Euskal Abertzaletasunaren Sorrera eta Bilakaera Historikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,36 KB
Euskal Abertzaletasunaren Sorrera: Testuingurua eta Garapena
Foruen Defentsatik Abertzaletasunera
Abertzaletasuna foruen defentsarako giroan sortu zen.
1876ko Legearen Ondorioak: Bi Talde Nagusi
1876ko legeak, foru historikoak indargabetzeko legeak, bi erantzun mota eta filosofia eragin zituen:
- Batzuek amore eman eta egoerari probetxua ateratzen jakin zuten, galtze hura Madrilekiko kontzertu ekonomikoan bihurtuz.
- Beste batzuek, ostera, tradizionalismoari eutsita, foruak oso-osorik berreskuratzearen alde egin zuten.
Euskal Abertzaletasunaren Oinarriak
Bultzatzailea: Sabino Arana
Helburua: Foruak Berreskuratzea eta Subiranotasuna
Foruak oso-osorik berreskuratzea subiranotasun osoa berreskuratzea zen, eta horrek independentzia esan nahi zuen.
Lema: "Jaungoikoa eta Lege Zaharra"
1895ean Sortutako Alderdia: Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
Barne Tentsioak eta Bi Talde
Alderdiak ezin lortu izan zuen ezer Aranaren lehenengo jarraitzaileen eremuan egon zen bitartean (burgesia bilbotar tradizionalista txikiaren barruan). Beraz, burgesia modernoago eta industrialagora zabaldu behar izan zuen. Orduan sortu zen barne-tentsioa:
- Independentziaren aldekoak.
- Autonomiaren aldekoak.
Autonomiaren Aldekoen Nagusitasuna
Autonomiaren aldeko taldekoak (kaletarrak, industrialak eta dirudunak) nagusitu ziren, EAJren kontrolean eta bira autonomista katalana aukeratu zuten. Haiei ideia hau hartuta: “Espainia berregin Euskal Herritik”.
Bizkaitarrismoa eta Euskal Nazionaltasunaren Oinarria
XIX. mendearen amaieran sortutako Euskal abertzaletasunari bizkaitarrismoa esan zitzaion, soil-soilik Bizkaiari lotutako alderdi moduan hasi zen eta.
Euskal Nazionaltasunaren oinarria: Arraza, hizkuntza, legea, izaera eta ohiturak ziren.
Erreakzioa Identitate Nazionalaren Krisiaren Aurrean
Abertzaletasunaren sorrerak bat egin zuen, itsasoz harandiko gerrak zirela eta, Espainian gailendu zen identitate nazionalaren krisiarekin.
Sabino Aranaren Arrazoiak Independentzia Aldarrikatzeko
Sabino Aranaren iritziz, mundu modernotik babesteko modu bakarra Espainiarekin zeuden lotura guztiak apurtzea eta independentzia aldarrikatzea zen. Horrela, Euskal gizartea, mundu modernoko txarkerietatik salbu egongo zen: laikotasuna, etorkinak, industrializazioa etab.
Ramon de la Sotaren Abertzaletasuna
Aranaren nazionalismo etniko eta baserri kutxuko horren ondoan, Ramon de la Sotak sorturikoa agertu zen.
Burgesia librekanbistak eta ontzien jabeek, Ramon de la Sota buru harturik, abertzaletasuna ikusi zuten euren asmo autonomikoak lortzeko.
Aldizkariak: Bi Joerak Bultzatzen
Bi joerak bultzatzeko aldizkariak agertu ziren:
- “Euskalduna” Ramon de la Sotarena.
- “Aberri” Luis Aranarena.
1910eko Banaketa eta Eusko Abertzale Ekintza (ANV)
1910ean, EAJk banaketa izan zuen aurrerakoien artean: Askatasun taldea, abertzaletasun laizista eta errepublikanoaren aldekoena, banandu egin zen. Oso gutxi iraun zuen, baina Bigarren Errepublikan pentsaera hori berriro agertu zen eta Eusko Abertzale Ekintza (ANV) sortu zen.
Abertzaletasunaren Lehen Gizarte Agerpena: Lur-Eradura (1918ra arte)
Integrismotik (karlismoak eskuinean zuen banaketatik) etorritako talde bat hartu eta Gipuzkoako abertzaletasunaren gunea eratu ahal izan zen. Araban abertzaletasunak ez zuen garrantzirik izan 2. Errepublikara arte.
Bilakaera
1907an: Lehen Gorakada
1907an, euskal abertzaletasunaren lehen gorakada izan zen. Anjel Zabalaren gidaritzapean xede independentistaren gainetik, foruak erabat berretzerako aldarrikapena nagusitu zen. Ramon de la Sotari lortutako interes ekonomikoak EAJn sartu zirenean eta, laguntza ekonomikoari esker, EAJ hauteskundeak irabazteko aukera izaten hasi zen.
1916an: Sotaren Aldekoen Garaipena
1916an Sotaren aldeko abertzaleek Luis Arana EAJtaren zuzendaritzatik aldentzea lortu zuten. Alderdia Sotaren esku geratu zen, eta euskal komunio nazionalista (CNV) izendatu zuen. Ordutik aurrera, abertzaletasunaren errebindikazio nagusia auotnomismoa izan zen.
Lehen Mundu Gerraren Ondorioak
Lehen Mundu Gerran, euskal burgesia, Ramon de la Sota bereziki, asko aberastu zen. Sota euskal enpresa gizonen lider bilakatu zen. Ondorioz, euskal abertzaletasuna nazionalismo burges bihurtu zen.
Asmoak
- Estatuaren barruan autonomia deszentralizatua eratzea.
- Industrializazioaren balio modernoak bultzatzea.
- Nekazaritza mundutik urruntzea.
- Bertako kulturaren alde egitea.
1921ean: Gailastegiren Erantzuna
Bide moderatu horri Eli Gailastegi politikari bizkaitarrak erantzun zion, Sabinen balio etnisten eta independentziaren aldeko jokabideen alde. Jarrera hori zela eta, 1921ean, Euskal Komunio Nazionalista alderditik bota zuten Eusko Gaztediko beste kide batzuekin batera. Luis Aranarekin batera, EAJ alderdia, CNV baina askoz erradikalagoa zena, eratu zuten.
1930ean: Batasuna Errepublikaren Atarian
Gallastegiren eta Aranaren muturreko nazionalismoak erresistentzia gogorra egin zion Primo de Riveraren diktadurari. Erregimena erortzean, 1930ean, nazionalismoaren barruko alderdi biak elkartu eta EAJ berritua sortu zuten, Bigarren Errepublikan protagonismo handia izango zuena.