Espainia eta Euskadiko Geografia: Erliebea, Klima eta Ezaugarriak
Espainia: Erliebearen Sintesia eta Ezaugarri Geografikoak
Erliebea
Lurrazaleko material desberdinetan higadurak eta mugimendu orogenikoek sortarazten dituzten formak dira.
Ezaugarri Geografikoak
Europako hego-mendebaldean dago, Europa eta Afrika artean, Mediterraneo itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren artean. 500.000 km2-ko azalera du. Uharte hauek ditu: Balearrak (Mallorca, Menorca, Eivissa, Cabrera, Formentera) eta Kanariak (La Palma, El Hierro, Gomera, Tenerife, Gran Canaria, Fuerteventura, Lanzarote). Aniztasun handia dago natura-ingurunean eta gizakiaren bizimoduan.
Erliebearen Ezaugarriak
Itxura trinkoa du, kostalde zuzenak eta penintsularen kostaldeen arteko distantzia handiak ditu. Horrek itsasoaren eragina mugatzen du. Batez besteko altitudea handia da, 660 metro, eta mendikateak kokapen periferikoan daude.
Erliebea Sortarazten duten Faktoreak
- Faktore tektonikoak: Higidura orogenikoek lurrazalean duten eraginez bi egitura mota sortzen dituzte: failak eta tolesak.
- Failak: Lurrazalaren sektore bat beste batetik mugitzen den haustura-lerroa da. Hainbat mota daude: arrunta, alderantzizkoa eta urratze-faila.
- Tolesak: Harri plastikozko egiturak dira, antiklinalak eta sinklinalak.
- Higadurazko faktoreak: Tenperatura, ura, haizea, grabitatea eta gizakiaren eragina. Klimaren arabera (lehorra, beroa, hezea edo hotza) aldatzen dira.
- Gizakiaren eragina: Nekazaritza eta basogintza.
- Faktore litologikoak: Harriak jatorriaren arabera bereizten dira: igneoak (magmatikoak, plutonikoak, bolkanikoak) eta sedimentarioak.
Bilakaera Geologikoa
- Aro Arkaikoa (4000-600 milioi urte): Banda makurtuak, arbela eta genesiak (Galizia, mendikate zentrala eta Toledoko mendiak). Higadurak deuseztatu eta Paleozoikoan itsasoak estali zituen.
- Paleozoikoa (600-225 milioi urte): Orogenia hertziniarra. Materialak: granitoa, arbela, kuartzita. Mendigune Hesperikoa, Akitaniako mendigunea, Ebroko mendigunea, mendigune Betikoa. Higadurak zokalo bihurtu zituen.
- Mesozoikoa (225-68 milioi urte): Lasaitasun orogenikoa. Zokalo paleozoikoen higadurak jarraitu zuen. Sedimentazio garrantzitsua itsas sakonean. Materialak: kareharria, hareharria eta margak.
- Zenozoikoa (68-1,7 milioi urte): Pirinioak eta mendigune Betikoak agertu ziren. Arro aurrealpetarrak eratu ziren (Ebro eta Guadalquivir). Goi-lautadaren zokaloa apurtu eta Atlantikorantz eratu zen. Horsten eta grabenen sorrera, eta bulkanismoa. Goi-lautadaren ertzetako mendikateak (Kantauriarra, Iberikoa eta Sierra Morena) sortu ziren. Ibaien sailkapena eta Gibraltarreko itsasartearen sorrera.
- Laugarren Aroa (1,7 milioi urtetik gaur egun): Pleistozenoan glaziazioak mendikate garaietan. Laku berriak eta haran glaziarrak (U formakoak). Ibaietako terrazen sorrera, klimaren aldaketaren eraginez.
Unitate Morfoestrukturalen Motak
- Antzinako mendiguneak: Aro Paleozoikoko zokalo gaztetuak (granitoa, arbela, kuartzita). Gailur leunak eta biribilak (Cinco Villas).
- Tolestura-mendikateak: Hirugarren Aroko mugimenduekin sortutako mendilerroak. Jalkinerazkoak, kareharrizkoak, malda handiak eta malkartsuak. Mendikate aurrealpetarrak eta Euskal Mendiak.
- Arro sedimentarioak: Zenozoikoko mugimenduengatik sortutako depresioak. Materialak: kareharria, buztina, hareharria. Sakonune aurrealpetarrak.
Penintsulako Unitate Morfoestrukturalak
Goi-ordokia penintsularen erliebeko barneko elementurik garrantzitsuena da. Mendikate Zentralak erdibitzen du. Hegoaldeko goi-ordokian bi haran daude, Toledoko mendiak tartean direlarik. Mesetaren inguruan, Galiziako mendigunea, Kantauriar mendigunea, Iberiar Sistema eta Sierra Morena daude. Pirinioen, Kataluniako Kostaldeko mendilerroen, Euskal Mendien, mendikate Betikoen eta lehen esandakoen artean, Ebro eta Guadalquivir ibaien arroak daude. Goi-ordokian aldapak, landazabalak, paramoak, badland-ak, erliebeak, buztinezko lurrak eta igeltsuzkoak aurki ditzakegu. Dueroko arroan, erliebea domoetan antolatzen da, berez sineklise bat da, material paleozoikoekin. Hegoaldeko goi-ordokian, jalkitako lautadak, Tajo ibaiaren arroila, Extremaduraren hegoaldeko eta mendebaldeko penilautadak eta mendikate zentrala aurki ditzakegu. Goi-ordokiaren ertzean, Galizia eta Leongo mendigunea, Kantauriar mendilerroa eta Sierra Morena daude. Kanpoko mendilerroek tolesturak dituzte, eta arbela edo kuartzitazkoak dira. Kataluniako Kostaldeko mendilerroan, sistema Betikoa eta Balear Uharteak daude. Aurrealpeetako depresioan, Ebroko arroa eta Guadalquivirreko depresioa daude.
Euskadiko Unitate Morfoestrukturalak
Euskadiko erliebea antolatzeko bi unitate desberdin daude: Euskal Mendiak eta Ebroko harana. Ebroko harana Zenozoikoko arro sedimentarioa da, Toloño mendilerroaren eta Ebro ibaiaren artean, hareharriz eta buztinez osatua. Euskal Mendiak Pirinioetatik Kantauriar mendiguneraino doaz, altitude ertainekoak eta, oro har, kareharrizkoak. Iparraldean, Hirugarren Aroko kostaldeko kateak daude, Higer lurmuturra eta Zumaia artean, material zenozoikoekin. Itsasertzeko antiklinala, Cinco Villas eta Matxitxako lurmuturraren artean, paisaia karstikoa eta kostalde labartsua ditu. Cinco Villas mendigunea, Gipuzkoa eta Nafarroa artean, mendigune paleozoikoak dira, horst bihurtuta, material paleozoikoekin. Bizkaiko sinklinala, Cinco Villas mendigunearen eta Galea lurmuturraren artean, aniztasun litologikoa du. Bizkaiko antiklinala, Cinco Villas eta Urduña artean. Hegoaldean, Arabako Lautada dago, material zenozoikoekin. Arabako erdiguneko mendilerroek altitude txikia dute. Mendebaldeko haran eta mendilerroetan, kareharria eta buztina nagusitzen dira, erliebe monoklinalekin eta aldapa ugarirekin. Trebiñuko arroa sinklinala da, material zenozoikoekin. Hego-ekialdeko haran eta mendikateek morfologia nahasia dute. Toloñoko, Kantabriako eta Joar mendilerroak kareharrizkoak dira, Euskal Mendien eta Errioxaren artean. Euskadiko kostaldean, kostaldeko mendiek oso altuera txikia izaten dute, itsasertza labartsua eta zuzena sortuz.
Mendigune Zaharra
Zenozoikoko Alpetar orogeniaren ondorioz failatu ziren mendiguneak dira, Paleozoikoko orogenia hertziarrean sortutako horstak. Material silizeoak dituzte (granitoa, kuartzita, arbela). Espainia mailan, zokalo Hesperikoa apurtu zenean agertu ziren (mendikate Galiziarra, Toledoko mendiak, Penibetikoak, Kantauriar mendikatearen leku batzuk eta Pirinio axiala).
Tolestura-mendikatea
Zenozoikoko orogenia alpetarraren ondorioz, Mesozoikoko itsasoetan metatutako materialak tolesten diren antiklinalak dira. Materialak kareharriak dira, eta penintsulan kokatzen dira: Kantauriar mendikatearen mendebaldean, Euskal Mendietan, Aurrepirinioetan, Iberiar mendigunean, Kataluniako kostaldean eta mendikate Betikoetan.
Arro Sedimentarioa
Zenozoikoko orogenia alpetarraren ondorioz sortutakoak dira. Paleozoikoko zokaloak failatu eta hondoratu diren grabenak, edo Mesozoikoko itsasoetan metatutako materialak tolesten diren sinklinalak izan daitezke. Materialak buztinazkoak dira. Duero, Tajo eta Guadalquivir ibaien grabenak, eta Ebro eta Guadalquivir ibaien arroak (sinklinalak) dira adibideak.
Basamortutzea
Gizakiaren eraginez lurraren emankortasunaren galera da. Gizakiek sortzen dituzte euri azidoak, negutegi-efektua, uraren gehiegizko ustiapena, basoen erreketa, azpiegiturak eta beste fenomeno batzuk. Espainian, % 16 basamortua da, eta % 40 basamortutze-prozesuan dago. Beraz, ekonomia jasangarria sortu behar da.
Erliebe Karstikoa
Mesozoikoan itsasoetako hondoetan sortu ziren kareharriek osatzen dute. Higadura erraza du, biguna denean uretan disolbatzen baita. Lehorrean, oso harri gogorra da. Dolinak, leizeak, kobazuloak eta arroilak sortzen ditu. Kantauriar mendikatearen mendebaldean, Euskal Mendietan, Aurrepirinioetan, Iberiar mendigunean, Kataluniako kostaldean eta mendikate Betikoetan kokatzen da.
Arro Hidrografikoa
Ibai berberera ura eramaten duen lurraldea izan daiteke, edo ezaugarri berberak dituen isurialde bat. Espainian, Kantauriar isurialdean ibai nagusi ugari daude (Bidasoa, Ibaizabal, Nalon, Pas, Eo). Arrorik garrantzitsuenak Kantauriar isurialdean Miño, Duero, Tajo, Guadiana eta Guadalquivir dira. Isurialde Mediterraneoan, Ter, Ebro, Jucar eta Segura ibaiak daude.
Uren Banalerroa
Isurialdeak banatzen dituen lerro imaginarioa da. Espainian hiru isurialde bereizten dira: Kantauriarra (ur-emari erregularrak, malda handikoak), Atlantiarra (ibai luzeak eta ur-emari nahiko erregularrak, Miño, Duero, Tajo, Guadiana eta Guadalquivir ibaiekin) eta Mediterraneoa (Ebro izan ezik, motzak eta irregularrak).
Landaredi Potentziala
Baldintza naturalen araberako landaredia da. Espainiak 8.000 landare desberdin inguru ditu, eta honela bereizten dira: baso ozeanikoa (hosto erorkorrekoak), baso mediterraneoa (hosto iraunkorrekoak, garriga eta makia), basamortukoak (estepa), Kantauriar uharteetakoak, erriberakoak eta endemismoak.
Ekintza Guneak
Jet Stream korronteak bi zonalde ezberdin sortzen ditu lurrazalean: antizikloiak eta borraskak. Antizikloiak 1016 milibar baino gehiagoko presioa dute, erlojuaren arabera biratzen dute, eta termikoak (Europakoa, penintsularra) edo dinamikoak (Azoreetakoak) izan daitezke. Borraskek 1012 milibar baino gutxiagoko presioa dute, erlojuaren kontrako noranzkoan biratzen dute, eta termikoak (Genovakoa edo Cadizkoa) izan daitezke.
Klimen Sintesia
Definizioa
Lurreko leku batean, denbora luzean, atmosferak duen egoera orokorra da.
Faktoreak
- Latitudea: Espainia 45º inguruan dagoenez, klima heze eta epela du.
- Altitudea: Oso aldakorra da. 0,65 ºC jaisten da 100 metroko.
- Erliebea: Mendilerroen kokapenak eragina du. Adibidez, Ebroko haranean hezetasuna txikia da, prezipitazioak urriak dira eta tenperatura-bitartea handiagoa da. Fohen efektua ohikoa da iparraldeko Kantauriar kostaldean.
- Itsasoaren eragina: Mexikoko itsaslaster beroak prezipitazio ugari ekartzen ditu Kantauri itsasora. Tenperatura 10 ºC ingurukoa da neguan, eta 20 ºC udan. Brisa efektua ere garrantzitsua da.
- Faktore termodinamikoak: Jet Stream korrontea. Atmosferaren zirkulazioa beheko geruzetan: antizikloiak (Europakoak izotza dakarkigu, eta Azoreetakoak eguraldia aldatzen du). Ez dago aire-masarik, baina fronte polarrak hotza dakar iparraldera, eta haize tropikalak beroa hegoaldera, fronte bikoitza sortuz.
Kostaldeko Klima Ozeanikoa
- Intsolazioa: 1800 ordu baino gutxiago.
- Batez besteko tenperatura: 12,5-15 ºC. Uda freskoa, negu epelak.
- Tenperatura-bitartea: 8-12 ºC.
- Hezetasuna: Oso handia, behe-lainoa eta lanbroa.
- Haizea: Mendebaldekoa, galernak.
- Prezipitazioak: 800 l baino gehiago, erregularrak, hilabete lehorrik gabe, zirimiri eta euri moduan.
- Idortasuna: ETP baxua. Gaussen indizearen arabera, hilabete lehorrik gabe. Lautensachen arabera, hezea. De Martonen arabera, >30, hezea.
- Landaredia: Hosto erorkorreko basoak, otalurrak eta larreak.
Barrualdeko Klima Ozeanikoa
- Eremua: Uren banalerroaren hegoaldean, Galizian.
- Intsolazioa: 1800 ordu baino gutxiago.
- Batez besteko tenperatura: 10-12 ºC. Uda freskoa, negu moderatuak eta hotzak.
- Tenperatura-bitartea: 12-16 ºC.
- Hezetasuna: Handia. Behe-lainoa, ihintza, antzigarra, izotza.
- Haizea: Mendebaldekoa.
- Prezipitazioak: 800 l inguru, nahiko erregularrak, 1-2 hilabete lehorrekin. Zirimiri, euri, kazkabar eta elur moduan.
- Idortasuna: ETP ertaina. Gaussen indizearen arabera, 1-2 hilabete lehor. Lautensachen arabera, erdi-hezea. De Martonen arabera, 20-30, hezea.
- Landaredia: Baso marezenteak eta otalurrak.
Barrualdeko Klima Mediterraneoa
- Eremua: Arabako Errioxan.
- Intsolazioa: 2000 ordu baino gutxiago.
- Batez besteko tenperatura: 10-15 ºC. Uda beroa, negu moderatuak edo hotzak.
- Tenperatura-bitartea: >16 ºC.
- Hezetasuna: Ertaina. Behe-lainoa, ihintza, antzigarra, izotza.
- Haizea: Ziertzoa eta mendebaldekoa.
- Prezipitazioak: 300-800 l, irregularrak, 3 hilabete lehorrekin. Euria, frontekoak eta konbektiboak.
- Idortasuna: ETP altua. Gaussen indizearen arabera, gutxienez 3 hilabete lehor. Lautensachen arabera, erdi-lehorra. De Martonen arabera, 10-20, lehorra.
- Landaredia: Hosto iraunkorreko basoak eta sastrakaldiak.