Azido Nukleikoak: Definizioa, Konposizioa eta Funtzioak
Azido Nukleikoak
Definizioa: C, N, H, O eta P-z osatutako biomolekula organikoak dira. Izaki baten proteina guztiak sintetizatzeko beharrezkoa den informazioa azido nukleikoetan dago kodifikatuta.
Konposizioa
Nukleotidoen polimeroak dira. Bi mota ditugu: azido desoxirribonukleikoa (ADN) eta azido erribonukleikoa (ARN).
Nukleotidoak
Nukleotidoek hiru atal ezberdin dituzte:
- 5 karbonodun monosakaridoa (pentosa): Bi motatakoa izan daiteke: erribosa edo desoxirribosa. ARNk erribosa eta ADNk desoxirribosa.
- Base nitrogenatua: Molekula ziklikoa da. Adenina (A), guanina (G) eta zitosina (C) ADNaren zein ARNaren osagaiak dira. Uraziloa (U) ARNan eta Timina (T) ADNan.
- Azido fosforikoa.
Nukleosidoak eta Nukleotidoak
Base nitrogenatua eta pentosa N-glukosidiko loturaren bidez batzen dira. Azido fosforikoa, ester loturaren bidez lotzen da, pentosaren 5. Karbonoarekin.
Hori guztia kontuan harturik, 8 nukleotido mota daude:
- Erribonukleotidoak: AMP, GMP, CMP, UMP
- Desoxirribonukleotidoak: dAMP, dGMP, dCMP, dTMP
Polinukleotidoak
Nukleotidoak elkarren artean katea daitezke, bataren 5 karbonoa eta bestearen 3 karbonoaren artean lotura fosfodiesterra eratuz. Lotura mota askotan errepika daiteke polinukleotidoa eratu arte.
Sailkapena
ADN (Azido Desoxirribonukleikoa)
Zelula eukariotikoetan nukleoan dago gehien bat. Mitokondrioetan eta kloroplastoetan ere badago. Zelula prokariotikoetan, ADN zitoplasman.
ADNaren Konposizioa
ADN molekulek 4 desoxirribonukleotido ezberdin dituzte: dAMP, dGMP, dCMP eta dTMP. ADNa fosfodiester loturen bidez batutako desoxirribonukleotidoz osatuta dago. Lotura horretan desoxirribosa baten 5. Karbonoaren azido fosforikoa eta hurrengo nukleotidoko desoxirribosaren 3. Karbonoko hidroxilo taldea elkartzen dira. Polinukleotidoaren ardatz nagusia fosfato-pentosa-fosfato-pentosa kateak eratzen du, 1. Karbonoetan lotuta dauden baseak alboetara geratzen direlarik. Ardatz nagusi horrek 5' muturra izango du hasieran eta 3' muturra amaieran.
ADNaren Egitura
- Egitura primarioa: Kateetako nukleotidoen segida edo sekuentziari dagokio. Bertan darama proteinak sintetizatzeko informazioa.
- Egitura sekundarioa: ADNak bi kate polinukleotido ditu. Kate biak elkarren inguruan kiribiltzen dira helize bikoitza osatzeko. Kateek aurkako norabidea dute. Kateek dituzten pentosa-fosfato ardatzak eskailera kiribilaren kanpoaldean daude. Baseak perpendikularki daude barrualdera begira.
- Goi-mailako egiturak: Perlazko idunekoa edo kromatina, solenoidea, kiribila, erroseta, errodiloa, kromosoma.
ADNaren Funtzioak
Material genetikoa osatzen du, informazio genetikoa bertan gordetzen da, eta gainera belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Organismoek dituzten proteina ugari eta desberdinak sintetizatzeko informazioa ADNan dago kodifikatuta eta bera da informazioaren adierazpena kontrolatzen eta bideratzen duena.
ARN (Azido Erribonukleikoa)
Zelulako azido nukleikorik ugariena da.
ARNaren Konposizioa
Fosfodiester loturaz elkartutako erribonukleotidozko polimeroa da. Lotura horretan erribosa baten 5 Karbonoaren fosfato taldea eta hurrengo nukleotidoko erribosaren 3 Karbonoaren hidroxiloa elkartzen dira.
ARNaren Egitura
Kate bakarrekoak dira (egitura primarioa). Batzuetan kate bereko base osagarriak parekatu egin daitezke hidrogeno zubiei esker eta alde batzuetan helize bikoitza eratu. Batzuetan proteinakin batu daiteke.
ARN Motak
- ARNr (ARN erribosomikoa): Erribosomen eraketan parte hartzen du: Erribosoma = proteinak + ARNr. ARN guztietatik ugariena. Erribosomek bi azpi-unitate dituzte eta hauek ARNm-ari esker elkartzen dira.
- ARNt (ARN garraiatzailea): Hialoplasman daude aminoazidoak erribosometara garraiatzen dituzte. Hirusta-hostoaren itxura du. Beso bati antikodoia deritzo eta ARNm base hirukotearen osagarria da.
- ARNm (ARN mezularia): Nukleoan sintetizatzen da ADN zatien kopia osagarri bezala eta erribosometara abiatzen da. Fabrikatu behar den proteinaren informazio zehatza du.
ARNaren Funtzioak
Proteinen sintesian parte hartzen du:
- ARNr: Erribosomak eratzea.
- ARNm: Gene baten informazioaren kopia bat egitea, proteina zehatz bat sintetizatzeko.
- ARNt: Aminoazidoak garraiatu erribosometara mezulariak agintzen duen ordenean.