B.F. Skinner eta psikologiaren bilakaera: jokabide operantetik psikologia kognitibora
Resumen
Dokumentuak B.F. Skinnerren jokabide operantea azaltzen du, errefortzu eta zigor motak barne, eta arratoiaren esperimentua aipatzen du. Ondoren, psikologia humanista (Maslow, Rogers) eta psikologia kognitiboaren oinarriak laburki deskribatzen ditu, bilakaera historikoa eta ikuspegi bakoitzaren helburuak ulertzeko.
Puntos clave
- Skinnerrek jokabide operantea deskribatu zuen: jokabidea bere ondorioek baldintzatzen dute.
- Errefortzu positiboa: estimulu atsegina ematea jokabide baten ondoren.
- Errefortzu negatiboa: estimulu desatsegina kentzea jokabide baten ondoren.
- Errefortzu ezabatzea: jokabide bati kasurik ez egitea, errepika ez dadin.
- Psikologia humanistak (Maslow, Rogers) pertsonaren autoerrealizazioa eta enpatia nabarmentzen ditu.
- Maslow-en piramideak mailakatutako beharrak daude, garapen pertsonalerako asetu behar direnak.
- Psikologia kognitiboak 60ko hamarkadan sortu zen, gogamen-prozesuak (pertzepzioa, oroimena, ikaskuntza) aztertzeko.
B.F. Skinner (1904-1991)
Jokabide Operantea
Skinnerrek jokabide operantea deskribatu zuen, bere ondorioen menpekoa.
Esperimentua: Arratoia "Skinnerren kaxa"-n.
Jokabide motak:
Errefortzu positiboa: Estimulu atsegina ematea jokabide baten ondoren. Adibidez: Gurasoek seme-alabari opari bat ematea nota onak ateratzeagatik.
Errefortzu negatiboa: Estimulu desatsegina kentzea jokabide baten ondoren. Adibidez: Ume baten negarra gelditzea nahi dutena eginez.
Errefortzu ezabatzea: Jokabide bati kasurik ez egitea, errepika ez dadin.
Zigorra:
Psikologia Humanista (Maslow, Rogers)
XX. mendearen bigarren erdialdean, Ipar Amerikan sortu zen.
Pertsonengan zentratzen den psikologia, enpatian oinarritua.
Norbere bokazio eta nahien arabera jokatuz gero, autoerrealizazioa lor daiteke (norbere buruarekin gustura sentitzea, zoriontasuna).
Maslow-en piramidea: Mailakatutako beharrak ase behar dira garapen pertsonala lortzeko.
Jokabide objektiboen deskribapena ez da nahikoa gizakia ulertzeko (konduktismoaren kontra). Subjektuaren sentimendu eta emozioak ere kontuan hartu behar dira.
Helburu nagusia: Giza duintasuna hobetzea, norbere burua hobeto ezagutuz.
Balore materialetatik ihes egitea (ziniko, estoiko, epikurearrak).
Psikologia Kognitiboa
60ko hamarkadan, psikologoek gogamen-prozesuak aztertzeko metodo berriak proposatu zituzten.
Bi oinarri:
Estimuluak (INPUT).
Erantzunak (OUTPUT) (jokabidea, lengoaia, pentsamendua...).
Helburua: Gogamenaren izaera, funtzionamendua eta jokabidea ulertzea, eta gogamen-prozesuak aztertzea (pertzepzioa, oroimena, ikaskuntza, arrazoiketa eta lengoaia).
Ordenagailuaren metafora: Gizakia informazioaren prozesadore aktiboa da.
Gogamena osatzen duten egiturak. Sistemaren atal egonkorrak (epe laburreko eta luzeko oroimena).
Ikuspegi kognitiboak eragin handia du gaur egun, baina kritika batzuk jaso ditu emozioei eta sentimenduei garrantzirik ez emateagatik.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da jokabide operantea?
Skinnerren arabera, jokabide operantea bere ondorioen menpekoa da. Jokabidea errefortzatzen bada, errepikatzeko joera handiagoa izango da.
Zein da errefortzu positiboaren eta negatiboaren arteko aldea?
Errefortzu positiboan estimulu atsegina ematen da jokabide baten ondoren, eta negatiboan estimulu desatsegina kentzen da. Biek jokabidea indartzen dute.
Zein da psikologia humanistaren helburu nagusia?
Giza duintasuna hobetzea, norbere burua hobeto ezagutuz eta autoerrealizazioa lortuz.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.