Bigarren industria iraultza: faseak eta ondorioak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,38 KB
Faseak
Bigarren industria iraultza
1. Energia-iturrien probak
Energia-iturri berriak probatu zituzten; elektrizitatea eta petrolioa.
2. Industria berriak sortu ziren
- A) Siderurgikoa: Bessemer labea asmatu zen, eta horren ondorioz altzairu ekoizteko prozesua merkeagoa izan zen.
- B) Elektrizitate-industria: Elektrizitatea ekoizteko eta banatzeko sortu zen. Horrek aukera eman zien garraio eta komunikazio berriak erabiltzeko.
- C) Kimika-industria: Petrolioari eta kautxuari esker sortu ziren produktuak, adibidez goma eta tindagaiak.
3. Geografia industrialeko aldaketak
Britainia Handiak nagusitasuna galdu zuen industrian, eta Alemania eta Estatu Batuetako industriek hartu zuten lehentasuna.
Ondorioak
1. Finantzak eta sozietateak
Fabrikak gero eta handiagoak zirenez, diru gehiago behar zuten makinak erosteko eta langile asko kontratatzeko. Horregatik bankuak sortu ziren eta enpresei dirua utzi zieten. Sozietate anonimoak ere sortu ziren. Hau da, jendeak lortutako irabaziekin enpresek akzioak erosten zituzten.
2. Ekoizpen-sistemaren aldaketa
Ekoizpen sistema aldatu zenez, prezioak jaitsi egin ziren.
- A) Taylorismoa: Langileek lanaren zereginak espezializatzen zituzten, lana denbora laburragoan egiteko.
- B) Fordismoa: Muntaketa-kate baten bitartez langileek beti lan berdina egiten zuten.
3. Demografia-azkundea
- A) Heriotza-tasa jaitsi zen elikadura, higiene eta medikuntzari esker. Bizi-itxaropena luzatu zen.
- B) Ugalkortasun-tasa igo zen. Ekonomia hobetu zenez, bikoteek gazteago ezkondu ziren.
4. Hirietaranzko migrazioak
Merkataritza-lanak mekanizatu ziren eta nekazari askok hirietara joan behar izan zuten lan bila.
5. Migrazioak beste kontinenteetara
Migrazioak beste kontinente batzuetan ere gertatu ziren: Amerikara, Australiara, Zelanda Berrira.
6. Klase-gizartearen sorrera
Pertsonak beren egoera ekonomikoaren arabera taldeetan bereizten ziren:
- A) Goi klasea: Aristokraziak nagusitasuna galdu zuen; burgesiak bihurtu zen klase boteretsuena.
- B) Erdikoak: Burgesia txikia hirietan kokatzen zen.
- C) Behe klasea:
- Proletarioak: Soldata baten truke lana egiten zuten fabriketan. Haien egoera oso kaskarra zen: soldata txikiak eta lanaldi luzeak.
- Nekazariak: Oraindik gehienak ziren.
7. Langile mugimenduaren sorrera
Langileak beren lan-baldintzak oso gogorrak zirenez, hobekuntzak eskatu zituzten eta greba erabili zuten presio-tresna moduan. Bi ideologian oinarritzen ziren:
- 1. Karl Marx eta Friedrich Engels-en laguntzarekin iraultza proposatu zuten kapitalismoa suntsitzeko eta langileen boterea lortzeko.
- 2. Anarkistek estatuaren eta politikariaren aurkako jarrera izan zuten.
8. Langileen internazionalak
Sortu ziren langileen programak eta ekintzak koordinatzeko. Handik aurrera, Langileen Eguna ospatzen da urtero maiatzaren 1ean.