Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak
Demografiaren oinarrizko kontzeptuak
Errolda
Udalerri bateko auzokoen erregistroa da. Biztanleriaren datu demografikoak eta sozialak biltzen ditu, zentsuak baino neurri txikiagoan. Oso dokumentu dinamikoa da.
Populazio-dentsitatea
Populazio-dentsitateak inguru bateko biztanleria eta azalera lotzen ditu.
Biztanleriaren hazkunde erreala
Herrialde bateko biztanleria handitu edo txikitu den jakiteko balio du.
Trantsizio demografikoa
Erregimen demografiko zaharraren eta gaur egungoaren arteko trantsizioa 1900 eta 1975. urteen bitartean gertatu zen. Jaiotza-tasak modu leunean egin zuen behera, heriotza-tasak indarrez egin zuen behera, eta, horren ondorioz, berezko hazkundea handia zen.
Bizi-itxaropena
Biztanle-multzo bateko kide guztien bizitzako urteak multzo hori osatzen duten gizabanakoekin lotzen ditu. Bizi-itxaropena lortzeko, multzo bateko kideek bizitako urteen batura zati multzo horretako gizabanakoen kopurua egiten da; horrela, bizitako urteen batez bestekoa lortzen da.
Biztanleriaren zaharkitzea
Mendebaldeko edozein herrialdetan gertatzen ari den fenomenoa da. Honen ondorioz, gazteen kopurua murriztu egiten da eta adinekoen kopurua, berriz, handitu.
Hirigintza eta hiri-egiturak
Alde zaharra
Jatorritik XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio handia du, kultura-ondarea baitu. Alde zaharrak historia luzea duenez, hainbat etapari dagozkien osagaiak biltzen ditu.
Zabalgunea
Zabalgunea espazio berria da eta burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten die. Burgesiaren ordena (plano erregularra), higienea (ur-hornikuntza) eta onura ekonomikoa (etxebizitzak eraikita, denden eta garraioen bidez lortuta) islatzen ditu.
CBD: Central Business District
Finantza-barrutia edo hiriaren erdigunea da. Hor biltzen dira dendak, bulegoak eta etxe orratzak. Europako hirietan alde zaharrean edo XIX. mendeko zabalgunetan kokaturik daude. Kaleak egunez jendez beteta daude eta etxebizitzen prezioak oso garestiak dira; dena dela, hor bizi den populazioa oso urria da (adibidez, New Yorkeko Manhattan).
Hiri-hierarkia
Neurri demografikoen, eginkizunen eta eragin-esparruen hedaduraren arabera, nazio batek haren hiriak antolatuta baditu (metropolitik hiri ertainetara eta hiri txikietara edo herrietara), hierarkikoki antolatuta dagoela esan dezakegu.