Errenazimenduko Artearen Oinarriak eta Pintura
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,31 KB
Pintura Errenazentistan
Mundu naturaleko gauzak irudikatzen zituzten. Eginkizun hau, arkitekturan bezala, eragiketa zehatz eta zientifiko batetik abiatu behar zen (sistema geometrikoa).
Sistema geometriko horietan konplikatuena, perspektiba zen. Artistek perspektiba onartu zuten munduko ikuskizuna begi berriekin ikusteko bide gisa. Perspektibak bidea eman zien objektuen forma eta proportzioa lantzeko, pertsonaia edo objektu ezagun baten erreferentzia emanez; koloreak eta ezaugarri fisikoak irudikatzeko aukera ere ematen zuen, inguruko gainazalak era desberdinetan emateko moduan.
Objektuaren berezko kolorea ez zen, ordea, uniformeki errespetatzen. Errealitatean ere, eraldaturik azaltzen baitzen argien, itzalen, isladen eta aire-lodieraren arabera; desberdin azaltzen baitzen elkarren artean hurbil ala urrun zeudenaren arabera.
- Gizakia izan zen pintura-munduko objekturik garrantzitsuena.
- Pintura-genero nagusiak: olio-pintura, metal-xafla (grabatuak), lerro-marrazkiak.
- Errealitatearen konkista.
- Espazioaren eta perspektibaren lanketa.
- Perspektiba lineala (ihespuntu bakarra).
- Aire-perspektiba: Distantziarekin koloreak difuminatu, forma mugagabeak urrutian.
- Perspektiba eskortzoa: Irudi bat perpendikularki edo oblikuoki pintatzea.
Quattrocentoa (Florentziako Eskola)
1. Belaunaldia
- Massaccio (Brancacci kaperako freskoak / Hirutasunaren freskoa)
- Fra Angelico (San Marco komentuko freskoak)
- Paolo Uccello (San Romanoko gudua)
2. Belaunaldia
- Botticelli (Udaberria / Venusen jaiotza)
3. Belaunaldia (Umbriako Eskola)
- Piero della Francesca
- Filippino Lippi
Cinquecento
- Leonardo da Vinci (La Gioconda / Azken Afaria)
- Michelangelo (Kapera Sixtinoko ganga)
- Rafael (Atenasko Eskola)
Espainian
- El Greco (Eskua bular gainean ageri den zalduna)
Sarrera: Errenazimendua
A) Errenazimenduaren Jatorria eta Garaiak
Errenazimendua Italian sortu zen, XV-XVI. mendeen bitartean. Hiru garai desberdin bereiz daitezke:
- Quattrocento edo XV. mendeko errenazimendua. Batez ere, Florentzian izan zuen gune nagusia.
- Cinquecento edo XVI. mendearen lehen erdira arte zabaldu zen artea, eta batez ere Erroman zabaldu zen.
- Manierismoa XVI. mendearen herenean garatu zen.
B) Italian Sortu Izanaren Arrazoiak
Italian sortu izanaren arrazoiak hauxek dira:
- Burgesia indartsu bat zegoelako. Haiek artearen babesle eta hartzaile nagusiak bihurtu ziren.
- Medici Familia: Florentzian
- Sforza Familia: Milan
- Aita Santua
- Italian zegoen tradizio klasikoa. Bazter guztietan azaltzen baitziren han eta hemen garai hartatik kontserbaturiko eraikinak eta mugimenduak.
- Mugimendu frantziskotarra, bultzaturiko joera naturalista errenazimendura arte luzatu zuena. Joera hau areagotu egin zen arrazionalismoarekin batera azalduz: espazioaren eta proportzioaren arteko batasun koherentea.
C) Artistaren Jarrera
Artistaren jarrera bere balioa eta izaera aldarrikatzea izan zen. Prestakuntza intelektuala bilatu zuten, eta artistek sakon ikasi zuten (matematika, geometria...).
D) Artearen Helburua
Artearen helburua edertasuna bilatzea zen. Baina, Errenazimenduan edertasuna lortzeko helburu batzuk bete behar ziren.
Edertasunaren Helburuak:
- Artelanaren osagaien arteko harreman koherentea eta logikoa.
- Harreman hori zenbaki batez adierazten zen.
- Konposizioa, erritmoa eta matematika-irizpide batean oinarritzen zen.
- Egonkortasuna eta osagaien arteko batasun-sentipena sorraraztea zen, irudi geometriko (triangelu, esfera) baten barruan zirkunskribituz.
- Irudien eta espazioen arteko kontuetan zehatza izatea (perspektiba kanonikoa).