Euskara eta Literatura Kontzeptuak

Lengua y literatura3,7 KB

Sinonimoak

  • Mehar/Zehar = zail/barna
  • Finari soldata = saiatuari diru-saria
  • Ikaraz/hedatu = beldurrez/zabaldu
  • Txit/etxola = guztiz/txabola
  • Ezkilak/Larriren = kanpaiak/larrialdia
  • Herabe/hurreratu = lotsati/hurbildu
  • Lana/adinakoa = egitekoa/modukoa
  • Entzuteko sasoia = aditzeko garaia
  • Sosik/patrikak = dirurik/poltsikoak
  • Belardian/jarraitu = landan/iraun
  • Muturtu/egin = haserretu/erantzun
  • Ehortzi/zenduaren = lurperatu/hildakoaren
  • Gomuta/uxatzen = oroitzapen/aldentzen
  • Egotzi/lehenengoz = bidali/lehen aldiz
  • Ezbeharrak/garaietan = askotan/altuetan
  • Antzina/gupidarik = aspaldi/errukirik
  • Morroiak = esklabuak
  • Lerden/hostoak = liraina/orriak
  • Iaioa/egozkorra = trebea/burugogorra

Erdarakadak

  • Geratzen zait = datorkit
  • Menderatzen du = daki
  • Gogak dauzkat = gogoa daukat
  • Jasan dituzte = izan dituzte
  • Ospatu genuen = egin genuen
  • Emango digute ezagutzera = ezagutaraziko digute
  • Arreta deitzen dit = arreta ematen dit
  • Kokatzen da = dago

XIX. Mendeko Euskal Olerkiak

Oraindik erabat alfabetatu gabeko gizartea poliki-poliki hasi zen idatziaz gozatzen, literaturaz. Estilo berri bat sortzen da, horretara, ahozkoaren eta idatzizkoaren artekoa, bietako ezaugarriak aldean dituena: erdi-ahozkotasunaren estiloa.

  1. Gizarte hierarkizatu tradizionala dakarte.
  2. Elizaren eta kristau fedearen itzala sumatzen da.
  3. Garaiko gatazka politikoaren isla.
  4. Euskal berezitasuna nabarmentzea.
  5. Baserri munduko ikuspegia da nagusi.
  6. Bertsolarien ohiko moldeetan idazten dute.

Literatura Komunikazio Elementuak

  • Igorlea: literatura hizkuntzan autorea da, hitzez baliatuz, apropos zerbait sortzen duen artista. Kulturaz jantzia, sentsibilitate handikoa eta behatzaile zorrotza. Ez ditu ezagutzen bere obraren hartzaileak eta ez du haiekin berehalako harreman komunikatiborik.
  • Mezua: literaturgileak esana ez dago berehalakotasun praktikoari begira. Mezu hori denbora-pasarako, entretenitzeko... beti norabide bakarrekoa, finkoa eta aldagaitza da. Emana dago eta betirako emana egon ere.
  • Hartzailea: testua nolabaiteko jakin-minez, olgeta-asmoz edota aisia eta plazer-desio hutsez irakurtzen duen norbait da. Berak erabakiko du nola, noiz eta zenbat denbora luzatuko den komunikazio hori, eta irakurtzen duenarekin ados egon daitekeela edo ez.
  • Testuingurua: ere berezia du komunikazio literarioak. Ez dago igorlea eta hartzailea lotzen dituen ingururik. Lan literario berak sortu behar du bere testuingurua, bere mundua, bere osotasuna, eta hortik interpretatu beharko du hartzaileak.
  • Bide edo kanala: normala liburua da. Badira, halere, ahozko kanalak ere.
  • Kodea: hizkuntza da betiere.
  • Komunikazio era bat
  • Atsegin iturri
  • Hizkuntza-komunitate bat identifikatzen duen kultura-ekintza da.

Literatura Generoak

  • a) Lirikoa: autorearen sentimendua. Poetaren munduaren adierazpena izaki, generorik subjektibo eta pertsonalena da. Gehienetan lehen pertsonan eta bertsoz, nagusiki.
  • b) Narratiboa: nagusigoa gertaerek dute. Gertaera horretako lekuek, denborek, pertsonaiek, haien pasadizu eta gorabeherek. Errealitate bat irudikatzen du. Ez da lirikoa bezain subjektiboa. Tradizio literarioan epika deitu izan zaio genero honi. Gaur egun prosaz dago idatzia.
  • c) Dramatikoa: antzerkia ere dei geniezaioke. Elkarrizketaz emana dago ia beti eta ikusle/entzulearen erantzun eta parte-hartze zuzena bereganatu nahi du. Antzezpen mota bereziak ere sortu ziren: pastorala edota opera eta zarzuela.

Descargar

PDF Word HTML