Erreakzio Kimikoak: Molak, Motak eta Estekiometria

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 29,08 KB

Mola eta Avogadroren Konstantea

Mola deritzon substantzia-kantitatean Avogadroren konstanteak adierazten duen partikula kopurua dago; partikula horiek atomoak, molekulak nahiz ioiak izan daitezke. 1 mol = 6,022 · Imagen

Erreakzio Kimikoen Sailkapena

Atomoen berrantolaketaren arabera

  • Sintesi-erreakzioa: Bi substantzia elkartzen dira eta substantzia berri bat sortzen da.
    2 Imagen + Imagen → 2 Imagen
  • Deskonposizio-erreakzioak: Substantzia bat deskonposatu egiten da (sintesiaren kontrakoa).
    ImagenImagen
  • Desplazamendu-erreakzioak: Elementu batek beste bat desplazatzen du.
    2Al + 6HCl → 2 Imagen
  • Desplazamendu bikoitzeko erreakzioak: Bi substantziak beren posizioak elkar trukatzen dituzte.
    Ca ImagenImagen

Erreakzio mekanismoaren arabera

Azido-base erreakzioak

  • Azidoak: Bitarrak edo hirutarrak izan daitezke eta beti H-z hasten dira. Azidoak uretan disolbatzen direnean hidrogeno ioiak sortzen dituzte. Adibidez: limoia, HCl…
  • Baseak: Baseei hidroxidoak ere deitzen zaie eta uretan disolbatzen direnean Imagen ioiak sortzen dituzte. Adibidez: NaOH → Imagen
  • Neutralizazioa: Azido batek eta base batek erreakzionatzen dutenean gatza eta ura sortzen dira. Honi neutralizazioa deritzo. Adibidez: HBr + LiOH → LiBr + Imagen O

pH-a

Litro bat uretan Imagen H eta Imagen O Imagen daude. pH = -log Imagen eta, errazago jartzeko, 7 balioa hartzen da erreferentziatzat.

Beste erreakzio mota batzuk

  • Hauspeatze-erreakzioa: Bi disoluzio nahasten dira eta produktuetan substantzia disolbaezina lortzen da.
    (s: solidoa / l: likidoa / g: gasa / aq: disoluzio urtsua)
  • Oxidazio-erredukzio erreakzioak (Redox): Erreakzio hauetan elementu batek elektroiak galtzen ditu (oxidatzen da) eta beste batek elektroiak irabazten ditu (erreduzitzen da).
    Adibidez: Sn + HCl → Sn Imagen (Sn: elektroiak galdu ditu / H: elektroiak irabazi ditu)
  • Errekuntza-erreakzioa: Substantzia batzuek oxigenoarekin erreakzionatzen dute, eta CO2 (Imagen ) eta ura askatzen dira.

Kalkulu Estekiometrikoak

  1. Masa kalkulatzeko: Ariketa hauek baldintza normaletan (b.n.) egiten dira (0 °C eta 760 mmHg).
  2. Bolumena kalkulatzeko:
    • a) b.n. baldintzetan: 1 molek 22,4 l okupatzen ditu.
    • b) b.e.n. (baldintza ez-normaletan): Beti bezala egin eta ondoren formula hau aplikatu: Imagen

Erreakzioen Termodinamika

  • Erreakzio endotermikoa: Energia xurgatzen da bero moduan. Erreakzio-entalpia positiboa da, ingurunetik sistemaranzko bero-fluxua positibotzat jotzen delako.
  • Erreakzio exotermikoa: Energia askatzen da bero moduan. Erreakzio-entalpia negatiboa da, bero-fluxuak aurkako noranzkoa duelako eta, horrenbestez, negatibotzat jotzen delako.
  • Erreakzio-entalpia: Imagen deitzen zaio presio konstanteko erreakzio kimiko batean askatzen edo xurgatzen den bero-kantitateari.

Entradas relacionadas: