Elektromagnetismoa eta Energia Elektrikoa

Tecnología Industrial2,48 KB

Oersted-en esperimentuaren ondorioak

Elektrizitatearen eta magnetismoaren artean dagoen erlazioa erakutsi zuen. Zirkuitu elektrikoa iman baten antzera jokatzen du eta, horrenbestez, eremu magnetiko bat sortzen da.

Errelearen funtzioa

Errelearen bidez, elektroiman batek kontaktu elektriko batzuk abian jartzen ditu altzairuzko xafla bat erakartzerakoan. Korrontea eteten denean, malguki batek xafla hasierako kokalekura itzultzen du. Zirkuitu bikoitzeko erreleak daude; horiek bi zirkuitu eragin ditzakete modu independentean.

Motor elektrikoa

Osagai nagusiak: errotorea, induktorearen bobina, estatorea, induktorearen imana, eskuilak eta kolektorearen delgak.

Funtzionamendua

Makina eragile isil eta garbienetariko bat da. Energia elektrikoa mugimendu bihurtzen du eta abantaila nabari bat du: bere abioa bat-batean gertatzen da, etengailua sakatzearekin batera.

Korronte zuzeneko motorra

Bere funtzionamendua imanen eta bere barnean dagoen zirkuitu baten artean gertatzen den erakarpen eta aldaratze indarretan oinarrituta dago.

Alternadorearen grafikoa

Alternadoreko induzitu eta induktorearen mugimenduak erregularrak direnean, korrontearen intentsitatea eta potentzial-diferentzia ziklo bati jarraituz aldatzen dira. Ziklo horretan bi magnitude defini daitezke:

  • Periodoa: Ziklo oso bat gertatzeko behar den denbora da. Korronteak noranzko batean egiten duen denbora alternazioa da. Bi alternazioek ziklo eta periodo bat osatzen dute.
  • Maiztasuna: Segundoko gertatu diren ziklo osoen kopurua da eta bat etorriko da alternadorearen errotoreak segundoko ematen duen bira kopuruarekin. Beraz, maiztasunak segundoko periodo kopurua adierazten du.

Zentral termikoa

Sorgailuaren errotorea mugitzeko, energia elektrikoa sortzeko behar den energia mekanikoa lurrunetik lortzen duen instalazioa da. Lurrun hori galdaran ura irakinez sortzen da. Lurrunak presio handia du eta turbinetara eramaten da, hedatu ahala turbinen besoak mugi ditzan. Beroa ikatza, fuela edo gasa errez lortzen du.

Erreakzio kimikoen bidez

Bi metal desberdin disoluzio aproposean murgiltzen direnean, eta metal horiek hari eroale baten bitartez lotzen direnean, erreakzio kimikoak sortzen dira metalaren eta disoluzioaren artean eta, era berean, korronte elektrikoa sortzen da.

Argitik

Metal batzuek elektroiak askatzen dituzte argiak jotzen dituenean (efektu fotoelektrikoa).

Descargar

PDF Word HTML