Askapen Mugimendu Nazionalen Kontzeptua eta Estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Definizioaren inguruko eztabaida

Ez dago definiziorik Nazioarteko Zuzenbidearen baitan. Zergatik? Terrorismoaren definizioarekin zerikusia duelako. Arriskua dago definituz gero, terrorismoa hor barruan sartzeko. Oso modu hertsian definituz gero, aldiz, askapen mugimendu nazionalak kanpo uzteko arriskua dago.

OLP askapen mugimendu nazional bat zen. Momentu jakin batean, atentatuak egiten dituenean, zibilak hil daitezke. Horrek kentzen dio askapen mugimendu nazional izaera? Aldiz, militarren kontrako eraso bat eginda zibilei eragin ahal diote. Militarrek daño colateral horren barruan dena sartzen dute, ordea, eta hori ezin da.

Definizio bat ezartzea estatuei ez zaie inoiz gustatu. Horrek suposatuko luke garbi geratzea zeinek ahal duen indarra erabili euren kontra.

Praktika eta errealitatea

Praktikan, honela definitzen da: “Menerapen kolonialpean bizi den herri baten osotasuna edo zati baten adierazpen antolatua, zeinak helburu bezala lurraldearen gaineko autodeterminazioa edo independentzia duen”.

Definizioa oso zehatza ez denez, errealitatean arazoak sortzen dira:

  • Sahara: Nork du ordezkaritza? Frente Polisarioak.
  • Palestina: Duela zenbait urte hauteskundeak egin zituzten eta europarrek terroristatzat jotzen duten talde batek irabazi zuen: Hamas.

Hamas terroristatzat jotzen dutenez, ez dute onartzen. Orduan, norekin hitz egin behar da? Europak, Hamasekin hitz egin beharrean, beste talde minoritarioekin hitz egiten du. Talde ugari daudenean, arazoak sortzen dira.

Estatutu berezia

Askapen mugimendu nazionalek estatutu berezia dute. Horretarako, baldintza batzuk bete behar dira:

  • Eskualde mailako erakunde baten aurrezagutza: Begirale bezala sartuko da; eztabaidetan parte hartu, baina botorik gabe.
  • Nazio Batuen barruko aurrezagutza: Estatus hori lortu beharko du NB barruan. Autoridad Nacional Palestinak gaur egun lortu du estatus hori, eta baita Frente Polisarioak ere.

Onurak

Nazioarteko erakundeen baitan begirale izaera izatea. Honek zenbait eskubide eta obligazio ematen dizkie; hau da, orain arte estatus hori lortzen ez zutenek ezin zuten bere burua defendatu nazioarteko erakundeetan.

Entradas relacionadas: