DEFINIZIOA: Edozein gairi buruz hartzaile batentzat gertakizun edo fenomeno baten azalpen objektiboa egiten duen testua. Honen helburua gauzak argitzea, azaltzea da. Azalpenaren funtsezko ezaugarriak dira argitasuna, objektibotasuna eta ordena. A.T.MOTAK: gizarteko arlo ezberdinetan forma desberdinekin aurkit daitezke:
Literatura:
Saioa, literatur manifestua.
Komunikabideak:
txostena, okumentala, aldizkari artikuluak.
Instituzioekiko harremanak:
iragarki ofiziala, enplegu gutuna, konstituzioa.
Pertsonen arteko harremanak:
abisua, oharra, elkarrizketa.
Ikasketak:
testuliburua, katalogoa, laburpena. KOMUNIKAZIO EKINTZAREN ELEMENTUAK:
Igorlea:
gaiaren ezagutza duen subjektua da eta informazioa igortzea dagokio, ahalik eta fideltasun eta objektibotasun handienarekin.
Hartzailea:
gaiaren inguruan jakinmina dueña.
Asmoa edo xedea:
informatzea da, hartzailearen jakintza maila handitzea. Hala ere, igorleak hartzailean eragitea edo honen jarrera aldatzea izan dezake helburu. EGITURA:
Sarrera:
gaiaren eta helburuaren aukezpena eta planteamendua egiten da.
Garapena:
arazoari buruzko informazio eta arrazoiak ematen dira.
Ondorioa:
helburuen azalpena ondorioen iruzkina eginez, norberaren iritzia emanez edo aipatutako puntu nagusien sintesia eginez. IDEIEN KATEAKETA MODUAK:
Kausa/Ondorioa:
Egoera, gertakari edo ideia betn berri ematea horren ondorioak zeintzuk diren azaltzea. Logikazko azterbidea erabiltzen da. Antltzlk: honela,hori dela eta,beraz...
Arazo/Konponbideak:
kezka edo ardura sortzen duen ekintza planteatu eta zehaztasunak eman ondoren, konponbide posibleak ematea. Antltzlk: konpondu beharreko arazoa, soluzio bide bat...
Deskribapenezko antolaketa:
deskribapena izaten da ardatza. Datu orokorrenetik zehatzenera joanez ematen ditu azalpenak igorleak. Antltzlk: ostera, adibidez, honetaz gain...
Antolaketa sekuentzial:
Deskribapena eta narrazioa tartekatzen dira. Denboraren arabera antolatzen eta ordenatzen dira ideiak. Antltzlk: lehen/bigarren momentuan, azken fasean.
Antolaketa konparatiboa:
bi ideien arteko antzekotasunetan eta desberdintasunetan oinarritzen da. Antltzlk: batak..Besteak, berriz, ordea... EZAUGARRIAK:
Maila morfosintaktikoa:
1)Aditz denbora orainaldia edo lehenaldi burutua da. 2)Erlatibozko perpausak, definizio eta aurkezpen moduko testuetan. Luzeagoetan, kausazkoak, moduzkoak eta helburuzkoak. 3)per. Inpertsonalak.
M. Lexiko-semantikoa:
1)Lexiko espezifikoa, zehatza. 2)Izen abstraktuak. 3) Lexikoa esanahi bakarrekoa, monosemikoa eta argia.
Testu m:
1)Azalpen ereduaren araberako antolatzaileak erabili testuari lotura emateko.. 2)Baliabide ez-linguistikoak: iznburuak, azpitituluak, grafikoak, eskemak...