EAEko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza: Lurraldearen Erabilera
Nekazaritzarako, Abeltzaintzarako eta Basogintzarako espazioak EAE. Gaur egun, nekazaritza-jarduerak pisu txikia du, nekazaritzan izandako modernizazioa eta industria eskariaren eraginez sortu den exodoa direla eta. Nekazaritza-jarduerak eginkizun garrantzitsua du industria batzuentzako lehengaiak ematen baititu: nekazaritzako elikagaien industriei, zuraren eta paperaren industriei. Horrez gain, paisaia-, natura- eta kultura-ondarea zaintzen laguntzen du. Euskal Herriko nekazaritzan bi multzo handi bereiz ditzakegu: landa-paisaia euskal-kantabriarra eta landa-paisaia euskal-mediterranearra. Honako puntu hauei begira aurkitzen ditugu desberdintasunak bi multzoen artean: inguru fisikoa, nekazaritza-egitura eta lurzoruaren erabilerak dira.
Landa Pasaia Euskal-Kantabriarra
Uren banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldea). Inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du, eta espazio lauak urriak dira; klima ozeanikoa da, eta prezipitazioak ugari eta erregularrak dira urte osoan; eta kalitate makurreko lurzoruak. Nekazaritza-egiturari dagokionez, nekazaritzan diharduen biztanleria urria da, industriarako exodo handia egon delako. Populatzea sakabanatua da, baserriak dira nagusi, Enkarterrietan izan ezik (etxeak herrixketan biltzen dira biztanleak); etxeak harrizkoak izaten dira, eta teilatua bi isurialdekoa. Ustiapen-sistema baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiapena da etxaldearen inguruan antolatuta: belarra, laboreak eta baso erabilera batzen ditu baserriak. Teknikari dagokienez, mekanizaziorako zailtasunak daude, topografia zailagatik eta lursailen neurri txikiagatik. Ekoizpen-sistema intentsifikatu egin da eta baratzeko eta esnearen arloko espezializaziora bideratzen da. Landa-espazioaren erabileran, industrializazioak nekazaritzari eskulan ugari kendu eta ezarri zuen. Gaur egun, lurra bazkak, larre naturalak eta baratza jartzeko erabiltzen da.
Lanaldi partzialeko nekazariek modu intentsiboan egiten dute eta dedikazio esklusiboa duten nekazari gutxik daude. Abeltzaintzari dagokionez, behi-azienda da nagusi; ardiena garrantzi txikiagoa da, baina gorantz egiten ari da. Baso-ustiapena nekazaritzako azaleraren erdia baino gehiago hartzen du; gaur egun, zuhaitzen espazioak gora egin du, etekin handia eman eta eskulan gutxi behar duelako. Batez ere, konifero exotikoak lantzen dira.
Landa Pasaia Euskal-Mediterraneoa
Uren banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu (Araba eta Nafarroako erdialdea eta hegoaldea). Erliebe lauagoa denez, errazagoa da laborantzarako. Klima mediterraneo kontinentalizatua, udan lehorteak egoten dira, zenbat eta hegoalderago joan. Lurzoruak egokiak dira laborantzarako. Nekazaritza-egiturari dagokionez, landa-biztanleria ugariagoa da, lanak topografiari esker mekanizatu egin ahal izan direlako eta industrializazio-prozesua beranduago gertatu delako. Populatzea batez ere pilatua da, eta herri handiak eta bata bestetik bereizita dira nagusi. Lursailak iparraldeko isurialdean baino handiagoak dira; Errioxa Arabarrean, ordea, batez bestekoa baino txikiagoak izaten dira. Tekniketan modernizazioa nabarmena izan da, eta ekoizpen-sistemak laborantzen espezializazio bideratzen da. Landa-espazioaren erabilerak nekazaritzara eta basoaren-ustiapena bideratzen dira.
Laborantzak Espezializatuta Daude:
Lehorreko laborantzan: Zerealak Arabako Lautadatik eta haranetatik hedatzen dira. Garia lantzen da. Mahastiak Errioxa Arabarrean dira nagusi; eta bertan monolaborantza bihurtu da ia, eta produktibitate eta kalitate handiak Portu daude. Nekazaritza ureztatua barruko arro eta haranetako inguru eta Ebroren lautada alubialetan ematen da. Produktuak artoa, bazkak, azukre erremolatza, fruta-arbolak, patata eta baratzeko produktuak lantzen dira, eta nekazaritzako elikagaien industria garrantzitsura bideratuta.