Erradiologia eta Farmakologia Odontologian: Segurtasun Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en con un tamaño de 2,55 KB

Erradiologia: Segurtasun-neurriak

Orokorrean

  • Langileak: Norbere dosimetroa erabili, metatutako izpi-maila hilabetean behin neurtzeko.
  • Erradiografiak: Gelan eremu-dosimetroa erabili eta seinale egokiak jarri.
  • Osasuna: Uteroko analitika eta mediku-kontrola egin.

Aho barneko erradiografia

  • Langilea X izpi-tubotik 2 metrora eta atzetik jarri, 90º-ko angelua eginez.
  • Ezinezkoa bada: berunezko amantala erabili eta urrundu, edo berunezko manpara atzetik jarri.
  • Ez ukitu X izpi-aparatua erradiografia egiten ari denean.

Aho kanpoko erradiografia

  • Gelako hormetan beruna sartu; leihorik ez eta kanpoaldea seinalizatuta egon behar du.
  • Erradiografia egitean, langilea gelatik kanpo egon behar da. Ezinezkoa bada: berunezko amantala, eskularruak eta manpara atzetik erabili.

Pazientearen babesa eta prozedura

  • Haurdun ez egotea.
  • Beharrezkoak direnean bakarrik egin.
  • Sentsibilitate handiko pelikulak erabili (erradiazio gutxiago).
  • Aparatua egoki doitzea (hortz-hagina, pelikula mota eta pazientearen pisuaren arabera).
  • Egoki errebelatu, errepikatu behar ez izateko.
  • Aurpegiko metalezko bitxiak kendu.

Babes osagarria

  • Barnekoa: Tiroide-lepokoaz babestea eta aho barneko euskarriak erabiltzea.
  • Kanpokoa: Tiroide-lepokoa, genital-lepokoa eta berunezko amantala.

Farmakologia Odontologikoa

SendagaiaFuntzioaSendagaiaFuntzioa
Protoxido nitrogenoaLasaigarriak (barrearen gasa)Ibuprofeno/Pirazolona/DiklofenakoAnalgesiko/Antipiretiko/Antiinflamatorioa
PrilokainaAnestesiko lokalakPenizilina/AmoxizilinaAntibiotikoa
Adrenalina/EpinefrinaHodi-uzkurtzailea/BronkodilatatzaileaMetronidazolAntibiotikoa/Periodontitis
Morfina/Kodeina/TramadolNarkotiko/OpiazeoakFlukonazol/NistatinaAntifungikoa
ParazetamolAnalgesiko/AntipiretikoaHexetidinaAntiseptikoa
Azido azetilsalizilikoaAnalgesiko/AntipiretikoaAntisialagogoakListuaren fluxua murrizteko
--Azido malikoaListuaren ordezko produktua

Entradas relacionadas: