Errestaurazio sistema politikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,97 KB

4. gaia Errestaurazioko sistema politikoa (1875-1923)

Isabel II.aren erregealdian iraultzarako giroa sorraraziko duten bi krisi egondo dira, politikoa (gobernu ustelak eta ezgaiak, errepresio handiak etab.) eta ekonomikoa (bankuen eta burtsaren hondamena, ehungintzaren krisia etab). 1868an Progresistak (Prim), Demokratak (Castelar) eta Batasun Liberalekoek (Serrano) LA GLORIOSA iraultzari hasiera eman zioten;  Isabel II.a Frantziara erbersteratuz. Aipatutako hiru alderdiek Behin Behineko gobernu bat eratu zuten. Gobernuak arazo askori aurre egin behar izan zien: Kubako mugimendu independentistari eta gatazka sozial ugariri . Irtenbideak zailak zirenez, koalizioa hautsiko dute. 1876ean Espainiako lehen Konsituzio demokratiko egin zen, non monarkia aukeratu zen sistema politikotzat eta estatu akonfesionala bihurtu zen.  Batzuentzat, aurreratuegia zen, eta besteentzat aldiz, ez zen oso aurrerapen gutxikoa. Saboiako Amadeo hautatu zen erregetzat, baina ezegonkortasun politikoarengatik, gatazka sozialengatik eta bi gerrengatik (Kubakoa eta Karlista), 1873an abdikatu egin zuen. Orduan, errepublika aldarrikatu zen, baina honek ez zuen asko iraun, errepublikarrak gutxiengoa zirelako eta ez zirealako gai izan Espainiaren arazoei aurre egiteko. 1874ean Alfontso XII.a erregetzat aldarriaktu zen seiurteko iraultzaileari bukaera emanez.

            Erregimen berria sendotzeko bi gerrei amaiera eman zitzaien, alde batetik, 1876ean Gerra Karlista (euskal foruen ezabatzearekin), eta bestetik 1878an Kubako arazoari, eskubideak handitu zizkieten, baina handik urte gutxitara berriro berpiztuko da arazoa. Errestaurazioaren sortzailea Cánovas del Castillo izan zen (Alderdi Alfontsinoa, oso kontserbadorea), honen helburua egonkortasun politikoa lortzea zen, horretarako liberal moderatuen eta progresisten arteko adostasuna lortu zuen, 1876ko Konstituzio malguari eta bi alderdien txandaketa baketsuari esker. Gainera egonkortasuna bermatzeko militarrak politikatik baztertu zituen, Erregea Ejertzitoaren buruzagi izendatuz. Aipatutako konstituzioaren helburua iraupena da egonkortasuna bermatzeko, horrenbestez malgua izan behar zuen bi alderdiek onartzeko. Horretarako bi konstituzio nagusien oinarriak jasoko ditu; 1845ekoaren subiranotasun partekatua, aginte legegilea Errege eta Gorteen esku etab. eta 1869koaren gizabanakoen eskubideak. Konstituzio berrian, subiranotasuna eta Aginte Legegilea, Erregearen eta Gorteen esku zegoen. Gorteak bi ganbaratan zeuden bereiziak Senatua (Espainiako goi-karguak, Erregeak izendatutakoak eta aberatsen arteko sufragioaren bidez hautatutakoak) eta Diputatuen Kongresua (Sufragioaren bidez, 1890 arte oso murriztua zena, handik aurrera unibertsala). Askatasun indibidual zabalak ziren, nahiz eta legeek murriztu. Estatua konfesionala izango zen, baina pribatuan beste gurtzak toleratuko ziren. Erregeak botere asko zituen, eta ez zuen inoren aurrean erantzukizunik. Ondoriozta dezakegu Canovasek iraupenaren helburua lortu zuela, Konstituzioak 47 urte iraun baitzituen.

            Lehen esan bezala, alderdi-bitasuna eta txandaka sistema ezarri zen, eredu ingelesa hartuz. Alderdi Kontserbadorea (Cánovas), liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen jabe handien, elizaren eta aristokraziaren eskubideak bermatu nahi zituen; Alderdi Liberal Fusionista (Sagasta) liberal progresistez osatua zegoen, eta burgesia industrialaren, profesional liberalen eta erdi-mailaren eskubideak bermatu nahi zituen. Baina bi alderdi hauek nahiko antzekoak ziren, ez baitziren masa-alderdiak, hiriko jendearekin osatuta zeuden, eta Alderdi Liberalak neurri txiki batzuk laikoagoak eta aurrerakoiagoak ziren, eta besteek ez zituzten kentzen, honek egonkortasuna bermatzen zuen. Txandaketa-sistemak, alderdi burgesak boteretik baztertuta geratzea eragotzi zuen, eta gainera ez da ejertzitoaren pronuntziamendurik beharko.         



Sistematik kanpo, herriaren sektore nagusiak, ezkertiarrak, karlistak eta abertzaleak (kataluniarrak, galiziarrak eta euskaldunak) geratu ziren. 1885Ean Alfontso XII.a hil egin zen, eta Maria Kristina (haurdun) erreginordea izendatu zen. Isabel II.arekin gertatutako ezegonkortasuna sahiesteko alderdi dinastikoek El Pardoko Ituna sinatu zuten, txandaketa politikoari eta Errestaurazioaren erregimenaren jarraipena ziurtatzen zutela. Honela, errepublikazaleak edota karlistak ez ziren matxinatuko eta egonkortasuna mantenduko zen, txandaketa egoera XX. mendeko hasierararte iraun zuen.

   Bi alderdien txandaketa bermatzeko, hauteskundeak manipulatzen zituzten, txandaketa iruzurrean oinarrituta alegia, eta honela sistemak goitik behera funtzionatzen zuen. Erregeak gobernuaren aldaketa erabakitzen zuen, gero oposiziokoari gobernua eratzeko agindua ematen zion, gobernuburu berriak hauteskundeetara deitzen zuen, eta hauek manipulatuak izaten ziren gehiengoa lortzeko. Hau da, lehenik gobernua eratzen zen, eta gero egiten ziren hauteskundeak. Nahiz eta 1890 arte sufragio zentsitarioa egon (%5), eta geroago sufragio unibertsala ezarri, hauteskundeetan beti iruzurra gertatzen zen. Hauteskunde prozesua honakoa zen: Lehenik, Gobernazio Ministroak hautagaien zerrendak prestazen zituen (encasillado), azkenik, zerrenda hauek alkateei eta kazikeei (lurjabe handiak) ematen zitzaizkien hauteskundeak manipulatzeko (pucherazo). Hori lortzeko, era askotara erosten zituzten botoak, bortxak praktikatu etab. Politikoak Madrilen lan egiten zuen bitartean, kazikeak bere bailaren egiten zuen, eta bien bitartekaria Gobernadore Zibila zen. Kazikeek eragin handia zutenez, era askotako mesedeak jasotzen zituzten. Sistemak nekazari zona atzeratuetan zuen sostengu handiena. Sistemak alderdi bitasuna bakarrik onartzen zuenez, aulki gutxi zeuden bestelako alderdientzat, beste indarrak oso sendoak ziren lekuetan izan ezik (Euskal Herrian karlismoak adibidez). Atzerapen ekonomikoak eta analfabetismoak (<%70), nekazarien mendekotasun harremanak eta herriaren indiferentziak sistemarekiko sistemaren iraupena erraztuko zuen. Sistemak, Errestaurazioaren lehenengo urteetan zentzua eduki zezakeen, baina ezin zen betiko mantendu, oposizioa handia baitzen. Egonkortasun politikoak aurrerakuntza ekonomikoak ekarri zituen, eta honekin batera gizartearen garapena. Ondorioz, espainiar gizarteak sistema onartzeari uko egin zien, eta nahiz eta eskubide zabalak eduki bozkatzeko, abstentzioa ikaragarria zen. Nahiz eta XX. mendearen hasieran liberalak batez ere kazikismoari bukaera ematen saiatu, ezinezkoa egin zitzaien, interes handiak baitzeuden, eta honek Errestaurazioaren krisia eta desagerpena ekarriko du.

            Maria Kristina erregeorde bihurtzean hasi zen Errestaurazio sistemaren krisia. Lehen krisialdia Kubako eta Filipinetako gerran eman zen, non AEB bi herrialdeez jabetu zen osos erraz, eta 1898an Pariseko Bakea sinatu behar izan zuten. Hau Espainiarentzat izugarrizko kolpea izan zen eta pesimismoa zabaldu zen estatu espainiolean. Alfontso XIII.a Errege izendatzetik aurrera sistemaren krisia areagotu egin zen, Canovas eta Sagasta hil ondoren, bi alderdien barruan boterea eskuratzeko gerra piztu zen, eta ezegonkortasuna zabaldu zen, txandaketa egitea zailagoa baitzen. Gainera oposizioko alderdiak geroz eta indartsuagoak ziren. Hainbat gertakizun tamalgarrien ondoren, 1923an Primo de Rivera militarrak estatu kolpea eman zuen, eta desorden publikoa eta Espainaren arazo guztiei aurre egin nahi izan zien.

Entradas relacionadas: