Europako Hizkuntzen Erreferentzia Esparru Bateratua

Magisterio1,27 KB

Europako Hizkuntzen Erreferentzia Esparru Bateratua (EHEB)

Europako Hizkuntzen Erreferentzia Esparru Bateratua (EHEB) Europa osorako hizkuntza-egitarauak, curriculum-orientazioak, azterketak eta testu-liburuak prestatzeko oinarri bateratua da.

EHEBren helburuak eta funtzioa

Markoak era integratzailean deskribatzen du ikasleek hizkuntza bat komunikazio-tresna gisa erabiltzeko zer ikasi behar duten. Horrez gain, honako alderdiak zehazten ditu:

  • Ikasleek eskuratu beharreko ezagutza eta trebetasunak.
  • Ikaskuntzaren aldi bakoitzean eta bizitza osoan zehar egiten diren aurrerapenak neurtzeko gaitasun-mailak.

Europako hezkuntza-sistema desberdinen arteko komunikazio-oztopoak deuseztatzea da EHEBren helburu nagusia.

Nori zuzendua dago?

Tresna honek gogoeta egiteko baliabideak eskaintzen dizkie hezkuntzako eragileei:

  • Hezkuntzaren administrazioko langileei.
  • Ikastaroen diseinatzaileei eta irakasleei.
  • Irakasleen trebatzaileei eta aztertzaileei.

Azken finean, hizkuntza-gaitasuna deskribatzeko irizpide objektiboak ematen dira, irakasleek beren ahalegina kokatzeko eta ikasleen benetako premiak asebetetzeko lagungarri gerta dakien.

Descargar

PDF Word HTML