Euskal Demografia eta Hizkuntzaren Azterketa

Lengua y literatura5,96 KB

Euskal Demografiaren Erronkak

3. Ondorioak: Piramide honetan adierazitako EAEko populazioaren hazkunde ereduak ekarriko duen lehenengo ondorioa populazioaren zahartzea izango da. Momentu honetan jada Euskadiko populazioa Europako biztanleriarik zaharrena da. Errealitate honek dakartzan ondorioak oso kezkagarriak dira eta mota askotarikoak:

Ondorio Ekonomikoak

Populazio aktiboaren murrizketa eta zahartzea, jarduera tasaren jaitsiera. Eustat-eko azken datu estatistikoek agerian utzi duten bezala pentsioak hiru bider arinago hazi direla populazio aktiboa baino. Hau ikusita etorkizunerako proiekzioak oso negatiboak dira. Datu horien arabera kalkulatzen da 2040 urterako lanean demografia-ordezkatze tasa %60ª izango dela, hau da jubilatzen diren 10 langiletik 6 bakarrik egongo direla ordezkatzeko. Hori dela eta kalkulatzen da jarduera tasa eta pentsio-plana mantentzeko hurrengo urteetan 7000 etorkin urtero beharko direla.

Osasun Arloko Ondorioak

Zaharrek zerbitzu mediku asko kontsumitzen dute. Honek exijituko du baliabide hazkorrak eta bere banaketa espaziala, zeren eta landa guneetan populazio zahartzea handiago izango da hirietan baino.

Ondorio Sozialak

Poplazio zahartzeak egoitza arazoa planteatzen du, zeren eta familiek gero eta gutxiago zaindu ahal dituzte bere zaharrak. Egoitza eskaria eta eskaintza orekatzeko inbertsio handiak behar dira. Modu berean zaharren denbora betetzeko jarduerak antolatu behar dira eta langileak prestatuta eduki eta formatu. Medikuntzan eta gizarte-zerbitzuetan espezializazio berriak beharko dira. Gerontologo gehiago eta pediatra gutxiago, zaharren egoitzarako zaintzaileak eta ez hainbeste haurtzaindegietarako. Errealitate demografiko honek erronka handi bat suposatuko da gizarte osorako. Etorkinez erakarpenaz gain familia-sustapen planak bideratu beharko dira demografia bultzatzeko eta demografi baliabideak ahalik eta gehiengoen berritzeko.

Kirikiñoren Hizkera

Ezaugarriak

  • Emaztetxu: -txu atzizki txikigarria. Morfologia.
  • Naz: naiz>naz (ai>a); diptongoa laburtu eginda. Fonetika-fonologikoa. Antzekoa gertatzen da noz hitzean.
  • Ixan: izan>izan, hau da, z txistukari frikariaren palatalizazioa. Fonetika-fonologia.
  • Zorijoneko: zorioneko>zorikoneko (io>ijo); hiatoan hotsa agertu da (epentesia). Fonetika-fonologia.
  • Ibilli-nabillala: l albokariaren palatalizazioa. Fonetika-fonologia. Aditz trinkoa galdegai denean, honako egitura hau erabiltzen da: aditz partizipioa + aditz jokatua. Sintaxia.
  • Dodazala: ditudala. Pluralgilea –z da, eta amaieran azaltzen da: dodaz. Ondoren –(e)la menderagailua dama aditzak. Morfologia.
  • Zatija: zatia>zatija (ia>ija); deklinabideko atzizkia eranstean, hiatoan hotsa agertu da (epentesia). Fonetika-fonologia.
  • Leike: lezake; ahaleraren forma hipotetikoak orainaldikoak baino gehiago erabiltzen dira.
  • Bedar: zenbait hitzetako r zaharra beste euskalkietan l bihurtu da.
  • Ebala: zuela. Iraganaren eta hirugarren pertsonan hasierako morfema galdu egin da. Morfologia.
  • Neukozan: neuzkan. Pluragilea –z da, eta amaieran azaltzen da. Morfologia.
  • Bestelan: moduzko aditzondoek –lan dute amaieran. Morfologia.
  • Eustazala: zizkidala. Morfologiako bi ezaugarri:
    • Pluragilea –z da, eta amaieran azaltzen da. (ondoren –a lotura dator eta –la menderagailua).
    • Hirugarren pertsonaren hasierako morfema galdu egin da.
  • Agiñak: hasperenik ez, eta n sudurkaria palatalizatu egin da. Fonetika-fonologia.
  • Joten: aditz izena egiteko –ten atzizkia. Morfologia.
  • Dautsodaz: dizkiot. Pluralgilea –z da. Morfologia.

The Uskis: Aztergaiak

  • Idxotzen: igotzen>idxotzen. Igotzen hitzak g herskari ahostuna galdu du, euskaraz bokal artean askotan gertatzen den bezala, eta ondorioz, io hiatoa sortu da; hiato horren erdian, hots epentetikoa agertu da. Fonetika-fonologia.
  • Bazaitxut: t herskari ahoskabea palatalizatu egin da. Fonetika-fonologia.
  • Ondun: ondoan>ondun (oa>u); hiatoan, deklinabide atzizkia erantsitakoan, bokala galdu egin da. Fonetika-fonologia.
  • (Neska) katxarrue: “neska ederra eta liraina”. Gaztelaniatik hartutako mailegua da. Lexiko. Horrez gain, deklinabide atzizkia erantsitakoan, hiatoan txandakatzea gertatu da (oa>ue); azken gertaera (a>e) asimilazio fenomeno bat da.
  • Ederregidxe: ederregia>ederregidxe (ia>idxe); deklinabide atzizkia erantsitakoan, hiatoan hots epentetikoa agertu da, eta gainera, asimilazioagatik a>e egin da. Fonetika-fonologia.
  • Labie: labea>labie (ae>ie); hiatoan gertaturiko txandakatzea. Bigarrena a>e asimilazio fenomenoa da. Fonetika-fonologia.

Beste Zenbait Aztergai

  • Katuek: katuak>katuek (ua>ue); -ek amaiera ez dagokio pluralari, batuan ‘katuak (hormatik igotzen diren) bezala igotzen naiz’ esango baikenuke. Hemen ere asimilazioa gertatu da. Fonetika-fonologia.
  • Hemen: e>a txandakatzea. Fonetika-fonologia.
  • Naz: naiz>naz (ai>a); diptongoa laburtu egin da. Fonetika-fonologia.
  • Bazauz: bazaude. Pluralgilea –z da, eta amaieran azaltzen da. Morfologia.

Bestelako Ezaugarriak

  • a>e asimilazio adibide ugari ageri dira; tituluan bertan ere ageri da (katuek), eta baita zati hitzaren aurrean ageri den bet hitzean ere.
  • Hiatoen epentesiak ageri dira.
  • Ez dago hasperenik (horregatik jarri ditugu h-ak grisez).

Descargar

PDF Word HTML