Autonomia eta eguneroko bizitzako jarduerak: oinarrizkoak, instrumentalak eta aurreratuak

Medicina y SaludActualizado el 2,2 KB

Resumen

Testuak autonomia, dependentzia eta trebezia kontzeptuak azaltzen ditu, eta eguneroko bizitzako jarduerak hiru mailatan sailkatzen ditu: oinarrizkoak, instrumentalak eta aurreratuak. Azturaren ikaskuntza-prozesua ere deskribatzen du, prestaketa, ikaskuntza, automatizazioa eta sendotzea fase gisa. Ikasleak kontzeptu horien arteko harremana ulertuko du.

Puntos clave

  • Autonomia: erabakiak askatasunez eta bere kabuz hartzeko gaitasuna.
  • Oinarrizko jarduerak: egunero egiten direnak eta bizitzeko ezinbestekoak direnak (garbiketa, janzketa, jatea...).
  • Jarduera instrumentalak: ingurunera egokitzeko beharrezkoak direnak, baliabide komunitarioak erabiltzea eskatzen dutenak (erosketak, garraioa, sendagaiak...).
  • Jarduera aurreratuak: bizitza kalitatea ematen dutenak (kirola, bidaiak, elkarteetan parte hartzea...).
  • Dependentzia: autonomia fisiko, psikiko edo intelektualaren gabezia edo galeragatik laguntza behar izatea.
  • Azturaren ikaskuntza: prestaketa, ikaskuntza, automatizazioa eta sendotzea fase nagusiak dira.

Ponte a prueba

AUTONOMIA:

Pertsona batek bere kabuz eta askatasunez erabakiak hartzeko gaitasuna, bere ekintzak orintatuz eta jokabidearen arriskuak bere gain hartuz. Erabakiak hartzeko gaitasuna, eta eguneroko jarduerak egiteko aukera edukitzea izango da.

EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERAK:

OINARRIZKO JARDUERAK: Oinarrizkoenak dira. Egunero egiten dira eta bizitzeko ezinbestekoak dira (norberaren garbiketa, janzketa, esfinterren kontrola, jatea, edatea, oinarrizko etxeko lanak, gorputz aldaketak…)

JARDUERA INSTRUMENTALAK: Konplexuagoak dira. Ingurunera egokitzeko beharrezkoak dira, eta komunitateko baliabideak erabiltzea eskatzen du (telefonoz deitzea, arropa garbitu, sukaldatu, erosketak egin, sendagaiak hartu, dirua erabili, garraiobideak erabili...)

JARDUERA AURRERATUAK: Bizitzeko estiloarekin erlazionaturiko jarduerak dira. Pertsonari bizitza kalitate on bat edukitzea ahalbidetzen diote (kirola praktikatzea, bidaiatzea, erakundeetan edo elkarteetan parte hartzea...)

DEPENDENTZIA:

Pertsonak autonomia fisikoa, psikikoa edo intelektualaren gabezi edo galeragatik, eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar izatea da. Autonomia faltarekin eralzionatzen dugu. Dependentzia; fisikoa, biologikoa, psikologikoa, ekonomikoa izan daiteke. Lehen egiten zituen gauzak egiteko gaitasuna galtzen duenean.

TREBEZIA:

Pertsona batek jarduera bat egiteko duen gaitasuna da.

AZTURA:

Ikasitako jokabidea da, pertsonak automatikoki, modu eta une egokian burutzen duena.

AZTUREN IKASKUNTZA:

Prestaketa: Planifikazioa barne hartzen du. Pertsonaren egoera ebaluatuko da eta helburuak markatuko dira. Ikaskuntza: Trebezia ikastean datza fase hau. Programazio sekuentziatua prestatu beharko da; pausuz-pausu deskonposatu beharko da jarduera eta pixkanaka aurrera egin. Automatizazioa: Entrenamenduan datza. Ikasitako jokabidea egingo da. Teknikaria ondoan egongo da baina pixkanaka-pixkanaka urrutiratzen joan beharko du autonomia sustatzeko.

Sendotzea: Ikaskuntza finkatuta dago eta pertsonak era egokian jokatzen du. Autonomoa da jarduera egiteko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da autonomia?

Pertsona batek bere kabuz eta askatasunez erabakiak hartzeko gaitasuna da, bere ekintzak orientatuz eta jokabidearen arriskuak bere gain hartuz.

Zein dira eguneroko bizitzako jardueren hiru mailak?

Oinarrizkoak, instrumentalak eta aurreratuak. Oinarrizkoak bizitzeko ezinbestekoak dira, instrumentalak ingurunera egokitzeko beharrezkoak dira, eta aurreratuak bizitza kalitatea ematen diote pertsonari.

Zer da dependentzia?

Pertsonak autonomia fisiko, psikiko edo intelektualaren gabezi edo galeragatik eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar izatea da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer da autonomia testuaren arabera?
2. Zein jarduera mota dira jatea eta janzketa?
3. Zein jarduerak eskatzen du komunitateko baliabideak erabiltzea?
4. Zein fasetan ebaluatzen da pertsonaren egoera eta markatzen dira helburuak?
5. Zer gertatzen da automatizazio fasean teknikariarekin?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.