Bigarren Industria Iraultza eta Kapitalismoaren Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,53 KB
II. Industria Iraultza eta kapitalismo oligopolistikoa
1870. urtetik aurrera, aldaketa nabarmenak gertatu ziren Europan, AEBn eta Japonian, bereziki AEBn eta Alemanian. Aldaketa nagusiak:
- Oinarri zientifikodun aurrerapen teknologikoak.
- Nekazaritzako berrikuntzak (agroindustria, makineria berriak...).
- Energia berrien erabilera (petroleoa, elektrizitatea).
- Enpresa industrial handiak eta multinazionalak (eskalako ekonomiak, lanaren zatiketa, kudeaketa-teknika berriak...).
- Banku handien sorrera.
Industria-politikak protekzionismoan oinarritu ziren. AEB nagusitu zen, eta Espainian, adibidez, arantzelen bidez garatu zen industria.
Konkurrentzia perfektuko kapitalismoaren bukaera
XIX. mendearen amaierara arte iraun zuen. Amaitzearen zergatiak: saltzaileen prezioen gaineko eraginaren hazkundea, enpresa industrial handien sorrera, korporazio-egiturak, kapital-kontzentrazio handiak, lehiaren areagotzea eta bezeroen negoziazio-ahalmena.
Sektoreak, enpresak eta industria-politikak II. Mundu Gerraren ondoren
1944-1970 bitartean, mendebaldeko gizartean aldaketa sakonak izan ziren:
- Teknologia-berrikuntzak: Etxetresnak, automobila, kimika, farmazia...
- Informazio eta komunikazio teknologien garapena.
- Kudeaketa-sistemen sendotzea (lanaren banaketa zientifikoa, kostuen kontabilitatea...).
Ondorioz, errentagarritasuna eta produktibitatea handitu ziren. Gainera, soziokulturalki beste aldaketa batzuk gertatu ziren: kontsumismoa, demografia-hazkundea eta hezkuntza-mailaren hobetzea.
Bretton Woods eta nazioarteko erakundeak
1944an, 44 herrialdek Bretton Woods ituna sinatu zuten. Protekzionismoaren ordez librekanbismoa ezartzea zuen helburu, herrialdeen arteko erlazio komertzial eta finantzarioak erraztuz. Globalizazio moderatua ekarri zuen eta hiru erakunde sortu ziren:
- Munduko Bankua: Herrialde txirotuenak ekonomikoki berpizteko, bonu eta maileguen bidez.
- Nazioarteko Diru Funtsa (NDF): Transakzio internazionalei segurtasuna emateko; nazioarteko ordainketak eta kanbio-tasak finkatzen ditu.
- GATT: Arantzelak murrizteko eta esportazioak zein inportazioak bultzatzeko.
Industria-politikak herrialdeka
AEB
- Multinazionalak eta enpresa transatlantikoak: Bertikalki integratutakoak eta egitura multidibisionalekoak.
- Defentsa-politika eta teknologia altuko industrien garapena.
- Merkataritza-protekzionismoa.
- Laborategi publikoen sendotzea (DARPA, NIH...).
- Spin-off ereduak eta Silicon Valley.
Mendebaldeko herrialdeak
- Erresuma Batua: Sektoreen nazionalizazio handia (elektrizitatea, ikatza, trenbideak...) eta garapena bultzatzeko erakundeen sorrera.
- Frantzia: "Plangintza indikatiboa" garatu zen.
- Alemania: EOI (Esportaziora Orientatutako Industrializazioa) garatu zuen, industria-politika sendoarekin eta finantziazio handiarekin (Hausbank, Sparkass...).
Garapen bideko herrialdeak
- Asian: Japonia, Hego Korea, Singapur eta Taiwanek EOI garatu zuten. Japoniak industria-politika sendoa izan zuen MITI-ren bidez, kudeaketa-teknika berriak eta kalitatea lehenetsiz.
- Latinoamerikan: IOI (Inportazioak Ordezkatzeko Industrializazioa).