Botere publikoen jarduera: argitalpen printzipioa eta ohore, intimitate eta irudi eskubideak

Electricidad y Electrónica8,84 KB

Botere publikoen jardueraren argitalpen printzipioa: arau orokorra eta salbuespenak

Orokorrean, botere publikoen jarduera publikoa da. Botereen argitalpen printzipioak honako artikuluetan jasotzen dira:

  • Botere legegilea: Salbuespena: gamaren bakoitzaren gehiengo absolutuak hala erabakitzen duenean edo gamaren erregelamenduak hala esaten duenean. Arau orokorra: bi ganbaretan geratzen dena publikatzea.
  • Botere judiziala: Salbuespena: prozedura legeak ezarritako salbuespenak egon daitezke. Salbuespen neurri hauek eskatu daitezke esateko adin txikiko baten kasuan. Naiz eta neurri hauek hartu, ikerketa publikoa ez izatea bai ikerketa amaitzean bai argitaratu behar da. Sumarioaren sekretua (secreto de sumario). Arau orokorra: jarduera (jurisprudentzia) publikoa izatea.
  • Botere exekutiboa: Salbuespena: legeak sarbidea erregulatzen du: Estatuaren segurtasuna eta defentsa arriskuan egon daitekeenean (sekretu ofiziala), pertsonen intimitatea urratu daitekeenean edo delituen ikerketa pertsonaletan. Arau orokorra: administrazioaren jarduera publikoa da arau orokor bezala.

Botere publikoen jardueraren argitalpen printzipioaren mugak, informazioa jasotzeko askatasunaren mugak bezala

a) Sekretu ofizialak (Ley de secretos oficiales)

Gai klasifikatuak edo erreserbatuak deitzen zaie. Gai hauek arautzen dituen legea 68. urtekoa da, baina 78. urtean erreformatu zuten. Nortzuk deklaratu ahal dituzten sekretu bezala, izan zen sakon erreformatutako atala. Ordutik hona legea ez da aldatu eta zaharra samar geratu da. Legearen irakurketarekin ondorioztatu daiteke botere publikoen jarduera publikoa dela. Baina batzuetan sekretua da eta kasu hauetan Sekretu Ofizialaren Legearen helburua jarduera hauen sekretutasuna babestea da. Legeari jarraiki, legeak dio deklarazio hori ministro kontseiluari eta Juntas de Jefes de Estado Mayor organoari (defentsa ministerioaren barruan dagoen organoa) dagokiola.

b) Sumarioaren sekretua eta auzien argitalpena

Sumarioaren instrukzioan

Tramitazioa prozesu penal baten lehen fasea da. Ikerketa fasea batean, instrukzio epaileak jardun dezake eta tarteko erantzukizun garrantzitsuak ditu. Ikerketa fasea izanik, ikerketa horrek inolako instrumisiorik gabe egin nahi du epaileak. Beraz, prozesu penalaren sumario fase horretan, epaileak sumario hori sekretu izatea deklaratu dezake. Boterearen judizialaren jarduera, arau orokor bezala publikoa den arren, zilegi da sumario bat sekretu deklaratzea. Sumarioaren instrukzioaren arau orokorra publikoa izatea den arren, praktikan gehienetan ez da horrela gertatzen, eta ia beti sekretua izatea bilatzen delako.

Ahozko epaiketetan

Prozesu penalaren bigarren fasea da. Arau orokor bezala, Konstituzioari jarraiki, epaiketa publikoki (ateak zabalik) egitea litzateke. Baina zenbait kasutan zilegi tzat jotzen da ahozko epaiketa publikoa ez egitea, ateak itxita egitea. Horretarako Audientzia Nazionaleko aretoak azaldu behar dira zerbaitengatik eta burutuko da ateak itxita; izan ere, horrela egitea erabakitzen denean justifikatua egon behar da. Ateak ixteak ez du esan nahi sekretua denik, izan ere, publikoki esan da bertan sartzeko aukera dutenek bertan sartzeko baimena dutelako.

c) Administrazio publikoetako artxiboetan eta erregistroetan sartzeko eskubidea

Administrazioaren artxiboetan sartzeko arau orokorra 30/1992 Lege Organikoan jasotzen da. 37. artikuluan administrazioaren dokumentuetara iristeko, oinarrizko baldintzak edo mugak ezartzen dira. Arau orokor bezala, administrazioko artxibo dokumentu bat edonork eskuratu dezake (pertsona fisikoa zein juridikoa). Ezin da edozein dokumentu eskuratu. Bakarrik eskuratu daitezke itxita dagoen espediente bateko dokumentuak. Dokumentu bakoitza banan-banan eskatu behar da, ezin da alor bati buruzko informazio osoa eskatu; dokumentua zehaztu behar da. Administrazioak erabaki dezake eskatutako dokumentua ez ematea zirkunstantziak direla medio.

Administrazioak justifikatu behar du erabaki horiek. Erreklamazio bat egin nahi baduzu administrazioaren ezetza jasotzen duen justifikantea behar duzu. Dokumentu bat eskatzen duzunean, ez duzu originala jasoko. Dagokion tasa ordainduz, dokumentu horren kopia bat jasoko duzu. Zenbait dokumentu ezin dituzu inork eskuratu, legeak debeku bat ezartzen duelako. Badaude beste arau berezi batzuk.

Ohore, intimitate eta irudi eskubideen kontzeptua

Ohore, intimitate eta irudi eskubideak Konstituzioaren 20.4 artikuluan izendatzen dira, 20.1 artikuluan aipatzen diren eskubideen mugak bezala, hauen artean gatazkak sor daitezkeelako (informazio eta adierazteko askatasuna vs. ohore, intimitate eta irudi eskubideak). Ohore, intimitate eta irudi eskubideak era desberdinetan urra daitezke. Eskubide hauek urratzeko era desberdinak daudenez, ordenamendu juridikoak tresna desberdinak erabili ditu hauek zuzentzeko. Ohore, intimitate eta irudi eskubideak oinarrizko eskubideak dira baina Konstituzioak, Zigor Kodeak edota 1/1982 Lege Organikoak ez dute hauei buruzko definizio juridikorik ematen. Hala ere, hauek babesten dituen legeak, ekintza urratzaile bat zer den definitzen du, eta horrela jakin daiteke eskubidea urratu den ala ez. Hauda, iraina definituz, erabakiko da nola babestu zure eskubidea, ulertzen delako hau urratu egin dela. Eskubide hauen inguruan sortzen diren gatazketan oso garrantzitsuak dira "erabilera sozialak" (usos sociales) deiturikoak. Norberak egiten dituen ekintzak garrantzitsuak dira, izan ere zure ekintzen bidez ondoriztatuko da zuk nola analizatu dituzun zure O, I eta I eskubideak babestu.

Ohore, intimitate eta irudi eskubideak babesteko bideak: babes-bide zibila eta babes-bide penala

a) Babes-bide zibila

Ohore, intimitate eta irudi eskubidearen kontrako edozein motatako intromisio ilegitimo deritzon ekintza baten aurrean babesa lortzeko prozedura arautzen du. Legeak, egindako kalteak konpontzeko aurreikusten dituen tresna indemnizazio ekonomikoa da. Ohore, intimitate eta irudi eskubideen ezaugarriak:

  • Ukaezintasuna: eskubide hauek ezin dira utzi. Intromisio ilegitimo baten aurrean ez badute demanda bat jartzen, ez dute esan nahi eskubide horri uko egin diotenik, eskubide horiek ukaezinak direlako.
  • Besteren ezintasuna: eskubide hauen inguruko arazoak pertsonalak dira, beraz pertsona bakoitzari dagokio eskubide hori. Eskubide horien titularrak ezin dio bestebati lagata horietatik ekinaz ateratzeko.
  • Preskribitu ezintasuna: epeak bi motatakoak izan daitezke: kaduzidadezkoa eta preskripzioa. Eskubide hauek ez dira agortzen. Agortu egiten den ajazandako urraketaren aurrean demanda jartzeko epea da, baina eskubidea aldiz ez da agortzen.

Ohore, intimitate eta irudi eskubideak pertsonalisimoak direnez, intromisio ilegitimo baten aurrean eskubidearen titularra da legitimatu bakarra eskubide hori babesteko. Eskubidearen babesaren legitimazioa demanda jarritakoari dagokio, baina hau hilezkero, legeak arautzen ditu nortzuk dauden legitimatuta eskubide hauek babesteko: helburu horretarako testamentuan izendatua izan den pertsona. Honen ezean bakoitzaren ezkonkidea (cónyuge) legitimatua dago. Ondorengoak (semeak) eta geroago aurrekoak (gurasoak) eta bestelako ahaideak (anai-arrebak…). Aurrekoak egon ezean Ministerio fiskala (hiltzeko eta 80 urtetan zehar izandu legitimazioa). Intromisio ilegitimoak ekintza negatiboak dira baina ez dira delituak. Demanda jarri dutenek ez dute zigor penalik izango baina demanda jarri duen pertsonari kalte-ordaina ordaindu beharko dio. Intromisio ilegitimo bat egiten den momentutik ohore/intimitate/irudi eskubidea urratu dela ondorioztatzen da.

b) Babes-bide penala

Zigor Kodeak ohore, intimitate eta irudi eskubidea urratu dezaketen irainak eta kalumniak delitu gisa deskribatzen ditu.

  • Iraina: pertsona baten izena onaren eta ustearen kontra egiten den oro.
  • Kalumnia: pertsona bat delitu baten egilea dela leporatzen zaionean. Hau iraina baino larriagoa denez, zigorra erregogorragoa izango da. Exceptio veritatis deritzo, demandatua egiaztatzen duenean esandakoa egia dela. Honek ondorio ezberdinak dakar:

Kalumnia delituetan, kaltea eginduenak frogatzen baldin badu inputatu duenaren egiazkotasuna, erantzukizun penalez salbuetsita dago. Iraina delituetan erantzukizun penalez salbuetsita geratu daiteke soilik kasu jakin batean. Soilik egindako irainak edo adierazpen horiek kargu publikoetan eta honek betetzen duen lanari zuzenduta badaude, orduan libre geratuko litzateke.

Descargar

PDF Word HTML