Bigarren Industria Iraultza: Berrikuntzak eta Garapena
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,65 KB
Industria Berriak eta Potentzia Ekonomikoak
1870etik aurrera, energia-iturri berriak probatu zituzten: elektrizitatea eta petrolioa. Hauek ikatza ordezkatu zuten. Ehungintzak nagusitasuna galdu zuen, eta sektore siderurgikoak, elektrizitate-industriak eta kimika-industriak hartu zuten haren lekua.
Sektore Industrial Nagusiak
- Sektore siderurgikoa: Bessemer labearen asmakuntzari esker, altzairua armagintzan eta ontzigintzan erabili zen, baita arkitekturan (etxe orratzak) eta ingeniaritzan (zubiak) ere.
- Elektrizitate-industria: Trenbide elektrikoa, metroa, tranbia, telefonoa eta irratia sortu ziren.
- Kimika-industria: Petrolioa eta kautxua erabiliz, produktu berriak sortu ziren: botikak, produktu sintetikoak, dinamita eta zeluloidea.
Garraiobideak eta Potentzia Berriak
Bi garraiobide berrik, automobilak eta hegazkinak, petrolioa erabiltzen zuten. Automobila 1885ean asmatu zuten; lehen hegazkin hegaldia, berriz, 1903an izan zen.
Britainia Handiko industriak lurrun- eta ikatz-mendekotasun handia zuenez, nagusitasuna galdu zuen. Industria modernoak bi herrialdetan garatu ziren nagusiki: Ameriketako Estatu Batuetan eta Alemanian.
Enpresa Handiaren eta Banka Modernoaren Sorrera
Industria-iraultzaren hasieran, enpresa gehienak txikiak ziren, pertsona edo familia bakar batenak. Industrializazio-prozesuak aurrera egin ahala, fabrikak gero eta handiagoak ziren, eta familia-enpresek arazoak izaten zituzten lortutako irabaziekin makina berriak erosteko eta langile gehiago kontratatzeko.
Horregatik sortu ziren sozietate anonimoak, non kapitala akziotan banatzen zen. Bankuak ekonomiaren funtsezko elementu bihurtu ziren: enpresei dirua uzten zieten eta jendeak bankuan gordetako aurrezkiak industrian nahiz beste negozio batzuetan inbertitzen zituzten.
Ekoizpen-sistema Berriak
Taylorismoa eta Fordismoa
Frederick Taylorrek taylorismoa izeneko sistema asmatu zuen. Langile bakoitza ataza jakin batean espezializatzen zen, eta eginiko lanaren arabera jasotzen zuen soldata. Ondoren, Henry Fordek serieko ekoizpena (fordismoa) hedatu zuen; sistema honetan, produktuak langile batetik bestera joaten ziren muntaketa-kate baten bitartez.
Enpresa-kontzentrazioa
Lehia kontrolatzeko, enpresa-kontzentrazioko prozesu berriak garatu ziren:
- Kartela
- Trusta
- Holdinga