Boleiboleko Oinarrizko Teknikak eta Arauak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB

Oinarrizko Jarrera

Belaunak flexionatuta eta gorputza aurrerantz zertxobait makurtu. Oinak banandu eta bat pixka bat aurreratu. Besoak flexionatuta eta gorputza aurrean ipini.

Hatz Ukitua

Baloiaren atze eta azpialdean kokatu. Oinak baloia pasa nahi duzun norabidean jarri. Ukalondoak flexionatuta, eskuak kopetaren aurrean, esku-ahurra gorantz begira eta hatzak ondo irekiak. Bi eskutako hatz lodiek eta erakusleek triangelu bat osatu behar dute. Baloia hatz-mamiekin ukitu behar da. Malguki baten modura, besoak eta zangoak luzatu baloia gorantz bidaliz.

Besaurre Ukitua

Baloiaren atzean kokatu. Oinak baloia pasa nahi duzun norabidean jarri. Zangoak ondo flexionatuta eta enborra aurrerantz makurtu. Besoak luzatu erabat, lurrarekiko 45 gradutan mantenduz. Esku bateko hatzak beste eskuko hatzen gainean gurutzatu. Malguki baten modura zangoak luzatu. Saiatu baloia eskumuturrekin jotzen; eskuak ez dira gorantz altxatzen eta ukalondoak ez dira makurtzen.

Sakea

Bi sake mota daude:

Sake Arrunta

Zelaiaren atzealdean kokatu, ezkerreko oina aurreratu marra zapaldu gabe eta zangoak flexionatuta. Baloia ezker eskuarekin mantendu gerri parean. Eskuin eskua atzerantz luzatu eta pendulu baten moduan aurrerantz ekarri. Baloia azpialdetik kolpatu esku-ahurra erabiliz. Besoak baloiaren norabidea jarraitzen du kolpatu ondoren.

Errematea

Bizpairu pausuko lasterketa txiki baten ondoren, gorantz jauzi egin altuera gehien lortzen ahaleginduz. Eskuin eskua buru atzealdera eraman eta baloia gure aurrealdean kolpatu, eskua zurrun mantenduz.

Blokeoa

Saretik gertu, baina hau ukitu gabe, bi oinekin batera gorantz salto egin. Saltoa aurkariak erremateko saltoa egiten duen unean egingo da. Besoak gorantz ondo luzatu, eskuak irekiak bata bestearen ondoan eta hatzak zurrun mantenduz.

Erorketa

  • Albokoa: Normalean baloia esku bakarrarekin kolpatu ondoren, jokalaria jirabiran eroriko da.
  • Aurrerantz: Jokalariak plantxan baloia kolpatu du eta, ondoren, besoak, bularra eta sabela lurrean ipiniko ditu kolpea arintzeko.

Oinarrizko Jokaldia

Erremateak 2 eta 4 zonetatik egiten dira.

Hondartza Boleia

Talde bakoitza bi jokalariz dago osatuta. Zelaia 8x16 metrokoa da. Partiduak 21 puntura dira, 2 set; hirugarren set bat behar izanez gero, 15 puntura jokatzen da.

Entradas relacionadas: