Etorkizuneko Irakaslearen Gaitasun Profesionalak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

IKTak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan

Etorkizuneko irakasleak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) txertatzen ditu irakaskuntza eta ikaskuntza jardueren planifikazioan eta garapenean:

  • Jarrera kritikoa eta funtsatua erakusten du IKTek dituzten abantaila eta mugei buruz.
  • Hainbat tresna multimedia erabiltzen ditu.
  • Eraginkortasunez erabiltzen ditu IKTak ikerketan, informazioa interpretatzeko, komunikatzeko eta arazoak ebazteko.
  • Sareak ezartzen ditu irakasten duen gaiaren eta praktika pedagogikoaren inguruko trukerako eta garapen profesionalerako.
  • Ikasleei IKTak erabiltzen laguntzen die beren ikasketa-jardueretan.

Lankidetza eskola-taldearekin

Etorkizuneko irakaslea lankidetzan aritzen da eskola-taldearekin:

  • Ikastetxeak eskaintzen dituen hezkuntza-zerbitzuei buruzko orientabideak zehazten ditu.
  • Hezkuntza-zerbitzuak abian jartzen parte hartzen du.
  • Eskolako parte-hartzaileekin koordinatzen ditu bere esku-hartzeak.
  • Ikasleei laguntzen die kudeaketa-egituretan edo eskolako jarduera eta egitasmoetan parte hartzen dutenean.

Lankidetza pedagogia-taldearekin

Etorkizuneko irakaslea pedagogia-taldearekin lankidetzan aritzen da:

  • Irakaskuntza eta ikaskuntza-egoerak asmatzen ditu.
  • Pedagogia-taldearen helburuen arabera proiektuak prestatzen ditu.
  • Taldekideen artean adostasuna lortzeko lan egiten du.

Garapen profesionala

Etorkizuneko irakaslea garapen profesionaleko prozesu bati lotzen zaio:

  • Bere gaitasunen balantzea egiten du eta horiek eguneratzeko bitartekoak jartzen ditu.
  • Bere praktikari buruz gogoeta egiteko gai da.
  • Irakaskuntza-arazoak ebazteko esperientzia pedagogikoak eramaten ditu aurrera.
  • Ideiak trukatzen ditu eta lankideak irakaskuntza-programan parte hartzera bultzatzen ditu.

Etika profesionala

Irakasleak etika profesionala erakusten du:

  • Gizarte-inplikazioen eta zirrikitu etikoen jakitun da.
  • Funtzionamendu demokratikoa aplikatzen du.
  • Arreta eta laguntza egokia eskaintzen die ikasleei.
  • Lanbideko isilpeko alderdiak errespetatzen ditu.

Entradas relacionadas: