Energia Iturriak: Nuklearra, Berriztagarriak eta Fosila
Energia Iturriak
Zenbait atomoen nukleotan bertan ematen diren erreakzio nuklearretik dator, erreakzioan galtzen den masa energia bihurtu (alfa, beta eta gamma erradiazioa).
Erreakzio Nuklearrak
- Fusioa: 2 nukleo aulek nukleo sendo 1 osatzen dute.
- Fisioa: Nukleo sendo 1 bi aulagotan zatitzen da. Uranioa erabili, nukleo 1 neutroi 1ez bonbardeatu, 2tan zatitu, energia kopuru handia askatu. Prozesuan neutroi gehiago askatzen dira, erreakzio katea lortuz. Au kontrolatzeko moderatzaileak erabiltzen dira, neutroi batzuk xurgatzeko.
Zentral Nuklearra
Erregaiak: Nukleo aktiboa deitu = uranio aberastua erabili.
Erreaktore Nuklearra: Erreakzioa ematen den lekua. Uranioa neutroiez bonbardeatu... Nukleoa elementu ozkarri batez inguratuta (adibidez, PWR edo BWR motakoak).
Turbinaren Eraikuntza
Ozkarria bapore moduan, turbina birarazi - energia mekanikoa sortu. Turboalternadoreak energia mekanikoa elektriko bihurtzen du.
Hozketa Zirkuitua
Laku baten ondoan kokatzen da, lakuko ura erabili baporea likido bihurtzeko; bestela, hozketa dorrea erabiltzen da.
PWR (Presiozko Ur Erreaktorea)
Ozkarria presiopeko ura da, honek beste ur zirkuitu 1 berotzen du. Hau bapore bihurtzen da, eta baporeak turbina birarazten du; turboalternadoreak energia mekanikoa elektriko bihurtzen du.
BWR (Irakiten Ari Den Ur Erreaktorea)
Ozkarria ura da, baina erreaktorean bertan irakiten da, bapore moduan turbinetara joanez.
Energia Berriztagarriak
Naturaren zikloaren barne daude (doakoak), ingurumena errespetatzen dute, agortezinak dira, eta herrialde guztietan erabil daitezke.
- Eguzki Energia: Iturri handiena. Energia asko lortzeko lurrazal zati handiak behar dira, kostu handia du, eta energia berehala erabili behar da.
- Eolikoa: Haizearen energia zinetikoa aprobetxatu.
- Hidraulikoa: Goitik behera datorren ur masak duen energia aprobetxatu.
- Geotermikoa: Lurrazpian pilatzen den bero energia.
- Olatuen Energia: Olatuen mugimendua aprobetxatu.
- Mareen Energia: Itsasoko uraren energia potentzial aldaketak.
Erregai Fosila
Orain dela milioika urte lurperatutako landare eta animalien hondakinak dira.
Petrolioa
Usai gogorreko eta kolore iluneko olio minerala. Ura baino dentsitate txikiagoa du, eta oso biskositate handia. Zuzenean erabili: gasak, motor edo zentral termikoentzat erregai gisa.
Industria Petrokimikoa: Plastikoa, kautxoa, pintura, etab.
Ikatza
- Gainazaleko ustiapena: Meatokia estaltzen duen materiala alboratu, minerala atera, eta berriz estali.
- Lurrazpiko ustiapena: Sakonera handian, sarrera bertikal batetik bertaraino iristeko.
Gas Naturala
- Gas hezea: Petroleoarekin batera azaldu ohi da.
- Gas lehorra: Petroleorik gabea. Ezpurutasun txikia du, eta zuzenean kontsumitu daiteke.