Euskal herriko erliebe unitate nagusiak
Euskal Herriko erliebe unitate nagusiak:
Euskal herriko hedadura txikia izan arren, erliebeari begira lurralde konplexua da. Modu estrategikoan kokatuta dago eta lurralde bi masa handi lortzen ditu. Alde batetik Europa kontinentea eta Iberiar Penintsula.
Euskal Herri Bizkaiko Golkora begira dago eta bere ezaugarri nagusiena zerrenda paraleloetan egotea da. Gailur gehienak 700 eta 1500m bitartekoak dira.Euskal Herria E-M norabideko gailurren lerroak lurraldea erdibitzen du bo isurialdetan: iparraldean, Bizkaiko Golkora doazen ibaiak daude,hegoaldean,Mediterraneo itsasora joaten direnak Ebro ibaiaren arrotik bideratuta. Gaur egun, Euskal Herriko erliebearen forma, gaur egun ezagutzen dugun bezala, Aro tertziarioko orogenesi alpetarrean eratu zen. Orogenesi alpetarrean, plaka iberiarrak eta europarrak talka egin zuten Afrikako plakak bultzatu eta horren ondorioz, sedimentazio guneko materialak altxatu, deformatu eta tolestu egin ziren fase ezberdinetan.
Euskal Herriko erliebeko hiru unitate nagusiak hauek dira: Pirinioak, Euskal Mendiak eta Ebroren sakonunea.
1-PIRINIOAK:
Euskal Herri kontinentalean eta Nafarroako ipar-ekialdean hedatzen dira, eta Gipuzkoako lurraldean ere sartzen dira Pirinioak. Bertan daude gure lurraldeko altuerarik handienak. Pirinioetan material peleozoikoak ugariak dira eta horietatik itxura leun eta biribilduko erliebeak sortzen dira. Lehenengo eremu honen baitan hainbat zati bereiz daitezke:
Ardatzeko Pirinioak edo Pirinio axiala: Mazizo paleozoikoek osatzen dute: Bortziriak, Larrun. Urtzumendi,Aldudeak eta Iguntzekoa. Materialei begira hauek dira inportanteenak: eskistoak, kuartzitak, granitoak, kareharriak eta hareharriak. Mendien ezaugarriak: mendiak ez dira oso garaiak baina bai malda handikoen multzoa da. Zonalde honetan ibaiek indarra dute eta bere jarduera oso bizia da.
Pirinioen hego isurialdea: Iparraldetik hegoalderantz joanda honako hiru zanalde aurki ditzakegu:
1-BARRUALDEKO MENDIKATEAK: Euskal Herriko Pirinioetako sektorerik altuena eta hedadura handikoena dira barrualdeko mendikateak. Adibidez: Orhi (2021m) eta Auñamendi (2507m).
2-BARRUALDEKO SAKONUNEA: Sakonune handi bat da. Material tertziarioek eratzen duten ekialdetik mendebalderantz lerrokatutako sakonunea da.
3-KANPOALDEKO MENDIKATEAK: mendikate hauek orogenia alpetarrean tolestu ziren eta Mesozoikoko eta Aro Tertziarioko materialek eratzen dituzte. Adibidez: Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire.
Pirinioen ipar isurialdea: Pirinioen ipar isurialdeak orografia sinplea dauka. Mendi-oineko mendikateak altuera galduz doa ekialdetik mendebaldera joan ahala. Modelatu forma ikusgarriak agertzen dira bai arroiletan bai haran glaziarretan.
FAKTORE GEOGRAFIKOAK:
Espainaren latitudeak, ipar hemisferioko alde epelean dagoenez, ondo bereizitako bi urtaro egotea zehazten du, uda eta negua, trantsizioko bi urtaroren bidez berezita: udaberria eta udazkena.Iberiar penintsularen kokapena, ezaugarri termiko desberdinak dituzten bi ur-masa handiren artean eta bi kontinenteren artean. Horren eraginez, propietate desberdineko aire-masen arteko bidegurutzea da.Itsasoren eragina urria da Iberiar penintsulan, oso zabala delako, kostak gorabehera gutxikoak direlako eta kostaren paraleloan mendi-erliebeak daudelako. Horren eraginez, alde argiak daude itsasora irekitako periferia estuaren eta itsasoaren eraginik eza ezaugarritzat duten barrualdeko lur zabalen artean.Erliebeak kliman eragina du, kokapenari,altitudeari eta orientazioari dagokionez. Iberiar penintsularen kokapenak askotariko ondorioak ditu:
-Kostaren paraleloan dauden mendikateek itsasoren eragina gelditzen dute.
-Mendikate gehienak mendebalde-ekialde norabidean antolatuta daude.
-Iberiar mendikatea, Kataluniako Kostaldeko mendikatea eta Mendikate Betikoen zati bat izan ezik.
-Mendiek inguratutako arroetan --esaterako, Dueron eta Ebron--, euri gutxi egiten du aire-masek hezetasuna inguruko mendikateetan uzten dute eta.
-Altitudearen eraginez, tenperaturak 0,5ºC/0,6ºC jaisten dira igotzen den 100 metro bakoitzeko. Era berean, prezipitazio orografikoak gertatzen dira.
FAKTORE TERMODINAMIKOAK:
Korrontearen abiadura aldakorra da. Azkar zirkulatzen duenean, 150 km/h baino azkarrago, trazadura ia zonala du ondulazio txikiekin, eta hori lurrazalean fronte polarrei eta horren borraskei dagokie.Jetak latitudean izaten dituen urtaroko desplazamenduen ondorioz, Espainian neguan izaten du eraginik handiena, oso hegoaldean zirkulatzen duenean.
INTSOLAZIOA ETA HODEIAK:
Intsolazioa lurrazalak jasotako eguzki-erradiazioaren kantitatea da. Espainian, latitudea dela eta, urtean 2000 eguzki-ordu baino gehiago egoten dira.Hodeiak atmosferan egoera bat da , eta horretan, zerua hodeiz estalita ehoten da, neurri handiagoan edo txikiagoan. Espainian, Bizkaiko golkoaren inguaruan egoten dira hodei gehien.
AIREAREN TENPERATURA:
Tenperatura airearen berotasun-maila da. Gradu zentigraduetan (ºC) neurtzen da, termometroarekin. Espainian, batez besteko tenperaturek alde handiak dituzte zenbait faktoreren eraginez. Faktore nagusiak latitudea, itsasora dagoen distantzia eta altuera dira.
Tenperaturen klimarekin lotuta dituzten alderdi garrantzitsuak urteko tenperatura-bitartea eta izozteak dira.
HEZETASUNA, LAINOA ETA GANDUA:
Airearen hezetasuna aireak duen ur-lurrunaren kantitatea da. Itsasora dagoen hurbiltasunaren eta tenperaturaren araberakoa da, tenperaturak gora egiten duenean gutxitu egiten da eta.Lainoa ur-tanta txikiak atmosferaren beheko geruzan esekita egotea da, eta horiek ikuspena murrizten dute kilometro bat baino distantzia txikiagoan. Lainoa irradiaziokoa edo adbekziokoa izan daitekeGandua ikuspena murrizten duen lanbro lehorra da. Atmosferako behe geruzetan hauts-partikula fin ugari sortzen da.
PRESIOA ETA HAIZEA:
Presio atmosferikoa Espainiaren gainean urte osoan ezartzen diren aire-masen ezaugarrien araberakoa da.Haizeak, lurzoruarekin alderatuta, airearen mugimendu horizontalak dira. Presio-aldeen eraginez gertatzen dira, eta goi -presioetatik behe-presioetara mugitzen dira.
PREZIPITAZIOAK:
Prezipitazioa hodeietatik lurrazalera erortzen den ura da, modu likidoan zein solidoan. Metro karratuko litrotan neurtzen da. Prezipitazioak eragiten dituzten arrazoiak airean dagoen ur-lurrunak gora egitea, hoztea eta kondentsatzea dira. Aireak gora egiteko arrazoiaren arabera, prezipitazioa orografikoa, konbektiboa edo frontea. Espainian, prezipitazioen urteko bolumena urria da.
LURRUNKETA, EBAPOTRANSPIRAZIOA ETA IDORTASUNA:
Lurrunketa ura giroko tenperaturan lurrun bihurtzeko prozesua da.Ebapotranspirazioa lurrazalak hezetasuna galtzea da, intsolazioaren eta landareen eta lurzoruaren transpirazioaren eraginez.Idortasuna lurzoruan eta atmosferan behar besteko ura ez egotea da.