Comentario de texto en euskera

Enviado por Luar y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB

Librekanbismo

Ondorengo testuak, Espainiaren eta Alemaniaren arteko ituna sinatuz gero, honek izango lituzkeen ondorio tamalgarriak ditu aztergai. Federico Etxeberria bizkaitar enpresaria izan zen egilea, eta noski, historikoa da 1893an botatako mitin baten aurrean gaudelako, industrializazio garaian. Horrela, hartzaileak, mitin hartara joan zirenenaz aparte, beste langile eta enpresari guztiak direla esan dezakegu, helburua Gobernua itun hori sinatzen galarazten saiatzea izanik. Hau guztiagatik, eduki ekonomikoak gartzen ditu barne.

Testu honen ideia nagusiak hurrengoak dira:

  • Paragrafoa: Hitzarmen berriak suntsituko lukeena azaltzen du, batez ere Bizkaian. Aduana zergen garrantziaz ohartarazten du.
  • Paragrafoa: Gobernuari eskatzen dio hitzarmena apur dezan Bizkaiaren industrializazioaren hoberbeharrez.

Testua, Errestaurazio garaian, industrializazioaren prozesuan, hain zuzen ere, kokatu behar dugu.

Lehen enpresak 1840an sortu arren, “benetako” industrializazioa 1865ra arte ez ezen eman Bizkaian. Meategiak ustiatzeko aukera (meategien legea) eta Blessemeren labea izan ziren prozesu horren bultzatzaile nagusiak.

Horrela, Nerbioi ingurutik burdina lortzen hasi eta segituan egin zuen gora ekonomiak (burdinaren esportazioa %90ekoa zen adibidez) beste hainbat sektoreetan hobekuntzak nabarituz.

Orduan, ordea Espainiak eta Alemaniak itun bat sinatzeko akordioa hartu zuten; zeinaren arabera, enpresa germaniarrek eskubidea lortu zuten haien produktuak penintsulan saltzeko.

Baina noski, hau bertako langile eta enpresarientzat oztopo eta eragozpen handia zen, enpresen etekinak murriztu egingo baitziren (germaniarrek salduko zutelako dena). Horregatik, eta gertatuko zena aurreikusita presionatu zuten Gobernua itun hori firmatu ez zezan.

Eginiko protestengatik, ez zen ituna firmatu, hortaz ez zen librekanpismoa ezarri, eta horregatik Espainiar ekonomiak gora egiten jarraitu zuen; protekzionismoari esker, esportazioak inportazioak baino kopuru handiagoan ematen zirelako.

Ondorengo testuaren gaia kazikismoa eta horren inguruan zegoen hauteskunde iruzurra da. Hortaz, politikoa da noski eta espainiar guztiei dago zuzendua. Joaquin Costaren liburutik aterata dagoenez pasarte hau, historikoa da, Espainian bi alderdien (Kontserbadorea eta Liberal fusionista) txandakatzea ematen zen garaikoa, alegia. Azkenik, logikoa denez, helburua gizartea jakinaren gainean jartzea zen; asko eta asko inozoegiak baitziren azpijokoaz erreparatzeko.

Testu honen ideia nagusiak hurrengoak dira:

2. paragrafoa: Sistemaren hiru osagaiak: Oligarkak, kazikeak eta gobernadore zibilak.

3. paragrafoa: Oligarkak eta kazikeek ez dute beren onean baino pentsatzen, parasitoak.

4. paragrafoa: Hauteskundeetako ustelkeria, politikoak ez dira benetako herriaren ordezkariak.

1874ean Alfontso XII-a Espainiako errege izendatu zenean, “Errestaurazio” deituriko garaia hasi zen. Honen helburu nagusia egonkortasuna lortzea zen, izan ere nahiko arazo baziren garai hartan. Horrela, behin Kubako gerra eta II. Gerra Karlista amaitu zirela Cánovasek (Alderdi Alfonsinoaren buruzagia) Konstituzio berri bat egin zuen 1876an, 1845eko eta 1869ko ideiak barne hartzen  zituena: subiranotasun partekatua, bi ganbara, sufragio zentsitarioa, aginte legegilea gorteen eta Erregearen artean banatuta…

Gainera, sortuko ziren oztopoak aurreikusita, liberalak gobernuan sartzea erabaki zuten alfonsinoek, “alderdien txandakatzea” deiturikoa sortuz. Liberalak, Sagasta zuten buru.

Baina 1885ean Alfontso XII-a hil egin zen. Bere emaztea (ahurdun zegoena) izendatu zen erregeorde eta sortuko zen ezegonkortasunaren beldur, “El Pardoko Ituna” sinatu zuten liberal eta kontserbadoreek dena berdin jarrai zezan.

Hala ere, oposizioa txikia ez zenez, kazikismoa erabili zuten aldaketa ziurra bermatzeko, hau da, botoak erosi edota beste trikimailu batzuen bidez lortu egiten ziren; azken finean, hauteskundeak iruzur hutsa ziren.

Politikariek hirietan egiten zuten euren lana, eta kazikeek berriz (landa eremuetako jauntxoak) euren lurretan manipulatzen zuten jendea. Horrela gero, mota guztietako faboreak eskatzen zizkieten agintariei. Eta hauxe da Joaquin Costa saltzen saiatu zena.

Errestaurazio saiakerak porrot egin zuen azkenean hainbat arrazoirengatik:

Kubako eta Filipinetako irlak galtzea, Joaquin Costaren aldarrikapenengatik (politika, kultura eta ekonomia aldatzea eskatu zuen), eta oposizioko alderdiek (errepublikazaleak, ezkertiarrak, nazionalistak…) gero eta indar gehiago hartu zutelako.

Entradas relacionadas: