Bizikleta-irteerak gidatzeko gida praktikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
con un tamaño de 2,6 KB
1. Gidatu
- Taldea ahalik eta bilduen mantendu.
- Erritmoa taldeari egokitu, bezeroen aniztasuna kontuan hartuz.
- Gida direnek ibilbidea ondo ezagutu beharko dute.
- Gune arriskutsuen berri eman (bide nagusia, lokatza...).
- Geldiadiak aurretik zehaztu (atsedenak, ura, arazo mekanikoak...).
- Gidarien eginkizunak:
- Talde aurrean: Taldea gidatu eta aholkuak eman.
- Talde atzean: Animatzeaz arduratu, arazo mekanikoak eta istripuak kudeatu.
2. Informatu
Informazio zehatza emateaz arduratu beharko dira:
- Aspektu teknikoak.
- Ura eta elikadura.
- Bizikletaren posizioa eta kadentzia.
- Komunikazio-sistema bat ezartzea komenigarria da gidarien artean eta bezeroekin.
3. Saihestu
- Eguraldia: Irteera eguneko baldintzak kontuan hartu eta ekipamendu egokia gomendatu.
- Segurtasuna: Mekanika-elementuak eta botikina eraman.
- Baliabideak: Janari eta ur gehiago eraman.
- Ibilbidea: Ruta eta bidexkak ondo ezagutu; larrialdietako telefonoak eskura izan.
- Ingurunea: Kontuz animaliekin eta geldialdiak leku seguruetan egin (haizetik babestuta, itzaletan...).
- Komunikazioa: Bezeroei etengabe informazioa eman (kokapena, arriskuak, hidratazioa).
4. Prestatu
- Baimen bereziak kudeatu eremu pribatuetatik pasatzeko.
- Segurua kontratatu eta irteerako zerbitzu bereziak aurrez hitzartu.
- Bezeroei irteeraren informazio zehatza eman: kilometroak, desnibela, zailtasuna, arropa eta geldialdiak.
5. Dinamizatu
- Bizikleta-irteera ez da soilik pedalei eragitea; paisaia, kultura eta historia ezagutzeko aukera ere bada.
- Dinamizazioa taldearen arabera egokitu (umeak, gazteak, helduak).
- Jolasak edo ariketak prestatu taldea animatzeko.
- Feedback: Irteera amaieran bezeroen iritzia jaso, gidari gisa hobetzen jarraitzeko.
6. Beste hainbat aspektu
- Gidariaren profila: Egoera fisiko ona, itxura zaindua eta lehen sorospenen ezagutza ezinbestekoak dira.
- Helburua: Bezeroek irteera pozik bukatzea, errepika dezaten.
- Gidarien posizioa:
- Gidari bakarra: Aurrean joango da. Taldean konfiantzazko bezeroren bat badago, atzean jar daiteke.
- Bi gidari: 6 bezero baino gehiago izanez gero, bat aurrean eta bestea taldea ixten joango da.