Natuuuuuuuuu ekoizleak....

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,19 KB

Biosfera, ekosfera eta ekosistemak.

Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari biosfera deritzo.
Elementu hauek osatzen dute ecosistema: leku jakin batean bizi diren izaki bizidunek, izaki bizidun horien eta haiek bizi diren toki fisikoaren arteko harremanek, leku horren ezaugarriek, eta ingurunearen eta organismoen arteko harremanek.
Lurrean ecosistema asko daude. Batzuk uretakoak dira, ibaiak, urmaelak itsas ondoak adibidez. Eta lehorrekoak basamortuak, oihanak eta belardiak dira adibidez.
Planetan hedadura handia duten lehorreko zenbait ekosistemari biomak derrites.
Lurreko ekosistema guztiak elkarri lotuta daude, ekosistema guztien multzoari exosfera esaten zaio.
ekosfera deritzo gure planetako ekosistema guztien multzoari. Ekosferaren alde bizia biosfera da.

Ekosistemen osagaiak

Bi osagai dituzte: biozenosia eta biotopoa.
Biozenosia: ekosistemako izaki bizidunen multzoa da. Biozenosia deskribatzeko datu hauek behar ditugu:
- ekosistemako izaki bizidunen zerrenda, espezie bakoitza zer ehuneko den.
- izaki bizidun horien artean zer arreman dauden.
Izaki bizidun batzuk egotearen eraginez sortzen diren faktoreei faktore biotikoak deritze.
Biotopoa: ekosistemako alde ez - organikoa da. Harriek, haireak…
- Ekosistema zer motatakoa den: urmaela, parkea…
- ekosistemaren bereizgarri diren parametro fisikoen eta kimikoen zerrenda: argi kantitatea, temperaturak…
Inguruneko eragile fisikoei eta kimikoei faktore abiotikoak deritze.
Ekosistemen osaera eta funtzionamendua aztertzen duen zientziari ekologia deritzo.

Habitata eta txoko ekologikoa

- habitata: ekosistema batean espezie bateko banakoek bizitoki duten leku fisikoa da. Barne hartzen ditu espeziea bizitzeko beharrezkoak diren natura - baldintzak.
- txoko ekologikoa: especie batek dagokion ekosisteman zer - nolako eginkizuna duen adierazten du. Alderdi askok finkatzen dute: especie horrek zer portaera duen, zer jaten duen, elikagai hori zer lekutan aurkitzen duen, zer harrapariren elikagai den.

Izaki bizidunen elikadura ekosistemetan.

Izaki bizidun guztiek energia behar dute, bizi - funtzioak egiteko, eta elikagaietan diren mantenugaietatik lortzen dute energia hori.
- ekoizleak: beren materia organikoa sortzen dute, materia ez - organikotik fotosintesia egiten dute. Adibidez: landareak, zenbait bakterio eta algak
- kontzumitzaileak: - lehen mailakoak. Belarjaleak. Belarra janez elikatzen dira.
- bigarren mailakoak: haragijaleak. Belarjaleak janez elikatzen dira.
Batzuk orojaleak dira belarra ere jaten dute.
- hirugarren mailakoak: marrazoak, sugeak, arrano sugezalea.
Animali belarjaleak nahiz haragijaleak jaten dituzte.
- deskomposatzaileak: materia organikoa deskonposatuz elikatzen dira.

Harreman trofikoak

Elkar janez elikatzen diren izaki bizidunen arteko harremanei deritze harreman trofikoek.
Hiru modu daude: Kate trofikoak, sare trofikoak eta piramide trofikoak.






Piramide trofikoak

Piramide trofikoen bidez grafikoki adierazten da zer - nolako aldaketak dauden ekosistema bateko maila trofikoen artean.
Piramidearen oinarria organismo ekoizleei dagokie, eta haren gainean gainerako mailak jartzen dira.

Kopuruen piramideak
Ekosistema batean maila trofiko bakoitzeko zenbat banako dauden adierazten da.

Biomasaren piramideak
Piramide - mailek maila trofiko bakoitzaren biomasa adierazten dute. Biomasa deritzo materia organikoaren kantitateari, honela neurtzen da: ekosistema batean azalera - edo bolumen - unitateko dagoen materia organiko lehor guztia, gramotan edo kilogramotan neurtzen da.

Energiaren piramideak
Piramide - maila bakoitzak adierazten du zenbat energia pilatu duen maila trofiko horrek. Horrelakoek ematen dute informazio gehien, maila trofikoen arteko energia - fluxua adierazten baitute. Inoiz ez dira alderantzikatuak.

Ekoizleen eta deskonpozatzaileen eginkizuna.

Ekoizleak: ez dute materia organikorik hartzen. Zeinek bere materia organikoa sortzen du, substantzia ez - organikoak erabiliz: karbono dioxidoa, gatz mineralak eta ura hartuz.
Fotosintesiaren bidez, ekoizleek materia organikoa sortzen dute, eta materia organiko hori kontsumitzaileek erabiltzen dute gero.
Materia organikoa izaki bizidun batzuetatik beste batzuetara igarotzen da. Eta azkenean, hondakin organikoak eratuko ditu.
Deskomposatzaileak: hondakin horietan deskonposatzaileek jarduten dute. Organikoetako proteinak, koipeak eta gluzidoak substantzia ez - organiko bihurtzen dira: karbono dioxido, ur, gatz mineral… ekoizle autotrofo fotosintetikoek berriro erabiltzen dituzte.

Materia eta energia ekosistemetan.

Ekosistema guztietan, bi prozesu gertatzen dira aldi batera: energia fluxua eta materiaren zikloa.
Energia fluxua: energia argi - energia moduan sartzen da, eguzkitik dator eta organismo fotosintetikoek energia kimiko bihurtzen dute. Energia kimikoa ekoizleen materia organikoan pilatzen da, eta modu horrexetan igarotzen da maila trofiko batzuetatik besteetara.
Noranzko bakarrekoa da. Organismoek energia osoaren zati bat soilik baliatzen dute bizi funtzioak agiteko, arnasketan energia apur bat galdu egiten baita eta ez da berriro erabiltzen.
Materiaren zikloa: materia birzikatu egiten da, eta ez da galtzen. Organismo ekoizleek materia ez - organikoa hartu eta materia organiko bihurtzen dute ondoren, materia organiko hori kontsumitzaileen maila batzuetatik besteetara igarotzen da. Ekoizleak nahiz kontzumitzaileak hiltzen direnean, organismo deskonpoatzaileek materia ez - organiko bihurtzen dituzte haien gorpuzkiak. Gero, substantzia ez - organiko horiek ingurunera igarotzen dira eta handik berriro ekoizleengana.

Entradas relacionadas: