Bigarren Mundu Gerra: Gertaera Nagusiak eta Bilakaera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,31 KB
Bigarren Mundu Gerra: Gertaera Nagusiak
Gerraren Hastapenak eta Alemaniako Ofentsiba (1939-1941)
Alemaniako armadak, hasieran, bat-bateko gerra (Blitzkrieg) mota erabili zuen, gerra bere alde garatuz 1941. urtera arte. Hegazkinek eta tankeek aldi berean erasotzen zuten. Hasierako inbasioak:
- Danimarka, Belgika eta Herbehereak inbaditu zituen.
- Frantzian, Alemaniako armada iparraldetik Parisera iritsi zen. 1940an, Pétain mariskalak armistizioa hitzartu zuen. Ordea, Britainia Handitik nazien aurkako erresistentzia antolatzen zen.
Ingalaterrako Gudua eta Afrikako Frontea
1940ko udan, Alemaniak Ingalaterrako Gudua hasi zuen, baina Erresuma Batuko abiazioa boteretsua agertu zen. Alemaniak eraso modua aldatu eta uharteak bonbardatu zituen, baina ez zuen menderatu.
Afrika gerra-gune izan zen, ordurako Alemaniak Italiarekin bat egin baitzuen. Afrikan, nazien helburuak hauek izan ziren:
- Suezko kanala eta bertako petrolio-putzuak bereganatzea.
Ekialdeko Frontea eta AEBen Sarrera (1941)
1941eko udan, naziek Errusia inbaditzera joan ziren. Sobietarrek Leningradeko hirian gelditu zituzten naziei, eta negua aprobetxatuz SESB militarki berrantolatzeko eta hornitzeko aukera izan zuten.
1941. urtean, Japoniako armadak AEBko base militar bati eraso zion eta, ostean, AEB gerran sartu zen.
Gerraren Bilakaera eta Aliantzen Garaipenak (1942-1943)
Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak gerran sartzean, gauzak asko aldatu ziren:
- Afrikan: Erresuma Batuko armadak Alemania garaitu zuen eta Marokon eta Aljerian lehorreratu ziren.
- Sobietar Batasunean: Stalingradeko guduan Alemaniako armada garaitu zutenetik, naziek atzera egin zuten.
- Ozeano Barean: AEBko armadak Japonia garaitu eta inguruetako hainbat uharte bereganatu zituen.
- Italian: AEBko armada Sizilian lehorreratu ondoren, Italia faxistak ezin izan zituen gelditu. Mussolini kendu zuten.
1942-43 urteetan, partisano antifaxistek, Alemaniako bonbardaketa masiboek eta aliatuen antolamendu hobeak nahiz kopuru nagusitasunak etsipena eragin zien faxistei.
Aliatuen Azken Ofentsiba eta Gerraren Amaiera (1944-1945)
1944ko hainbat ekintza erabakigarri:
- Partisano antifaxistek Balkanetan, Europako ekialdean eta beste hainbat lekutan nazien aurka borrokatu zuten.
- Sobietar Batasuneko armadak alemaniarrak Sobietar Batasunetik, Poloniatik eta Errumaniatik kanporatu zituen.
- Italiako penintsulan, aliatuak hegoaldetik sartu ziren. 1944an Erromara iritsi ziren eta Mussolini atxilotu eta exekutatu zuten. Italiak aliatuekin armistizioa sinatu eta Alemaniari gerra deklaratu zion.
- Frantzian, 1944ko ekainean aliatuak Normandian lehorreratu ziren. Abuztuan Parisen sartu ziren eta irailean Anberesen.
- Alemanian, Sobietar Batasuneko armada ekialdetik sartu zen eta beste aliatuak mendebaldetik. Alemania errenditu zen.
Ozeano Bareko Gerraren Amaiera
Ozeano Barean, gatazkak jarraitzen zuen, Alemaniaren kapitulazioaren ostean. Japoniak, aurretik errenditzeko presioa izan arren, bi lehergai atomiko jasan behar izan zituen: Hiroshima eta Nagasakin.