Denborazko erlazio hizkiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,61 KB

3. Ebaluaketako edukiak

ERLATIBOZKO PERPAUSAK:


ERLAZIO HIZKIAK:

  • -(e)N: Ikastolara etorri den hizlariak ikasleen interesa piztu du.
  • TAKO edo –DAKO: Ikastolara etorritako hizlariak ikasleen interesa piztu du.
  • -(r)IKO: Ikastolara etorririko hizlariak ikasleen interesa piztu du.

BALDINTZAZKOAK


ERLAZIO HIZKIAK:

  • (BALDIN) BA- : Klasean adi (baldin) bazaudete, dena ulertuko duzue.
  • -(e)Z GERO: Klasean adi egonez gero, dena ulertuko duzue.
  • T(z)EKOTAN: Egitekotan, egin ezazue ganoraz, mesedez!
  • *EZIK edo EZEAN: Lanik egin ezean, ez duzue ezer lortuko.

DENBORAZKOAK


Aurrekotasuna adierazteko erlazio hizkiak:

  • BAINO LEHEN: Gurasoak heldu baino lehen/aurretikorduko jasoko dugu dena, badaezpada.
  • AURRETIK
  • ORDUKO

Gerokotasuna adierazteko erlazio hizkiak:

  • ETA GERO: Gosaldu eta gero/ondorenostean hortzak garbitu behar dituzu.
  • ONDOREN
  • OSTEAN
  • -(e)NEZ (GERO): Etxera iritsi naizenez gero, ez dut ezer egin.
  • * –TAKOAN edo DAKOAN: Filma amaitutakoan, Mariaren bila joan gaitezke.

Berehalakotasuna adierazten duten erlazio hizkiak:

  • BEZAIN LASTERPRONTO: Jokin ikusi bezain laster/ pronto alde egin zuen Mirenek handik!
  • ETA BEREHALA: Esnatu eta berehala ohartu naiz zure urtebetetzea dela gaur.
  • -(e) NEKO/ -(e) NERAKO: Zu iristen zarenerako, hamabiak izango dira!

Aldiberekotasuna adierazten duten erlazio hizkiak:

  • -(e) NEAN: Aspertuta nagoenean, begiak ixten zaizkit.
  • -(e)N BITARTEAN: Hori egiten duzun bitartean, afaria prestatuko dut.
  • T(z)EAN: Armairutik zerbait hartzean, erori egin zen.
  • T(z)ERAKOAN: Autoan sartzerakoan, estropezu egin zuen.
  • T(z)EAZ BATERA/ –AZ BATERA/ –AREKIN BATERA: Etxean sartzeaz batera jo zuen telefonoak.

Maiztasuna adierazten duten erlazio hizkiak:

  • -(e)NETAN: Amuma etortzen denetan, txokolate beroa hartzen dugu.
  • -(e)N BAKOITZEAN: Amuma etortzen den bakoitzean, txokolate beroa hartzen dugu.
  • -(e)N  GUZTIETAN 
  • -(e)N GEHIENETAN

MODUZKO PERPAUSAK


NOLA galderari erantzuten diotenak dira.

ERLAZIO HIZKIAK:

  • -(e)N BEZALA: Bateria zuk jotzen duzun bezala/ moduan/ legez/ antzera/  gisan jo nahi nuke.
  • -(e)N MODUAN
  • -(e)N LEGEZ
  • -(e)N ANTZERA
  • -(e)N GISAN
  • -(e)N ARABERA: Zuk esaten diozunaren arabera egiten du lan.
  • BA… BEZALA: Jakintsuena balitz bezala agertzen da gelan.

KONPARAZIOZKOAK


ERLAZIO HIZKIAK:

Kualitatezkoak:

  • -(e)N BEZAIN: Zu ez zara ematen duzun bezain zintzoa.
  • BAINO… -AGO: Zu Josu baino zintzoagoa zara.

Kantitatezkoak:

  • ADINA/ BESTE/ BEZAINBESTE: Nik zuk adina/ (bezain)beste urte ditut.
  • BAINO GEHIAGO: Zuk Anek baino urte gehiago dituzu.
  • BAINO GUTXIAGO: Anek zuk baino urte gutxiago ditu.

HELBURUZKO PERPAUSAK


ZERTARA edo ZERTARAKO galderari erantzuten diotenak dira.

ERLAZIO HIZKIAK:

  • T(z)ERA: Aitite ikustera joango naiz ospitalera.
  • T(z)EKO: Zuzendariaren baimena lortzeko, talde osoa joan ginen haren bulegora.
  • T(z)EKOTAN: Asierri deitzekotan, gaur deitu behar diozu, bihar Bartzelonara doa eta.
  • T(z)EAGATIK: Zurekin egoteagatik, edozer egingo luke.
  • T(z)EARREN: Zurekin egotearren, edozer egingo luke.

KONTSEKUTIBOAK


ERLAZIO HIZKIAK:

  • HAIN…                        NON/EZEN…                        BAIT/-(e)N:  
  • Hain ondo jolastu dugu non/ezen irabazi egin dugun/baitugu.
  • HAINBESTE/ HAINBAT….       NON/EZEN…       BAIT- /  -(e)N 
  • Hainbeste ordu eman ditugu lanean non/ezen atsedena merezi dugunbaitugu.

Entradas relacionadas: