Demokrazia: Jatorria, Errepresentazioa eta Hedabideen Eragina
Demokraziaren Kontzeptua
Demokrazia hitza grezieratik dator, K.a. V. mendean sortu zen demos (herria) eta kratos (gobernua) hitzetatik. Erregimen demokratiko ororen funtsa nagusia, subiranotasuna, herrian oinarritzen da. Horrek esan nahi du aginte politikoaren autoritatea herriaren borondatea dela. Gaur egungo demokraziak demokrazia ordezkatzaileak dira; herritarrek gobernua eta parlamentua aukeratzen dituzte denboraldi baterako (4-6 urte artean), sufragio unibertsala, ezkutukoa eta askea erabiliz. Beste erakunde guztiak botere horietatik sortuko dira. Behin baino gehiagotan entzuten dugu demokrazia gehiengoaren erabakia dela, baina ez da erabat egia; izan ere, gaizki-ulertu batetik sortu da. Horrela izango balitz, gehiengoak inposatu ahalko lieke, adibidez, heriotza-zigorra bestelako pentsamoldea duten pertsonei. Zuzenbide estatu demokratikoek gizarte zabalak osatzen dituzte. Hori dela eta, bai politikak bai legeak ez dira inoiz erabatekoak eta aldaezinak; beste alde batetik, iritzi publikoak eta herritarren ekimenek garrantzi handia dute eskubide eta askatasun berrien aldarrikapenean.
Demokrazia Errepresentatiboa
Eredu demokratikoak ordezkatzaileak dira. Herritarrek beren botoa delegatzen dute alderdi bati edo talde bati ematen diotenean. Demokrazia ordezkatzaileko alderdien ezaugarriak:
- Gobernatzen dutenak denbora zehatz baterako aukeratuak izan dira; horrek sistema demokratikoaren eta sistema hereditarioen arteko desberdintasuna markatzen du.
- Askatasunez beraien iritziak adierazi ahal dituzte.
- Gobernuaren erabaki publikoak gardenak dira.
Atenaseko demokrazian zegoen harreman zuzena galtzen da. Demokrazia ordezkatzaileak bitarteko forma batzuk behar ditu, eta bitarteko hori esparru publikoa da, lau eskubide nagusirekin:
- Botoa emateko eskubide unibertsala.
- Iritzi publikoaren askatasuna: bi premisatan oinarritzen da, batetik, hartutako erabaki publikoetan sarbide publikoa izatean, eta, bestetik, iritzi politikoak adierazteko askatasunean.
- Herritarrek elkartzeko askatasuna.
- Salaketak aurkezteko eskubidea: aginte judizialera jotzen da, eta hark, independentea denez, legedia aplikatuko du.
Demokrazia Mediatikoa
Oinarrian, mass media edo hedabideek demokrazia ordezkatzaileen esparru politikoan duten eginkizuna aintzat hartzen da. Hasieran, hedabideek, prentsa idatziak bereziki, zeregin garrantzitsua izan zuten autoritarismoaren aurka. Eztabaida publikoaren protagonista bihurtu zen, hortaz, antzinako Greziako agoraren ordezko modernotzat har liteke. Prentsa herritarrak hezteko tresna bilakatu zen, eta prentsaren garrantzia bizitza politikoan hain handia izan zen, non laugarren boteretzat jo zuten. Botere politikoek eta ekonomikoek beti ibili ziren hura kontrolatu nahian. Irratiarekin eta telebistarekin, hedabideak eraginkorragoak bihurtu ziren; hasieran, hedabideak estatuaren eskuetan egon ziren. Botere politikoek bilatu egin zitzaketen hedabideak herritarrak manipulatzeko, baina denboraren poderioz esku pribatuetan geratu ziren, botere publikoaren eta ekonomikoaren eraginez. Prozesu honek ezaugarri hauek ekarri zituen:
- Herritarrak kontsumitzaile bihurtzea: informazioa beste edozein produktu bezala sal daiteke, eta ikusleak kontsumitzaile-gaitzat hartzen dira.
- Informazioa sinpletzea: merkatu-teknikak aplikatzen dira edukiak sinplifikatzeko eta herritar gehiengana heltzeko. Informazio garrantzitsuena eta ideien azalpen argudiatua alde batera uzten dira.
- Arlo pribatuen eta publikoen artean haustura izateko joera: pertsonen bizitza pribatuari ematen diote lehentasuna albisteetan (voyeurismo).
- Informazioaren kontrola: hedabideak kontrolatzen dituztenek beraien interesen aldeko ikusmoldea erakusten digute, eta iritzia moldatzeko ahalmen handia daukate.
- Saturazioa: irratsaio edo telesaio baten atzean, hutsala den bat etor daiteke, eta, horrela, lehenengoa, garrantzitsuena zena, ahazten dugu. Ez du aukerarik ematen hausnartzeko eta kritika egiteko.
- Herritar xumea esparru politikotik urrun sentitzen da.
Bernard Maninek XX. mendearen hasieran aipatu zuen herritarrek alderdi politiko baten programa bat aukeratu behar izaten zutela. Garai batean, ezaugarri erlijiosoak, lurralde-mailakoak, ekonomikoak eta kulturalak izaten ziren baldintza nagusiak; orain, aldiz, aktore politikoaren presentazio mediatikoa da baldintza nagusia. Estatuaren bizitza politikoa hedabideen menpe harrapaturik geratzen da. Demokrazia mediatikoaren ezaugarriak:
- Mezu politikoak sinpletzea: lelo hutsalak erabiltzera mugatzen dira, publizitate komertzialak darabiltzan lelo edo mezuen antzera.
- Pertsonalizazioa: ideia politikoen eta programa politikoen eztabaida albo batera uzten da.
- Hedabideek espazio publikoa betetzen dute: mezuen hedapena eta iritzi publikoaren eraketa beraien lana da.
Irudiak garrantzi handia hartzen du, eta lehiakideengandik irudi ongi bereizia lortzeko marketing-estrategiak erabiltzen dira.
Definizioak:
Zuzenbidearen Kontzeptua eta Baldintzak: Zuzenbidea lege-bilduma bat da, zeinek esaten digun zer egin edo zer ez egin estatuaren barruan.
Burujabetza: Burujabetza nazio, herrialde nahiz herri bateko lurraldea eta herritarrak gobernatzeko ahalmena, eskumena eta eskubidea da. Burujabetza duen nazio, herrialde nahiz herria burujabea dela esaten da.
Prebarikazioa: Prebarikazioa agintari, epaile edo zerbitzari publiko batek administrazio edo lege gai edo auzi batean bidegabea den erabaki bat jakinaren gainean dela hartzen duenean jazotzen den delitua da.