Ibilgailuen aire egokituaren sistema: osagaiak, funtzionamendua eta karga-prozesua
Resumen
Dokumentu honek ibilgailuen aire egokituaren zirkuituaren osagaiak aztertzen ditu: konpresorea, kondentsadorea, espantsio-balbula, ebaporadorea eta presostatoa. Presio- eta tenperatura-aldaketak, olioaren banaketa eta zirkuitua hustu, hutsunea egin eta betetzeko urratsak ere azaltzen dira. Ikasleak sistemaren funtzionamendua eta mantentze-lanen oinarriak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Presioa handitzean irakite-puntua ere handitzen da; estugune batetik igarotzean presioa jaitsi egiten da.
- Konpresoreak gasa konprimitzen du, tenperatura eta presioa igoz; bi aktibazio-sistema ditu: enbrage elektromagnetikoa eta elektrobalbula (PWM).
- Presostatoak babesten du: presio txikian konpresorea deskonektatzen du, ~18 bar-etan bentiladorearen 2. abiadura aktibatzen du eta ~35 bar-etan konpresorea kentzen du.
- Kondentsadoreak gasa likido bihurtzen du eta ebaporadoreak airearen beroa xurgatzen du likidoa gas bihurtzeko.
- Presio normalak: martxan ez dagoenean Pa=Pb≈5 bar; martxan dagoenean Pa≈12-14 bar eta Pb≈1,5 bar.
- Karga-prozesuan zirkuitua hustu, 5 minutuz hutsunea mantendu ihesik ez dagoela ziurtatzeko eta olio garbia eta errefrigerantea zehaztutako kantitatean sartu.
Fisika aplikatua
Presioa handitzean, irakite-puntua ere handitzen da. Likido bat estugune batetik pasatzean, presioa jaitsi egiten da. Likido-egoeratik gas-egoerara pasatzeko, beroa xurgatu behar da.
Olioaren banaketa
- Konpresorea: %50
- Kondentsadorea: %10
- Filtro deshidratatzailea: %10
- Ebaporadorea: %20
- Aspirazio-hodia: %10
Aire egokituaren zirkuituko elementuak
Konpresorea
Derrigorrez gasa sartu behar da, konprimitzeko (tenperatura eta presioa igotzen dira). Aktibatzeko bi sistema:
- Enbrage elektromagnetikoa: Elektroiman bat erabiltzen du (bobinatu bat, R≈3Ω). Ibilgailu zaharretan erabiltzen da eta 12V-ekin aktibatzen da.
- Elektrobalbula: Platoaren inklinazioa kudeatzeko, PWM seinalea erabiltzen du.
Sobrepresio balbula: 36 bar-etik gora egon behar du errefrigerantea askatzeko.
Filtroa edo iragazkia
Zikinkeria eta hezetasuna kentzeko erabiltzen da.
Espantsio-balbula
Estugunean presioa eta tenperatura jaisten dira. Sartzen dena erdi-gasa da. Goiko partean bulboa du, tenperaturaren arabera estugunea doitzeko:
- Tenperatura handia: estugune handiagoa.
- Tenperatura txikia: estugune txikiagoa.
Kondentsadorea
Gasa likido bilakatzeko da. Erradiadorearen aurrean kokatuta dago. 18 bar-etik gora, bentiladorearen 2. abiadura jartzen da martxan.
Ebaporadorea
Likidoa gas bilakatzeko, airearen beroa xurgatzen du.
Presostatoa
Segurtasun-elementua da:
- Presio oso txikia denean, konpresorea deskonektatzen du.
- P≈18 bar denean, bentiladorearen 2. abiadura aktibatzen du.
- Presio altuegia denean (35 bar inguru), konpresorea kentzen du.
Presio normalak: Martxan ez dagoenean Pa=Pb≈5 bar; martxan dagoenean Pa≈12-14 bar eta Pb≈1,5 bar.
Karga eta deskarga prozesua
- Zirkuitua hustu: Olio zaharraren maila apuntatu eta makina martxan jarri errefrigerantea eta olioa xurgatzeko.
- Hutsunea (bazioa) egin: Prozesua bukatu ondoren, depresioa 5 minutuz mantendu behar da ihesik ez dagoela ziurtatzeko.
- Zirkuitua bete: Olio garbia (kolorantearekin) eta errefrigerantea sartu (zehaztutako kantitatean).
Klimatizadorea
Airea nahi dugun tenperaturan jartzeko sistema. Aire beroa eta hotza nahasten dira UCEri lotutako tximeleten bidez.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer egiten du presostatoak?
Segurtasun-elementua da: presio oso txikian konpresorea deskonektatzen du, ~18 bar-etan bentiladorearen 2. abiadura aktibatzen du eta presio altuegian (~35 bar) konpresorea kentzen du.
Zertarako erabiltzen da espantsio-balbula?
Estugunean presioa eta tenperatura jaisten ditu, eta sartzen dena erdi-gasa da. Goiko bulboak tenperaturaren arabera estugunea doitzen du.
Zein da kondentsadorearen funtzioa?
Gasa likido bihurtzeko erabiltzen da. Erradiadorearen aurrean dago, eta 18 bar-etik gora bentiladorearen 2. abiadura jartzen da martxan.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.