Bio 2.1

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8 KB

fotosintesia eta ekoizpena

Ekoizpen primarioa eta sekundarioa

  • Fotoautotrofoek fotosintesi bidez hartutako substantzietatik:
    • Energia lortu
    • Soberan dutena biomasa bihurtu
  • E. Primarioaàez organikotik organikoa sortu (autotrofoak)
  • E. Sekundarioa edo kontsumitzaileaàbeste izaki bizidun batk lortutako organikotik substantzia propioak produzitu (heterotrofo)

Eraginkortasun energetikoa edo ekologikoa

  • Energiaren zati bat lan bihurtzen da eta bestea xahutu egiten da.
  • Ekoizpen guztia= metabolismoa + ekoizpen garbia
    • Ekoizpen gordina/guztia: fotosintesiaren kasuan molekula organikoetan bildutako energia kantitate jakina
    • Ekoizpen garbia: produkzio guztiari kostuak edo gastuak kentzean geratutakoa

2.2. Kate, sare eta piramide trofikoak

  • Ekosistema batean izaki bizidunek duten elkarrekiko dependentzia arrazoi bat elikadura da (harreman trofiko edo elikadura harremanak)
  • Sare trofikoa: ekosistema batean bizi diren populazioak eta beraien arteko harremanak erregistratzean sortzen den sare trinkoa.
  • Kate trofikoak: C atomo batek (adib.) ekoizle primarioetatik hasita hainbat kontsumitzaileen konposiziotik pasaz sortzen den segida irudikatzen duen eredua.
    • Maila trofikoak:
      • Organismoak esplotatzen duten maila trofiko gorenaren arabera kokatzen dira.
  • Piramideak:
    • Biomasa piramideak: maila jakin batekoek behekotik jasotako materia eta energiaren zati txiki bat goikora pasatzen dela irudikatzen du.
      • Beraz, energia erabilgarria gutxituz joaten da mailatik mailara.
    • Energia piramidea: maila trofikoetako produkzioa irudikatu.
      • Beti produkzio gordinaren eta kontsumitutakoaren diferentzia handiagoa da beheko mailetan, beraz ez daude alderantzizkoak.
      • Forma:
        • Pasatzen den kantitatearen arabera
        • Hurrengo mailara pasatzeko energia, bihurtzeko eraginkortasunaren araberakoa

Produkzio gordina eta garbia ekosistemetan

  • Ekoizpen gordina= arnasketa+ekoizpen garbia
    • Ekoizpen gordina: denbora bitarte jakin bateko ekoizpen primarioa
    • Arnasketa: autotrofoek energia lortzeko erabiltzen duten ekoizpen gordinaren zatia
    • Ekoizpen garbia: kontsumitzaile primarioek aprobetxa dezaketen soberakina.

3.- Materiaren zirkulazioa

  • Ziklo biogeokimiko: naturan ezinbestekoak diren elementuak maila trofiko eta biotopoan (bizidunen egiturak sortu eta mantenduz eta hauen funtzionalitatea ziurtatuz) birziklatzean egiten duten desplazamenduen segida.
    • Biologiarekin eta geologiarekin lotura duten osagaiak izendatu.
    • Zikloa (1-2-3-4-1…):
  • Autotrofoek materia minerala hartu eta organiko bihurtu
  • Kate trofikoekin beste organismo batzuetara pasa
  • Pasatzean zatika inorganiko bihurtzen joan
  • Mikroorganismo transformatzaileek hori hartu eta ekoizleek aprobetxatzeko bihurtu.

3.1.- Ziklo biogeokimikoak

Uraren zikloa

  • Ura hidrogenoz eta oxigenoz osatua da
  • Galera garbirik gabe ixten da uraren zikloa
    • Magmaren aktibitatetik ere isurtzen da, galerak betetzen.

Karbonoaren zikloa

  • Landare berdeek hidrosfera eta atmosferako CO2 hartu eta sintetizatu
  • Landare-materia organikoa 1. eta 2. mailako konts. eta deskonposatzaileetatik pasa
    • Parte bat CO2 bihurtu arnasketan
    • Beste zati bat lurzoruan ikatz edo petrolio modura
      • Erretzean CO2 bihurtu
  • CO2 zati bat karearrietara pasatzen da

Oxigenoaren zikloa

  • Oxigenoa biomolekuletan funtsezko elementua da eta bizidunen prozesu metaboliko askotan hartzen du parte.
    • Arnasketa: atmosferatik eta hidrosferatik oxigenoa hartu eta CO2 askatu.
    • Fotosintesia: CO2 hartu eta oxigenoa askatu atmosfera eta hidrosferara.

Nitrogenoaren zikloa

  • Atmosferako N2àAmoniako NH3: bakterio bidezko finkapena edo tximisten deskarga elektrikoen ondorioz.
  • Amoniako àNitrito NO-2à Nitrato NO-3: bakterio nitrifikatzaileak
  • Nitrato (uretan)àLandare (asimilazio edo xurgapenaren bidez)àAnimaliak
  • Animali eta LandareàAmoniako: deskonposatzaileek nitrogenoa degradatu eta amoniakoa sortu (amonifikazioa)
  • NitratoàAtmosferako N2: bakterio desnitrifikatzaileak

Fosforoaren zikloa

  • Fosforoa naturan fosfato moduan agertzen da, harri fosfatatu edo guano gisa.
  • Bizidunetan biomolekula askoren osagai nagusietakoa da (ADN adib.)
  • Uretan disolbatuaàLandareetaraàElikadura katera.
    • HondakinakàHaitz fosfatatuak: hezurdurak lurreratuz
    • HondakinakàUretaraàItsasoaà
      • ArrainàHegaztiàGuanoaàLurzorua
      • Itsaspean sedimentatu (ezin da berrerabili prozesu geologiko handi batek azalera ateratzen ez badu)

4.-ekosistemen aldaketa naturalak

  • Urteetan zehar ekosistema baten komunitatean eta baldintza fisikoetan aldaketak daude, hauek segidak eta fluktuazioetan taldeka daitezke.

segidak

  • Segidak: komunitateetan gertatzen diren aldaketa mailakatuak dira eta nahiko egonkorra den komunitate-mota sortzen dute.
    • Garapen-aldiak mailakatuak eta gero eta konplexuagoak dira
    • Etapa horien iraupena oso aldakorra da
  • Prozesuan zehar komunitateei biotopoaren baldintza berriek eragiten diete
    • Baldintza horietara hobeto egokituak dauden espezie bat agertzean bertako batzuk ordezkatuko ditu
  • Komunitateek bata bestearen atzetik izaten dute segida, biotopoan egonkor kontserbatzeko gai izan arte (Klimax)
    • Batzuk area geografiko batek beti klimax berdina emango duela diote
    • Beste batzuk komunitate bakoitza errepika ezina dela
  • Motak
    • Lehen mailako segida: aurretik bizitzarik izan ez duen area despopulatu batean hasten denari.
    • Bigarren mailako segida: hondamen ekologiko baten eraginez hondatua geratu den biotopo batean hasten denari.
      • Lurzorua eta landaredia ez dira guztiz hondatuak izan.

Entradas relacionadas: