Bigarren Errepublika Espainiarra (1931-1936): Konstituzioa, Erreformak eta Gatazka Politikoak
Bigarren Errepublika Espainiarra (1931-1936)
Gorteek konstituzio proiektuaz arduratzeko batzorde bat sortu zuten. Konstituzio hau 1931ko abenduan onartu zen, izaera demokratiko aurrerakoia zuen eta honako ezaugarri nagusiak zituen: burujabetza herrian, botere banaketa, botere legegilea (Gorteetan ganbera bakarrekoa), botere betearazlea (gobernuburua eta estatuburua bereizita), botere judiziala (epaile independenteen eskutan), eskubide zabalen aldarrikapena, elizarekin harreman arautuak (estatu laikoa) eta sufragioa (emakumeek bozkatu zuten lehen aldiz, 23 urte baino gehiagoko guztiek).
Ezkerreko eta eskuineko alderdien arteko desadostasuna gero eta handiagoa zen, batez ere erlijioaren eta autonomiaren inguruan. Gobernu sektore katolikoek dimisioa eman zuten, eta Manuel Azaña Alcalá-Zamora ordezkatu zuen. Konstituzioa Gorteetan onartu ondoren, Alcalá-Zamora berriz ere lehendakari izan zen eta Manuel Azaña gobernuburu.
Gobernu berriaren erreformak
Gobernu berri honek hainbat erreforma ezarri zituen Espainiako gizartea modernizatu eta demokratizatzeko:
- Erreforma militarra
- Estatu zentralistaren erreforma
- Nekazaritzaren erreforma
- Hezkuntza eta kultura
- Erlijioaren erreforma
- Lan erreformak
Errepublika aldarrikatzeak itxaropen handiak piztu zituen herritarren artean. Aldiz, lurjabeen eta enpresaburuen artean beldurra eta mesfidantza sortu ziren, eta Eliza ere aldarrikapenen aurka agertu zen.
Arazo ekonomikoak eta gatazka sozialak
Arazo ekonomiko ugari sortu ziren nazioarteko krisi ekonomikoagatik, Espainiako egitura ekonomiko atzeratuagatik eta gobernuak hartutako neurri ekonomikoengatik. Gizartean gatazkak sortu ziren, herritarren itxaropenak zapalduak izan zirelako. Errepublikaren erreformak gehiegizkotzat jo zituzten aldarte kontserbadore tradizionalistek eta aldarte faxistek.
Biurteko erradikala eta biurteko beltza
Ondorioz, eskuin zentroa aldarte erradikalaren inguruan bildu zen gobernuari aurka egiteko. CEDA sortu zen (Gil Robles lidergoarekin), eta 1932ko abuztuan, Sanjurjo jeneralak armadako sektore batekin aldarte tradizionalistaren eziña bideratu nahian estatu kolpea eman zuen.
Biurteko kontserbadoreak (Biurteko beltza, 1933-1935): 1933ko udazkenean, Errepublikako gobernua krisiak eta Manuel Azaña kargua utzi ondoren, Alcalá-Zamorak Gorteak desegin zituen. Ondorioz, hauteskunde dialdia egon zen azaroan. Bi indar politiko nagusi izan ziren: Alejandro Lerrouxen aldarte erradikala eta Gil Robles-en CEDA. Lerroux gobernuburu izendatu zuten eta hasiera eman zion Biurteko beltzari, horrela aurreko erreformei amaiera emanez.
CEDA gobernuan sartu zenean (1934ko urrian), faxismoa gora egin zuen, eta horrek eragin zuen ezkerreko erakundeek greba eta matxinadak egitea, inolako arrakastarik gabe.