio-prozesua hiritartze-prozesuarekin lotuta dago. Garraio, merkataritza, turismo, administrazio eta komunikazioarekin loturikoak dira jarduera garrantzitsuenak.

Nekazal Politika Bateratua (NPB)

Nekazal Politika Bateratua (NPB) Europar Batasunak eratutako nekazaritza-arloko estrategia multzoa da. Helburu batekin sortu zen: Europar Batasuna osatzen zuten herrialdeetako nekazaritza-azpisektorean zeuden arazoei aurre egiteko. NPB finantzatzeko, EBko aurrekontu osoaren erdia erabiltzen da, gutxi gorabehera.

Hiru printzipiotan oinarritzen da:

  • Nekazaritza-produktu guztientzako merkatu bakarra sortzea eta, horretarako, estatuen arteko muga-zergak kentzea.
  • Lehentasuna partaide guztientzat EBko produktuak (protekzionista) erostea.
  • BPGaren zati bat Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Funtsa finantzatzeko konpromisoa.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da abeltzaintza intentsiboaren eta estentsiboaren arteko desberdintasun nagusia?

Intentsiboan abereak ikuiluetan eta instalazio industrialetan egoten dira, inbertsio handiekin. Estentsiboan, berriz, lur eremu zabaletan libre bizi dira, lan-ordu gutxiagorekin.

Zer da nekazaritza-ustiapena?

Enpresa batek edo nekazariak berak dituen lur eta produkzio-bitartekoen multzoa da (instalazioak, makineria, ureztatze-sistema...), gizakiarentzako produktuak lortzeko.

Zeintzuk dira Nekazal Politika Bateratuaren hiru printzipioak?

Nekazaritza-produktuentzako merkatu bakarra sortzea, EBko produktuak erostea lehentasunez eta BPGaren zati bat Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Funtsa finantzatzea.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein abeltzaintza motak inbertsio handiak eskatzen ditu eta ikuiluetan ematen da?
2. Zein abeltzaintza motak ingurumenarekiko jasangarriagoa dela esaten da?
3. Zein faktorek moldatzen dute nekazaritza-paisaia testuaren arabera?
4. Zein sektorek hartzen du biztanleria aktiboaren kopuru handiena?
5. Zein da Nekazal Politika Bateratuaren helburu nagusia testuaren arabera?
6. Zer neurri hartzen ditu NPBak merkatuari dagokionez?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.